2012/11/06

Ta hurrengo urtean zer?

Blogeko komentarioak ikusita, nabaritzen da txirrindularitza oporraldian edo aurredenboraldian dagola. Azaroa da, txirrindularitzako hilabeterik sosoena seguraski, euria noiznahi, tenperatura beheraka eta eguzki orduak ere bai. Orain, lohi artean egiten den txirrindularitzari tokatzen zaio txanda, mendikoari eta batez ere ziklokrosari. Belgika aldean, Nys, Albert eta Pawels-en arteko leihak martxan dira.
Ta gure artean zer? Ba hurrengo urterako denboraldian egin nahi ditugun probak amesten hasteko garaia da eta kasuren batean preinskripzio edo inskripzioak egiteko garaia ere bai. Ametsak martxan al dira?

2012/09/26

Hosto hilen klasikoa

Larunbatian "Hosto hilen klasikoa" bezela ezagutzen den Giro di Lombardia ospatuko da. Klasika hau mundialaren ondoren da, badirudi denboraldia bukatua dagola miño baita zera ere, karrera hau kriston klasika da, 5 monumentuetako bat eta ibilbide oso gogorra duena.
IrungoTx-en ere, udarako formatik geratzen dena aprobetxatu beharko dugu udazken edo neguko eguraldi txarrak iritsi aurretik, ezta? Oraindik Kotenberg dexente geratzen zaizkigu igotzeko (argazkikoa hoietako bat) ta puntu dexente banatzeko. Corredori a la partenza!

2012/08/10

Abuztua, deskantsua hartzeko garaia?

Abuztuan sartuak gaude ta normalian txipa itzali ta deskantsua hartzen dugun garaia izaten den arren, aurten inoiz baino jende gehiago dabil probak eta entrenamendu gogorrak eginez . Bat baino gehiagok, behar baino UCI puntu gutxiago lortu dituzte ta hurrengo urterako kontratua berritzeko puntu bila ibiliko dira seguraski. Oporretan edo txirrinda gainean sufritzen, ondo pasa!

2012/07/02

Gora San Luchon!


San Martzialak bukatu dira miño San Luchonak denbora puska batean iraungo dute eta ez dittugu inoiz ahaztuko. Jaiak amaitu ostean balorazioa tokatzen da, gerrara soldadu asko bidali genittun miño zenbat bueltatu dira? Ba denak! Denak sano ta salbu ta aurpegian krixton irrifarrakin gainera. Atera aurretik, begiak itxiakin firmatuko genukeen denak batera, 21:15tan, krisirik pasatu gabe eta iritsi ginen bezela iristea. Ba hala izan da asike Zorionak denei, merezi dittugu ta!

2012/06/25

Road to Luchon

Asteburu hontan, Luchonerako azken entrenamentu luzea eduki dugu, batzuk QH eginez ta besteak Izpegiko buelta. Aste hontan, paseotxo batzuk ematea, janari erosketak egitea eta txirrinda prest jartzea besterik ez da geratzen. Hemendik 5 egunetara txirrinda gainean pasako dugu ia egun guztia, San Martzial eguna! Egia esan, aurreko urteekin konparatuz, nahiko antzekoak izango dira San Pedro eta San Martzial eguna. San Pedro egunean, revista de armas baina gure armak txirrinda, zapatila, kaskua etab. dira eskopeta beharrean. Ta San Martzial egunean, antzeko arropakin ta antzeko orduan hasiko da gure alardea ere, Peyresourdeko arrankadakin, Soulor-en botuak berriztatuko dittugu, hamaiketakua eginez ta hortik aurrera, egun guztia desfilatzen.
Gora San Martzial eta gora St. Luchon!

2012/06/18

Asteburu Pirenaikoa

Asteburu hontan Pirineo aldian ibili gera denak, taldearen gehiengoa IratiXtrem-en egiten ta taldeko bi Luchoneko ibilbide zati bat tanteatzen. Leku batean edo bestean, beroa izan da protagonista ta batek baino gehiagok ederki sufritu duela ikusi edo entzun dugu. Beroa protagonista izan da miño benetako protagonista IrungoTx arropa berriaren estrenua izan da. Aupa IrungoTx!

