2009/12/23

Eguberrion ta 2010 earra izan dezagula!

Eguberrion!
Gëzuar krishtlindjet!
聖誕快樂
vesel božič!
С Рождеством!
....

2009/11/25

2010ari begira!


2010a laister iritsiko da ta ekipo serio guztiak bezela hurrengo denboraldia planifikatu beharko da...batzuk dagoneko hasi dira ta ia ia bidaia antolatua dute Flandria aldera. Beste batzuk atzeratu xamar gabiltza pretenporada hasteko ta gainetik kendu beharreko kilo dexente pilatuta gainera.
Ze proba dauzkagu helburu bezela hurrengo urterako? Ea gauza hauetaz hitzeginez entrenatzeko motibazioa pizten zaigun.
Atención corredores, a una vuelta puuuntuación!!!

2009/11/05

Ta Giroari buruz zer?


Bada denbora puska bat 2010eko Giroa aurkeztu zela ta oraindik ez dugu ezer komentatu ibilbideari buruz. Aurten, berriz ere, tappone Dolomitico potenteak sartu dituzte, molto bene!
Ta Giroa Tourra baino erakargarriagoa dela ezin ukatu...konparatu bata eta bestearen ibilbide mapak!

2009/10/15

Le Tour 2010

Ze itxura hartzen diozue 2010eko Tourrari?


Alpetan 2 etapa, Pirineotan 4, Tourmalet gainean lehenengo aldiz etapa bukaera,...

2009/09/28

Munduko txapelketa


Lanbaten kafean entzun zen... ese es un segundon ! no gana ni loco !... eta the winner is Evans !!
Apa txaales, como futurologos poco pero pedalak ematen los putos amos!!
Irungotxeko maillota oso itxusia dela uste det ze jendeak ez bait du erabiltzen, pooorrr comentarrrr ! beste bat egin beharko da ??

2009/09/14

Pretenporada hasi da 'ofizialmente'

Hondarribiko jaiak eta gero banderola emana dago, pretenporada hasi da.
Batzuk behobiarekin hasten dute eta besteak txirrindan goxo-goxo, bakoitzak aukeratzea baina tripa jeisten hasi beharko degu, batzuk inoiz irabazten ez duten arren.

2009/08/18

Doping-a Txirrindan bakarrik

2 adibide garbi doping munduari buruz. Jarque eta Bolt jauna, baina hauen kasuan '0' hitzegiten da horri buruz, arrigarria eta frustantea !
Aupa txirrindularitza maite ez dugunontzako ere !

2009/07/30

Uda, l'eté, summer,...


Udara, berua, oporrak (batzuntzat)...txirrindan ibiltzeko garaia berez baina uste dut gutxi bakar batzuk geratzen direla oraindik pedalei serioski emateko goguakin. Bloga ere erdi oporretan dago asike txirrindaz aparte beste gai batzuk sartu beharko dittugu, bakoitzak nahi duen doinu, neurri eta gaiari buruz idatz dezala: Donostiko klasika, asteburuan nun bota behar dun parranda, oporretan ze leku bixitatu dittugun ta pena merezi duten, egun pasa juteko lekuen rekomendazioak,...en fin, bakotxak idatzi nahi dunari buruz idaztia ta listo, bale?

2009/07/21

Tourra eta udara txirrindan


Igor 'oporretan' dagoenez gai berria... beno betikua... behera ez joateagatik.
Tourra simplea, soso eta aurtengo positiboa Wiggins , Contador el puto amo!
Txirrindan eman egurra ze Irailen hasiko naiz eta... gero zugarramurdin egurra emango det.

2009/07/03

...ta festen ondoren, tourra!


Pasa dira San Martzialak ta batzuk txirrindan ibiltzen jarraitu duten bitartean beste batzuk erabat desbinkulatuta ibili gara. Baina golpetik uztea ere ez denez ona, hona hemen Irasek komentatzen zuen Tourra ikustera juteko etapa, Uztailak 12 igandekoa. Zein animatzen da?

