De Ronderen asteburua dugu begibistan. Askorentzat benetako denboraldia orain hasten da: Flandes, Paris Roubaix, Amstel, Flecha Balona ta Lieja. Tartean, Euskal herriko itzulia ere badago, Orion amaitzen delarik aurten.Iras gogotsu dabil aurten klasikekin, klasikomano peto-petoa eginda dago, malda gora juxtuxeago dabil baina ordekan edo harri tartean ez dago jarraituko dion amasemerik! Ez da podiumetik urruti ibiliko Iparraldeko Infernuan! Ze iruitzen?
12 comentarios:
Bale, bale... portatu zera. Baina pelotismoa sobran zegoen.
Bestalde... Covadongas Lakes-erako prestaketan Kolonbiarren pare jarriko naiz.
Dale SOler!
PD: Iganderako proposamena berriz eginen dut, ea inor bustitzen den:
Goizena Putakumiaren bizikleta buelta.
Arratsaldean Arkaitzen etxean De Ronde van Vlaanderen ikustea.
Nik ezin, bazkaria det!
Pena, plan jeniala baita.
Garaile: Boonen, del ke nadie habla!
Ni ez dakit...
Dirudienez nere tour-a bukatu da, agian ibili ahal izango det baina seguruenik NOTHING !
Nara ateratzeko gogoekin dagoelakoan nago, eta ez bada horrela, potro ikutzaile ona dator(figuratiboa jeje!! ).
Bueno Kuadrila nere partez ibili, eta gustora entrenatu
Gonbidapena eskertzen da baina amagiarrebaren urtebetetzea da eta bazkaria dugu. Nire faboritoa Tom Boonen da. Edo agian desioa. Ikusiko dugu. Aurreko larunbatean ikusi nuen forma hobetu beharra dagoela baina denborarik ez.
Zein da Igande goizeko putakumia? Ze ibilbide prestatu behar digu, Flandriako Tourraren estilokua?
Larunbaterako, aurreko larunbateko ibilbide berbera proposatzen dut (egualdiyan arabera, noski), norbait animatzen al da?
Iganderako faborito (de tapau dijoa): Leonardo Piepoli!
Igor, zenbat kilometro dire Lizarieta, agiña eta aritxulegi?
Euskal pelotoian bagenuen klasikomano zetorreta eta iritsi ez dena: Unai Yus.
arkaitz,aita ta ni Lagotako apuntatuak...aurreko larunbateko "arrastaldia" ikusita pixkat entrenatu beharko ...agiña ta aritxulegik tourmalet edo mortirolon antza hartu zuten!! hau sufritzia
Larunbat hontan berriz? bale,( esque "los ciclistas estan hechos de otra pasta")
Arkaitzekin hitzegin dut Unaien autoinbitazioari buruz ta baiezkoa esan du ... etxea garbitzen hasi da
hori bai merienda gure kontu!!
Ni ados larunbatako ibilbidearekin! Bakoitzak bere miseria eta mamuei aurre egin behar die! Kontu pendiente bat dakat ibilbide horrekin, pasa diren 4 egunak eternitatea iruditzen zaizkit. Garik ondo dioen bezala, Aritxulegi bezalako kk bat ezin igo izatea DANTESKOA da!
Igandean DeRonde!! Apirila magikoaren ateak parez pare irekitzen dituen super-klasikoa!!!
Ostiralean inor ibiliko al da? Ni bai, snif, snif.
Larunbateko buelta, 100-110 Km inguru dira, animatzekotan al zabiltza, Iras? 9tan mendelun edo 9:09tan farmazian.
A ze ekipazoa bidali behar dugun Lagos-eko probara: Gari, Labari, Iras, Arkaitz ta Julen (oilar asko talde berean). Hala ere, taldeko figurak etxean geratuko gara, proba garrantzitsuagotarako reserbatzeko.
Oilarrak badoaz eta oiloak etxean geratuko dira. Baina tira, aitzakiak salbatzen zaituzte.
Kilometroak galdetzen nituen ostiralean hori eginen dudalako. Iganderako buelta luzea proposatu nahi dut. Basakabiko buelta? Andazarrateko buelta?
Ze buelta gehiagok du 130km?
Oilaskoa hementxe.....
Ni norbait animatzen bada agian, bihar zihurtatuko, lanbaten 10:00 etan jaizkibel eta gero bianditz egin nahiko nuke... noski Orereta ingurutik alerta gorriaren esperoan.
kilometro kopuruak ez dira gehiegi izango baina bueno 2 ordu terdi izango dira seguraski...
Pues oye ni harriakada botatzen det para el peloton B.
Triatlon B nahiz, igeriketa B nahiz... atta izatearekin B taldera joatea behartu dit kirol amateur profesionak sozietate alu hau!! Joño !!
Publicar un comentario