2012/06/04

XXXII Prueba Cicloturista Vitoria

Larunbatian, bat miño gehiagorentzat, orain arte inoiz egin dugun kilometradarik luzeena egin genun. Beroa ere, txirrindan gainean gutxitan pasa izan dugu larunbatean bezelakoa. Beroaren ondorioz, behin eta berriz jasotzen genittun moskito laino horiek ere berriak ziren denentzat. Goizeko zazpitan atera ta arratsaldeko bostak aldian bueltatzia ere ez dugu askotan egin.
Hoberena bakoitzak bere kronika idaztea izango da miño sarrera hontan gauza bat aurreratuko dugu: Kiki eta Arkaitz ikaragarri ibili ziren, zorionak!

2012/05/03

GIRO D'ITALIA 2012

2012ko Txirrindularitza denboraldia bere 23 egun garrantzitsuenetan sartzera dihoa datorren larunbatan. Orain artekoak zizka mizkak izan dira eta ondorengoak postre hutsa izango dira. Menuaren plater haundia oraintxe dator!!
Benetan txirrindularitza maitatzen duzutenok hemen duzue aurtengo Corsa Rosa-ren  ibilbidearen xehetasunak daztatzeko aukera, baina ordenagailuan etapak zuzenean ikusteko parada:
http://www.steephill.tv/giro-d-italia/

Attenzione: Due giorni per la partenza!! Due giorni per la maraviglia absoluta e totale!!!
Due giorni per GIRO D'ITALIA!!!!

2012/04/02

Apirila, txirrindularitza hilabete zoragarria!


Atzo hasi zen Apirileko klasika hilabete zoragarria baina denentzat etzen berdin hasi. Tom-ek denboraldi sineztezina darama, Het Volk zena irabazi izan balu, pleno al quince! Cancellara, gustatu edo ez, pena bat da atzokoa ta Roubaixen ez egotea. Philipe ez da iazkoa ta Filippo zoragarri baina, garaipenik ez.
Ta Irungotxek larunbatean egindako klasika, zer? Hasieran, luze egiten den Baigorrirako tramoa, gero etapa Pirenaiko zatia, Urkiaga ta Artesiagakin ta bukatzeko, Iruritatik etxerako klasika, relebo serio ta sprinterako goguakin denak.

Ta aste santuan, klasika gehiago ta entrenamentu gehiago. Disfrutatu ta ondo pasa!

2012/02/16

IrungoTx-en estrenoa masterretan


Asteburu honetan, Irungotx, masterretako lasterketetan estrenatuko da ta sekulako ekipazoa bidaliko dugu gainera: Xabino bakar bakarrik. "A lo Freire" korritu beharko duen arren, badakigu oso ondo moldatuko dela, Animo Xabino!
Gainontzekoek lan asko daukagu oraindik egiteko ta larunbateroko entrenoekin jarraituko dugu, Maiatza edo Ekainaldean forma hobexeagoa edukitzeko esperantzakin.

2012/01/23

Garai batekoak II


Profesionalen denboraldi berria martxan jarri da, oraindik egitazko karrerak iristeko pixkat itxoin behar da miño mallot berriak ikusteko balio du behintzat. Freire ta Valverdek, aurtengo palmaresa estreinatu dute dagoeneko.
Argazkitan, garai bateko beste argazki sorta bat.

Irungotxen, probetan estrenatzeko dexente geratzen den arren, argi dago inork ez duela atzean geratzeko asmorik. Larunbatean egin zuen eguraldia egin arren, etzen inor etxean geratu ta taldeko ojeadoreek informatu digutenez, Xabino ta Gonzalo igandean ere atera omen ziren. Aurten, seriyo dijua asuntua!!!