2011/04/27

Benvenuto Maggio!


Udaberriko klasikak pasatu dira dagoeneko ta garaile nagusi bat egon da guztien gainetik, Gilbert, inpresionante! Klasiken ondoren, itzuli haundiak datoz ta txupinazoa hirutan haundienak (bai bai, il piu grande) botatzen du ta aurten potente dator gainera. Txirrindularitzan Apirila zoragarria bada, zer da Maiatza, Xabier? Magikoa, Fermin, magikoa!

http://www.youtube.com/watch?v=JbXC-QZcyBQ

2011/04/18

Aste Santu atarian


Badirudi Mesié Masoren izena zein den argitzen ari dela: Philipe Gilbert, a ze mazazoak ematen dituen. Honek ez du edozein formatan irabazten, eskuak altxatzeko denbora sobran edukitzen du, hori da hori indarra! Aste Santua hurbiltzen ari da ta oraindik ez dago oso argi ze eguraldi tokatuko zaigun herria zaintzen geratuko garenoi. Aste Santua datorrenez kandelak piztu ditzagun eguraldi ona edukitzeko ta kriston kilometro pila egiteko.

2011/04/05

Apirileko klasikak dastatzen

Apirileko klasikak hasi dira ta a ze hasiera, De Ronde van Vlaanderen zoragarri bat! Ta oraindik PR, AGR, FV ta LBL geratzen dira, a ze txirrindularitza festak. Ta etxean, Euskal Herriko itzulia ta IrungoTx-en udaberriko ibilbide menditsuak. Argazkiak, orain dela aste pare batekoak, Izpegiko itzulia egin genuenekoak.