2011/12/28

Garai batekoak


Aste honetan taldeko dexente oporretan daudenez ta eguraldia lagun dugunez, argi dago bat baino gehiago kilometro dexente pilatzen ariko dela. Bloga ere itzali xamar dugunez, beste argazki sorta bat jarriko dut. Argazkikoak zein diren asmatzen duenak, larunbateko "Urtexar klasik"-en kafea gratixx!!

2011/12/15

Argazki batzuk


Proba zikloturista, karrera profesionalik, etabar ez dagon garai hontan bloga itzali xamar egoten da, normala den bezela. Urtean zehar pilatutako argazki kurioso batzuk gordeta neuzkan ta oraintxe dute blogean ateratzeko garaia. 1) Contador Alpe d'Huez-en gora, bere eskuin krotxeta jaurtitzen. 2) George Hincapieren hanka, zer da hori, redios! 3) Compact 100-80 edo horrelako zerbait.

2011/12/01

Badator ziklokros elitea Euskal Herrira!


Abenduko zubian, urtero bezela, Igorreko ta Asteasuko ziklokros probak ospatuko dira. Igorrekoa Igandean izango da ta Niels Albert ezik, lesionatua bait dago, munduko onenak bertan izango dira, munduko kopako karrera lehiatzen. Asteartean Asteasun, denak egongo ez diren arren, izar gehientsuenak han izango dira. Astebururako euria dator, beraz, hasi mendiko bota, katiuskak, xira ta aterkiak prestatzen!
Corredori a la partentza!

2011/10/21

Giro & Tour 2012 presenting...




Aurkeztu dira datorren urteko Giro eta Tour-aren ibilbideak. Iristen ari diren Udazkeneko hotzak entrenatzeko gogoak itzaltzen dizkigun garai hauetan, ondo etorriko zaigu errepasoa egitea lasterketa hauen Taponeei animoak pizteko.

Giro

73 km erlojupeko; 5 Tapone; etapa ratonera bat ; asteburu entretenigarri bat; ….2012ko etapa-Tranpa seigarrena izango da, ez galdu! Repetxoz jositako eguna izango da, gora te behera helmugararte, tartean Montelupone pareta! Hurrengo bi egunak asteburu polita dakarte, goian bukatzen diren bi etapekin. Ondoren badira ratonera izan daitezken beste pare bat etapa (hamargarrena eta hamabigarrena). Eta 14. Etapatik aurrera “empieza la fiesta”!!! Maiatzak 14-15 asteburuan 6 puerto ta Cervinia ta Pian de Resinellin helmugak. Ondoren atseden eguna eta etapa lasaia eta gero ohiko “postre Dolomitikoa”: 3 tapone totale!!! 1: Cortina D’ampezzon Giau jetsi berritan bukatuko dena. 2: Passo Manghen, Alpe di Pampeago+Passo Pampeago, Passo Lavazé eta berriro Alpe di Pampeago, brutal!!! 3: Ta bukatzeko Tonale, Aprica, Teglio (pareta itzela), Mortirolo errepide berri batetik baña beti bezain gogorra eta bukaera Stelvion!! Ez dute igoera mitikoan bukatuko (bihurgune amaigabeena) baina ez ahaztu Stelvio dela, eta Stelvio es mucho Stelvio, 2757 metroko altuera, señores!!! Ta azken egunean ezertarako balioko ez duen 31 kmko erlojupekoa Milan-en. Ala bai? Alere, ibilbidea guztiz ezagutu nahi duzuten frikientzat, horra informazio guztia.

Tour

96 km erlojupeko eta 5 mendi etapa. Komo el Tour no me mola tanto, paso de desglosar el recorrido! Tori ibilbidearen informazioa eta salseatu.

Nik usted ut Contadorrek irabaziko duela, erraz! Wigginsek ez duela ezer egingo ere uste dut, akaso ridikulua! Ta Evans, auskalo, es una kaja de sorpresas el mutxatxo de las antípodas, alere kontuz tipo honekin, malaoxtia ederra baitu!