2009/06/23

Sufrikarioaren ondoren, festak!!!


Hainbeste denbora itxoiten ta azkenean iritsi ta pasa zaigu gure kebranta "maitea". Silborek galdetzen zuen ea zein izango den hurrengo proba, nik uste dut nahiko argi dagola, IrungoTxamartzialak!!!

2009/06/15

KUENTA ATRASSSS!


Atzo komentatu zidaten hurrengo larunbatian prueba zikloturista politta dagola Pirineotatik...ai,nola da!...Sabiñanigotik atera ta berriro hara bueltatzen den hori...nahiko ezaguna da...hegazti baten izena dauka...joder, orain ez naiz gogoratzen nola izena dun!
Hurrengo larunbatian ze ingo dugu, buelta Izpegi edo hara jun? Igual hobeto hara, ez? Nose, pixkat aldatzeagatik!
QUEBRAAAAAAAANTA!!!!!!!!!!!!!

2009/06/08

J.Ormaetxea, Iratixtrem, QH-afari antolating,...


Asteburu hontan ere badaude komentatzeko gai bat baino gehiago. Azkoititik batzuk oso konten ta beste batzuk ez hain konten bueltatu ginen. Hurrengo asteburuan Iras daukagu Iratixtremerako ordezkari bakarra baina bere belaunakin kili-kolo dabil ta zalantza da azken unerarte, animo Iras!
Urtero, QH egunean afaria egiten dugu Irunen ta aurtengoa ere antolatzen hasi beharko da. Tokia bilatzen ta hartzen juteko, zein apuntatzen da?

2009/06/01

Asteburu konpletoa


Asteburu hontan denetik egon da: Giroaren amaiera, Burdin Gizona, Iratiko tapponea, Zarautz-Gernika-Zarautz,... Ta hurrengo astebururako ere planak martxan daude: Jokin Ormaetxea, Iratin beste tappone bat,...
Gauza asko komentatzeko asike kronika, eritzi, komentarioak idatzi beldurrik gabe!

2009/05/26

Covadongako lakuak, Giro d'Italia,...


Garbittu al dittuzute, asteburuan zikin-zikinak utzi genittun bizikleta ta arropak? Lagotara igotzea baina gogorragoa izan dira etxeko lan hoiek, redios! Probako kroniken zai...
Atzoko Giroko etapa ikusi gabe geratu al zen norbait? Tappone-tappone!
Ta hurrengo astebururako zer? Iratialdean sartzeko garaia da...

2009/05/18

Arrateko igoera, Giro d'Italia, road to Covadonga,...

Arrateko proba akzidentatu xamarra izan zen baina zorionez guretako inorreri etzitzaion ezer pasa ta konten bueltatzeko motiboa bihurtu zen atzokoan.
http://www.diariovasco.com/20090518/al-dia-local/ciclista-herido-grave-choque-20090518.html
Hurrengo asteburuan kriston espedizioa goaz Asturias konkistatzeko asmoakin, ea zer moduz ateratzen den!

2009/05/11

Sagardo eguna, Giro d'Italia,...

Hasi da urteko lasterketarik ederrena ta Cavendishek ezin zuenez Irungo sagardo egunera etorri, ba han ospatu du.
Booneneri ere juerga gustatzen zaio ta iaz bezala, aurten ere, kokaina pixkat probatu du.
QuebrantaTx larunbat goizean ondo aritu zen lanean ta arratsaldean aulki, petrila edo exertzeko edozer gauzaren bila...a ze itxura!

2009/05/04

Gipuzkoako itzulia, Giro d'Italia,...



QuebrantaTx: road to Sabiñanigo martxan dijua ta atzo Gipuzkoako itzulian bakoitzak bere preparaziyua nola dijuan ikusteko aukera izan zun. Berez klasifikazio ta denborarik gabeko itzuli zikloturista da miño txoakeyak alde batea utzi ta jarri klasifikaziyuak ya!
MiamiTx: ostiral arratsaldian pelada earra, eh?
Ta ez ahaztu hurrengo larunbatian urteko karrerarik haundiena hasten dela, GIRO D'ITALIA!

