2011/01/13

Hazparneko bollua usaitzen


Urte berrian sartu gera ta oraindik errepideko txirrindularitza denboraldia martxan jarri ez den arren, batzuk tope topera daude, beste batzuk udaran topera egoteko esperantzakin,...
Argazkitan hilabete hontako hiru txirrindularitza ekitaldi: lehenengoan Hazparne, seguraski hilabete hontan bixitatuko dugun tokitako bat. Bigarrenean Risi ta Marvulli, euskadiko sei ordutan, hilabete honen bukaeran ospatzen zen festa zoragarrian. Eta hirugarrenean Niels Albert, Belgikako ziklokross txapeldun berria ta urtarrileko azken igandean Sankt Wendelen (Alemania) ospatuko diren munduko txapelketako faborito nagusietako bat.