2010/12/15

Agur QH, kaixo Pyrénéenne!


Quebrantatik kanpo geratu gara, IrungoTx-ek lortutako UCI punto pilak ez dute ezertarako balio izan. Sekulako hankasartzea egin du antolakuntzak gure mailako Dream Team bat probatik kanpora utzita baina zer egingo diogu.
Orain arte ederki asko luzitu izan gara Portaleteko maldetan gora ta hurrengo urtean beste probaren bat izango da IrungoTxeko presentzia edukitzearen zortea izango duena ta La Pyrénéenne-k boleto asko dauzka.
Hurrengo larunbatean ere berdin berdin segiko du entrenamentu planak, animo mutilak!

2010/11/29

Ziklokross uikend


Abenduko zubia badator ta Durangoko azokakin batera Igorre ta Asteasuko ziklokross probak. Munduko txirrindularirik onenak ikusteko aukera bikaina: Stybar, Albert, Nys, Pawels, Mourey, Vantornout, Wellens,... abizenek argi uzten dute denak Goierri aldekuak direla.
IrungoTx-eko batzuk, argi erakutsi dute asteburu hontan, neguko euri, haize ta hotzei ez dietela batere beldurrik,...uinestoper, xira, botin ta guardabarro garaian sartu gara, mutilak!

2010/10/29

Ordu aldaketa, Giro ta Irati Xtrem 2011,...


Asteburu hontan ordu aldaketa izango dugu, hau da, lanetik atera orduko gaua egiten den garaia ta rodilo denboraldiaren hasiera.
2011ko Giroari buruz ez dugu ezer komentatu oraindik, ze itxura hartzen diozue? Beti bezela espectaculare izango da, seguru!
Hurrengo urteko proba batzuren datak agertzen hasi dira, IratiXtrem Ekainak 11-an. Argazkian aurtengo edizioa.

2010/10/13

IrungoTx Bazkaria


IrungoTx bazkarirako eguna zehaztuko al dugu? Azkeneko proposamena Urriak 23 larunbata izan da. Ongi? Gaizki? Zein animatzen da? Bota eritziak beldurrik gabe!
Argazkitan aurtengo Berako mendi bizikleta trabesia.

2010/09/24

Munduko Txapelketak, IrungoTx bazkaria,...


Hurrengo astean errepideko munduko txapelketak ospatzen dira ta Urriak 3an gizonezkoen rutako proba da. Iaz bazkaria egin genun egun hortan ta ondoren karrera ikusi. Aurten Melbournen izanik ordutegiak ez digu asko laguntzen, arratsaldeko 5etan bukatzen bada, hemen goizeko 9ak izango dira.
Hala ere bazkariarena (edo afaria) beste edozein asteburutan egin daiteke, Urria, Azaroa,... denboraldi amaiera bezela. Ze iruitzen? Aurtengo batallitak ta hurrengo urteko helburuak kontatzeko...
Argazkitan Iras, Lesakako trabesian, kriston Pro estiluakin!

2010/09/15

MTB denboraldia, Españako itzulia,...


Aurten fuerte dator mendiko bizikleta denboraldia: bizikleta berriak, zaharrak berritu,... ta batzuk hasi dira trabesiak egiten, Hondarbikoa argazkitan.
Españako itzulia ere azkeneko rektan sartua dago ta garaipenerako Tourreko izenik ez egon arren, emozioa behintzat bukaeraraino egongo dela dirudi.

2010/08/31

IrungoTx Tourmaleten


Larunbatian Arkaitz, Gari, J. Labari, Urkizu, Irizar, Txuspy ta Igor Tourmalet igotzera jun ginen. Tourmalet baino portu gogorrago, luzeago ta altuagoak badaude Pirineotan baina inork ez dauka honek daukan xarma, historia, igotzera juten diren txirrindulari kopurua,...Pirineotako erregea da, dudarik gabe. Guk gainera eguraldi zoragarria eduki genun, bai igotzeko ta bai goian kokakola bat hartzeko ere. Txirrinda egun zoragarria larunbatekoa!

2010/08/17

Argazki batzuk


Udaran gaude ta blogak ere oporrak hartzeko gogoak izan arren ez diogu utziko ta sarrera berri bat irekiko dugu, idazle ta irakurlerik izango dugun jakin ez arren.
1. argazkia: Giro 2010, 2. argazkia: Pedro Horrillo Paris Roubaix-en ta 3. argazkia: Galibier (Plan de Lachat).
Ea asteburu hontan eguraldiak garagardo bat hartzen uzten digun terraza batean.

