2011/12/28

Garai batekoak


Aste honetan taldeko dexente oporretan daudenez ta eguraldia lagun dugunez, argi dago bat baino gehiago kilometro dexente pilatzen ariko dela. Bloga ere itzali xamar dugunez, beste argazki sorta bat jarriko dut. Argazkikoak zein diren asmatzen duenak, larunbateko "Urtexar klasik"-en kafea gratixx!!

2011/12/15

Argazki batzuk


Proba zikloturista, karrera profesionalik, etabar ez dagon garai hontan bloga itzali xamar egoten da, normala den bezela. Urtean zehar pilatutako argazki kurioso batzuk gordeta neuzkan ta oraintxe dute blogean ateratzeko garaia. 1) Contador Alpe d'Huez-en gora, bere eskuin krotxeta jaurtitzen. 2) George Hincapieren hanka, zer da hori, redios! 3) Compact 100-80 edo horrelako zerbait.

2011/12/01

Badator ziklokros elitea Euskal Herrira!


Abenduko zubian, urtero bezela, Igorreko ta Asteasuko ziklokros probak ospatuko dira. Igorrekoa Igandean izango da ta Niels Albert ezik, lesionatua bait dago, munduko onenak bertan izango dira, munduko kopako karrera lehiatzen. Asteartean Asteasun, denak egongo ez diren arren, izar gehientsuenak han izango dira. Astebururako euria dator, beraz, hasi mendiko bota, katiuskak, xira ta aterkiak prestatzen!
Corredori a la partentza!