Dirudienez eguraldia portatu egingo omen da biharkoan, beraz, etxean geratzeko aitzakirik ez dago. Hala ere, lehenengo ordutan ipar ixurian euri langar puta hori egon omen daiteke.Garik 9:00tan Mendelun ta 9:09tan farmazian proposatu du irteera ordua. Printzipioz OK, ez?
Klasika usaia sumatzen da airean, ez? Milan - San Remo aperitibo bat besterik ez da hurrengo asteburutik aurrera datozen monumentuekin konparatuz. Ze espektakulua eman zuen Cantxelarak! Hurrengo urterako, honekin ere negoziatzen hasi beharko dugu, talde gabe geratuko bai da.
Bihar pabes pixkat, bale?
9 comentarios:
Ni azkenean atsedenik ez Etxalarren, beraz, bihar 9tan rotondan egongo naiz.
berriz ere diot, Labari ta ni gaur 15etan karrilloko semaforotan geratu gara.
Datorren astean 20ak baino berandugo ilunduko duenez, Labari eta ni egun batean geratuko gara 18ak aldera. Abixatuko zein den eguna hori.
gaur goizian otxondo, zugarramurdi,san iñas.Otxondo sufritzen ta etxera txoltxoltxetua!! ez dakit biharko klasikako errekuperatuko dudan...
bihar arte!!
Bihar 9:00 tan ??
bueno saiatuko naiz.
Eskua bendatuta daukat, bajan nago tendinisarengatik, etxea margotu beharra Part III, eta Noraren explosioa coming soon , hurrengo asteburuan betetzen ditu 40 asteak.
Bueno Ni joango nahiz(espero det jeje, norbaitek hiltzen ez badit).
pues eso bihar egurra berriro ere... Agina-arituxulegi, Lizuniag, Otxondo,san inax... bueno eta jaizkibel... jeje !
zer moduz joan zen igandeko taponea?
Ni ostiralean Labari eta bere Azpiruko lagunakin atera nintzen eta... txoltxoltxetua eta bustita etxera. Beno... atera aurretik banekien.
Labari eta ni Lagos-eko proban apuntatuta gaude. Maiatzaren 17an, eh Iban??
Espero det benetan eguraldi zoragarria izan dezazuten Lagos-eko proban kantauri itsasertzean antizikloi paregabeak ekarrita!
Iras, zu ta biok Iratin "neurtuko" gara. Nere lehen mendi test-a itzela: Kalanbreak zangotan, goragalea, insolazioa,...Etzen PAJARA tipikoa izan, okerragoa izan zen!
Alere, gora txirrindularitza ta Igandean DeRonde!!!!!!
Neretzat bi faborito daude:
Steegmans
Thor Hushvod
Igor, ireki apartdo berria!
Iganderako proposamenta:
Goizean bizikletan ibili (ibilbidea Putakumiak jarriko du), eta bigarren Arkaitzen etxean DeRonde ikustea (ados bazaudete Arkaitzi baimena eskatuko diot).
Ze asteburu gogorra! Larunbatekoa tappone bat izan zen eta osabak ezik, beste guztiek ederki sufritu genuen. Eguraldia, ibilbidea, entrenamentu falta,...pajara ate joka!
Igandean hankak askatzeko ideakin atera ginen eta ideia horrekin ateratzen geran bakoitzean justu kontrakoa izaten da. Dantxaritik bueltan euria izan genuen bide osoan ta etxera azkar iristeko eman egin behar! Azkenean txoltxoltxetua ta muskularmente txikitua, gaur eskailerak jetxi ezinik.
Hurrengo Igandean Leif Hoste bigarren (hori fijo!) eta irabazlea Gilbert (Cantxelara esango nuke baina denen faboritoa denez, beste bat aukeratu behar da).
Publicar un comentario