2011/09/30

2011 is ending...

2011 denboraldiaren papurrak geratzen dira, horien artean, Lombardiako Giroa.
Hemen dituzue aurtengo lasterketa garrantzitsuen irabazleen argazkiak. Zer iruditzen zaizue? Norbait falta da? Norbain soberan dago? Gustatu ala ez, hauek dira 2011ko irabazle handiak!
"El nuevo Chava", "El muchacho del solomillo", "sprinter bat", "Antipodetako Aitona gaztetua" eta "Jalabert txiki utzi duena"! Zein da onena? Zeinek du usainik onena? Norbaitek? Txarrena?
Doping-aren kontrako borroka armairuan gorde den urte hau (Zero positibo Klasikoetan, Giroan, Tourrean, Vueltan eta Mundialan) amaitzear da, London'2012ko atariko denboraldia.

Bitartean Euskal Herrian bizikletan ibiltzeko aukera ederra dugu eguraldiak lagunduta, hilabeteko atzerapenakin dabilen udara (Uztailak 22-Urriak 21) baitugu disfrutatzeko.
A la carretera (o a la pista), señores!!

2011/09/17

Copenhagen'2011

Datorren astelehenan Munduko Txapelketak hasten dira Copenhagen (Danimarka). Interes gehien piztuko duen proba igandekoa izango da zalantzarik gabe. Denbora libre eta interes handia duzutenentzat hona hemen zirkuitoko ibilbide osoaren bideoa.

Igoeran bukatzen da lasterketa, igoera ez oso gogorran baina igoeran, beraz, ondo bidean eta ezustekorik ez bada, Gilbert izango da munduko txapeldun berria. Freirek Laugarrena irabazteko zail dauka, ez bait du inoiz goranzkoan bukatzen den lasterketarik irabazi.

Korrituko ez dutenen artean Andy Schleck (“aginetako mina”) eta Cadel Evans (oporretan betirako) daude. Hagan apuestas, señores! Nork uste duzue irabaziko duela? Porra irekita dago.

Besteak beste, Igorrek proposatutako plana aurrera atera beharra dago, “Fin de temporada” –ko bazkaria egiteko fetxa finkatuz.

Bukatzeko, jakizue taldeak Facebook-en estrenoa egin duela. Ideia ona jendeak munduko ziklista talde handiena ezagutzeko. Alere, ez ahaztu barne komunikazioko herraminta nagusia blog hau jarraituko duela izaten. Bestela, irakur ezazue taldeko araudia, hor oso garbi jartzen du.