Blogeko komentarioak ikusita, nabaritzen da txirrindularitza oporraldian edo aurredenboraldian dagola. Azaroa da, txirrindularitzako hilabeterik sosoena seguraski, euria noiznahi, tenperatura beheraka eta eguzki orduak ere bai. Orain, lohi artean egiten den txirrindularitzari tokatzen zaio txanda, mendikoari eta batez ere ziklokrosari. Belgika aldean, Nys, Albert eta Pawels-en arteko leihak martxan dira.
Ta gure artean zer? Ba hurrengo urterako denboraldian egin nahi ditugun probak amesten hasteko garaia da eta kasuren batean preinskripzio edo inskripzioak egiteko garaia ere bai. Ametsak martxan al dira?