2008/03/31

De Ronde 2008

De Ronderen asteburua dugu begibistan. Askorentzat benetako denboraldia orain hasten da: Flandes, Paris Roubaix, Amstel, Flecha Balona ta Lieja. Tartean, Euskal herriko itzulia ere badago, Orion amaitzen delarik aurten.
Iras gogotsu dabil aurten klasikekin, klasikomano peto-petoa eginda dago, malda gora juxtuxeago dabil baina ordekan edo harri tartean ez dago jarraituko dion amasemerik! Ez da podiumetik urruti ibiliko Iparraldeko Infernuan! Ze iruitzen?

2008/03/28

47 orduko asteburua

Dirudienez eguraldia portatu egingo omen da biharkoan, beraz, etxean geratzeko aitzakirik ez dago. Hala ere, lehenengo ordutan ipar ixurian euri langar puta hori egon omen daiteke.
Garik 9:00tan Mendelun ta 9:09tan farmazian proposatu du irteera ordua. Printzipioz OK, ez?
Klasika usaia sumatzen da airean, ez? Milan - San Remo aperitibo bat besterik ez da hurrengo asteburutik aurrera datozen monumentuekin konparatuz. Ze espektakulua eman zuen Cantxelarak! Hurrengo urterako, honekin ere negoziatzen hasi beharko dugu, talde gabe geratuko bai da.

Bihar pabes pixkat, bale?

2008/03/25

Euriakin ez da txirrindan ibili behar


Zemuz jun dira atodaostia pasatzen diren astesantuko oporrak? Txingudialdean, lehen 3 egunak dexente xamarrak (txirrindan ibiltzeko modukoak) izan ziren baina hurrengo 3ak oso txarrak eta argazkian ikusten den bezela, euriakin ez da txirrindan ibili behar!

Komentau bakasiñuak!

2008/03/17

Aste Santuari begira

Azkenaldian nahiko sakabanaturik gabiltza (lana, eguraldia, parrandak,...) baina horrek ez du esan nahi jendeak entrenatzen ez duenik. Zer egin duzue asteburu hontan, ostirala barne (nik uste nuen ostiralak larunbaterako deskantsatzeko zirela baina baita zera ere!)?
Aste Santuari begira, ze plan dauzka jendeak? Irasek asteazken goizean ibiltzea proposatu zuen.

2008/03/13

Asteburu planing + IratiXtrem

Astebururako ze plan?
Larunbaterako ideia: 9:00tan Mendelun ta 9:39tan farmazian. Ibilbidea zehazteke!
Iganderako plana: euria, baina Irasek ta Garik atera behar badute, ezingo dugu besteek etxean geratu, ez? Edo bai!

Badirudi IratiXtremera errepresentazioa bidaliko duela IrungoTx-ek. Oraingoz Iras ta Urkizu apuntatuak...ta Txuspik ere apuntatzeko gogoa zuen (ea nerbio ziatiko horrek pakean uzten dion!).

2008/03/10

Parranda's asteburu


Zemuz jun da asteburua? Eguraldiak ez du batere lagundu baina seguraski entrenamentu interesgarriren bat egin duela norbaitek. Hala ere, uste dut, entrenamentu baino parranda gehiago egon direla asteburuan. Nik (Igor) behintzat, earra bota nun! Ta besteok?

2008/03/06

Zorionak Iakes!


Oraindik IrungoTx-ekin (ez errepidean, ezta blogean ere) estrenatu ez den kidearen urtebetetzeak dira gaur. Larunbatean, taldeko zuzendari bezela aritu zen furgonetarekin ta agian postu horretarako fitxatu dezakegu, ze iruitzen Iakes?

Asteburuko planak, hemen bertan komentatu, bale?

2008/03/04

Despedida's asteburu


Asteburu gogorra ta aste honen hasiera, askoz ere gogorragoa. Baina ze muz jun dira asteburuko pedaladak (eta pedaloiak)? Klasika garrantzitsu batzuk hasi dira (Het Volk,...),...
Eskribiu komentarixuk!