Oraindik IrungoTx-ekin (ez errepidean, ezta blogean ere) estrenatu ez den kidearen urtebetetzeak dira gaur. Larunbatean, taldeko zuzendari bezela aritu zen furgonetarekin ta agian postu horretarako fitxatu dezakegu, ze iruitzen Iakes?
Asteburuko planak, hemen bertan komentatu, bale?
5 comentarios:
Zorionak Iakes!
Ze argazki puska! Zein beste kirolak eman ditzake halako irudi zoragarririk?
Portzierto, nun daude txirrindak??
Zorionak Iakes!!
Larunbatean animatzen bazera bizikletarekin, kantatuko dizugu "zorionakzuri-a".
(Ez ahantzi pastela eramatea Dantxarin kafearekin hartzeko).
Larunbat goizean nik kale egingo dut. Agian arratsaldean ibiliko naiz. Iganderako oso txarra eman dute, asiske, probextu larunbata.
Porzierto, ikusi ttuzue Nestor Aranaren entrenamenduak ForoHTE-n?
Eguraldiaren iragarpena:
LARUNBATA: Goizean lainotua eta arratsaldean argiago. Haize pixkot.
IGANDEA: Desastre. Larunbatean parranda egiteko probextu.
Hau ikusita nik argi dut. Ni larunbat arratsaldean aterako naiz. Plana...OTSONDOKO BUELTA+IBARDIN. 15:30etan aterako naiz. Norbait badator, abixtu.
zorionak iakes!
nik larunbat goizian ibiltzeko asmoa dakat.120 km inguru...farmazian 9:30-tan? aste osoa bizikleta ikuttu gabe...goguak daude.benga ekipo...bihar ia ostirala!!
Beno azkenean animatu naiz blogean estrenatzera, orain, beste kontu bat errepidean estrenatzea izango da, asteburuan nola ibili zineten ikusita, behar bada furgoneta barruan babestea izango dut hobekien! Ea animo ostirala bertan dugu eta...
Publicar un comentario