2009/04/21

Ardenetako astea, bazkaria,...

Igandean bazkaria dago Labariren soziedadean ta gero Lieja en ekipo ikusiko dugu. Larunbateko bueltaxka eman genuenei galdetu nien zein apuntatzen zen baina denak ez geundenez, hementxe daukazue on-line apuntatzeko aukera. Oraingoz Labari, Gari, Arkaitz, Xabino, Almandoz, Jesus, Gonzalo ta Igor gaude apuntatuak.
Hemen bertan aprobetxatu asteburuko kronikak idazteko...

2009/04/06

Apirila: txirrindularitzaren hilabete magikoa


Atzo Apirileko txirrinda festa hasi zen Flandriako Tourrarekin, ze karrera politta!
http://www.arueda.com/competicion/reportajes/tour-de-flandes-2009-en-imagenes.html
Gaurtik aurrera Euskal Herriko itzulia, Paris Roubaix, Amstel, Lieja, Flecha Balona,... marabiglia absoluta! Karrera hauek ikusi ondoren karreterara ateratzeko aitzakiarik ez dago, motibazioa atope! Allez, allez!

2009/03/30

Asteburu comenting


Asteburu hau arraro xamarra izan da, eguraldi nahiko nahasia baina azkenean ez da iragarri bezain txarra izan. Ezdakit larunbat edo igandean taldetxorik juntatu den edo bakoitza bere aldetik ibili den baina seguru kilometroak pilatu ditugula.
Asteburuan Pozzatok Booneneri Flandriako klasika batean irabazi dio ta Voigtek bere 5. Nazioarteko kriteriuma irabazi du, peaaazo de corredor!
Argazkikoa bai dela el puto amo, el mas grande!

2009/03/23

Milano San Remo, Izpegiko ta Leitzako bueltak,...


Asteburu gogorra izan da pasatakoa, ostegunean ta larunbatean bi buelta kañero (Izpegiko buelta ta Leitzako buelta) egin ziren ta aurtengo Milan San Remo baina askoz ere espektakularragoak, askoz ere atake ta emozio gehiagorekin.

2009/03/16

Irungotx mallotak iritsi dira!

Asper-etik deitu didate, gure mallotak prest daudela ta oso polittak geratu direla esanez, asiske San Joseko zubian estrenoa. Gari, jasotzera juteko arazorik? Txuspy, Xilbore ta Iakesen dirua pasako dizut gaur.

2009/03/10

Eguraldia gora ta bera

Asteburu hontan eguraldiak ez du asko lagundu ta zerbait entzun dudan arren, ez dakit oso ondo ze bueltaxka eman dituen bakoitzak. Asteburuko kronika idazteko aukera bikaina, beraz.
Aste honek pinta ona dauka behintzat, ea astebururarte eguraldiak horrela irauten duen. Allez, allez!

2009/03/02

Eguraldia bukatu da


Akabo eguraldi ona!
Jendea bere forma arrapatzen ari da eta denak urduri euria asten bada.
Animo denei

2009/02/16

Road to Sabiñago

Norbattek lortu al du apuntatzia?
Asunto hau nola dijuan ikusita, baietz hurrengo urterako Maratonan bezela preinskripzioa ta zozketa bidez egin.
Apuntatzia lortu edo ez, Road to Sabiñanigo martxan dijua ta asteburua politta izandu da, ez?


2009/02/10

Ze eguraldi politta!


Euria, haizea, hotza, kazkabarra, euria ta haizea, euria ta hotza, hotza ta haizea, kazkabarra ta haizea, kazkabarra ta hotza,euria haizea ta hotza, kazkabarra haizea ta hotza,... ze polita den txirrindularitza!