2010/08/31

IrungoTx Tourmaleten


Larunbatian Arkaitz, Gari, J. Labari, Urkizu, Irizar, Txuspy ta Igor Tourmalet igotzera jun ginen. Tourmalet baino portu gogorrago, luzeago ta altuagoak badaude Pirineotan baina inork ez dauka honek daukan xarma, historia, igotzera juten diren txirrindulari kopurua,...Pirineotako erregea da, dudarik gabe. Guk gainera eguraldi zoragarria eduki genun, bai igotzeko ta bai goian kokakola bat hartzeko ere. Txirrinda egun zoragarria larunbatekoa!

2010/08/17

Argazki batzuk


Udaran gaude ta blogak ere oporrak hartzeko gogoak izan arren ez diogu utziko ta sarrera berri bat irekiko dugu, idazle ta irakurlerik izango dugun jakin ez arren.
1. argazkia: Giro 2010, 2. argazkia: Pedro Horrillo Paris Roubaix-en ta 3. argazkia: Galibier (Plan de Lachat).
Ea asteburu hontan eguraldiak garagardo bat hartzen uzten digun terraza batean.

2010/08/03

Opor garaiak


Tourra pasa ondoren badirudi txirrindularitza denboraldia bukatu egiten dela, eta proba zikloturistak badauden arren ez dakit sufritzeko gogo askorik geratzen den. Udara da ta, lanean bezela, txirrindan ere oporrak hartzeko goguak iristen dira. Oraindik gogotsu daudenek badute asteburu hontan etxean bertan proba bat, "Juanma Garate".