2010/08/03

Opor garaiak


Tourra pasa ondoren badirudi txirrindularitza denboraldia bukatu egiten dela, eta proba zikloturistak badauden arren ez dakit sufritzeko gogo askorik geratzen den. Udara da ta, lanean bezela, txirrindan ere oporrak hartzeko goguak iristen dira. Oraindik gogotsu daudenek badute asteburu hontan etxean bertan proba bat, "Juanma Garate".

2010/07/05

San Martzialetako izerdiak botzeko...


...zer hobeto MARMOTTE edo IRATIKO TOURRA egitea baino?
Glandon eta Alpe d'Huez-eko argazki hauek ikusita zeineri etzaizkio hurrengo urtean hara juteko gogoak sartzen? Hala ere, argazki hauei protagonisten kronika falta zaie, hori bai, ederki detallatua eh! (Glandon gora nijoanean, Telegraphen ezdakit zer, Galibier espektakular ta Alpe d'Huez....).
Ah! Ta Iratiko Tourrera jun zinetenak berdin.

2010/06/21

QUEBRANTA EPIKO EPIKOA


Aurtengo Quebranta 2002koaren antzekoa izango da historiarako. 2002an egon zirenek "Ni han egon nintzen" esan izan dute ta aurtengoarekin ere antzeko zerbait gertatuko da, "2010ekoa egin al zenuen? Nik bai!".
Zorionak proba bukatu edo egiten saiatu zineten denoi!!!
Horrelako egunetan ikusten da ze gogorra den txirrindularitza baina momentuan sufrikarioa dena, dutxaren beroaren ondoren epikoa bihurtzen da.

2010/06/14

IratiXtrem, Road to Sabiñanigo,...


IratiXtremera bidalitako erreportari grafikoak larunbateko lehen argazkiak bidali dizkigu. Argazkitatik informazio pixkat atera daiteke: lañotua ta bustia zegola, Garik azkar igo zula Larrau ta pasta oso ona zegola miño hobeto bertan egondakoek beren kronikak idaztea, ezta?
Quebranta ere ate joka daukagu ta bat baino gehiago urduritzen hasia egongo da dagoeneko, berez tokatzen delako ta eguraldiak larunbaterako ze intentzio edukiko ote duen jakin nahian.
Animo IrungoTx, eman eurre Sabiñanigon!

2010/06/07

Iratiko tapponea, Burdin Gizona, IratiXtrem,...


Rekuperatu al gea larunbateko tapponetik? Earra izan zen eh? Bai tapponea ta batez ere Donazarreko merendola, txirrindan energiak gastatu ondoren ez dago rekuperatzeko forma hoberik.
Ta hurrengo asteburuan beste Irati razio bat, IratiXtrem!
Burdin gizonan Ikerrek 2. bukatu zun garaipena merezi arren ta Txefo ere top ten barruan, zorionak!
Profesionalak Tourrari begira dagoeneko ta prestaketarako proba mitiko bat, Dauphine Libéré, aurten Alpe d'Huezen etapa amaiera bat izango du gainera.

2010/06/02

DBD argazkiak, Irati weekend, Giro finito,...


Larunbatean Irati aldera juteko plana martxan dago, ibildea zehaztu gabe dago oraindik baina gogorra izango dela segurua da, urtero bezela. IratiXtremerako aklimatazio bikaina!
Profesionaletan notizi ugari: Giroa, Operación Puerton egoteagatik zigorra ordaindu zuen Bassorentzat, Valverde operazio berberean egoteagatik orain hasiko da zigorra ordaintzen, Cancellararen erakustaldiak zalantzan,...

2010/05/24

Clásica Lagos de Covadonga, Giroko aste magikoa, 1. Irun Brinkola klasikoa,...


Asteburu eguzkitsu hau konpleto ta interesgarria izan da. IrungoTx-eko taldeburuak Asturiasera joan ziren podiuma zapaltzeko asmoarekin...lortu al dugu? Flojoxio dabiltzan taldekide batzuk 1. Irun-Brinkola klasikoan (RenfeXtrem) parte hartu zuten. Giroan bi tappone izan dittugu asteburuan ta aste hontan etapa zoragarriak dittugu ikusteko, grande settimana dolomitica!