2010/09/24

Munduko Txapelketak, IrungoTx bazkaria,...


Hurrengo astean errepideko munduko txapelketak ospatzen dira ta Urriak 3an gizonezkoen rutako proba da. Iaz bazkaria egin genun egun hortan ta ondoren karrera ikusi. Aurten Melbournen izanik ordutegiak ez digu asko laguntzen, arratsaldeko 5etan bukatzen bada, hemen goizeko 9ak izango dira.
Hala ere bazkariarena (edo afaria) beste edozein asteburutan egin daiteke, Urria, Azaroa,... denboraldi amaiera bezela. Ze iruitzen? Aurtengo batallitak ta hurrengo urteko helburuak kontatzeko...
Argazkitan Iras, Lesakako trabesian, kriston Pro estiluakin!

2010/09/15

MTB denboraldia, Españako itzulia,...


Aurten fuerte dator mendiko bizikleta denboraldia: bizikleta berriak, zaharrak berritu,... ta batzuk hasi dira trabesiak egiten, Hondarbikoa argazkitan.
Españako itzulia ere azkeneko rektan sartua dago ta garaipenerako Tourreko izenik ez egon arren, emozioa behintzat bukaeraraino egongo dela dirudi.