2008/04/28

Bukatu dira udaberriko klasikak

Asteburu hontan ondo joan zaizkie gauzak Puerto operazioan ustezko "sospetxoso" zirenei (Valverde, Rafa Nadal ta Ivan Basso). Aupa Rebellin!
Udaberriko klasikak amaitu dira ta Italialdeko usaia sumatzen da airean, urteko lasterketarik ederrena ta garrantzitsuena, il grande Giro d'Italia!

Etxera bueltatuz, ze nolako entrenamendua larunbatekoa, ederra eta oso gogorra (beroa, erorketak, etxera iristeko komeriak,...). Errekuperatu al gara Maiatzak 1ean Irati aldera joateko?

2008/04/21

Ardenetako astea

Zemuz jun da asteburua? Larunbatean lau elkartu ginen baina suposatzen dut besteak ez zaretela etxean geratu, edo bai?
Bueltaxka politta egin genun larunbatean: Otsondo, Lizarrieta, Agiña, Aritxulegi ta Trekuko malda. Lau bakarrik ginenez Oreretako talde batean akoplatu ginen Cherchebruiteko bidegurutzerarte.
Igandean Iban ta Igor Zugarramurdira jun ginen, lasai-lasai. Poliki ibiltzean bestetan ikusten ez diren, etxe, zelai, borda,...ikusten dira.
Auñamendietako 1. tapponeko ibilbidea begiratu al duzue? Data jarri beharko zaio, zemuz Maiatzaren 1?

2008/04/17

Asteburuan, garagardo festa

Asteburu hontan munduko garagardorik txarrenaren lasterketa ospatzen da ta guk ere gure klasikatxoa egin beharko dugu, ez? Eguraldiak, badirudi ez daukala gure preparazioan laguntzeko asmorik, nahiko eguraldi nahasi ta haizetsua iragartzen bait dute gaurtik aurrera... earki, earki! Hala ere saiatu beharko da (9tan mendelun ta 9:09tan farmazian)

Ta ezin bada entrenatu, Paulaner München Beer frexko frexkoa!

2008/04/16

ZORIONAK ATTATTO TXUSPI TA AMATXO NORA!

Zorionak Txuspi ta nola ez, Norari, berak eraman baitu orain arte Nara haurraren pisua. Hemendik aurrera Txuspiri tokatuko zaio Narari alde batetik bestera eramatea eta horretarako argazkian agertzen diren inbentoak badaude, asiske no hay ezkuzaz!
Zorionak bikote!

2008/04/14

Meteorologoek, suspenso!

Asteburu hontan meteorologoek ez dute batere asmatu. Larunbata goiza aprobetxatu behar omen zen, arratsaldean txarra zetorrelako ta Iganderako berdin. Paris Roubeaixerako ere, euria egingo omen zuen eta azkenean dena alderantziz!
Larunbatean, Iban, Arkaitz, Iras eta Igor atera ginen. Azken hirurak Hazparrenera joan ginen eta Cambotik aurrera zaparrada ederra jaso genuen. Bueltakoan Irasek, bere treno-destruktorea jarri zuen martxan ta Igor txikittua iritsi zen etxera. Igandean zer egin du jendeak?

2008/04/11

Paris Roubaix ta...


Ze plan asteburu honetarako? Goizez gure entrenamenduak ta arratsaldez pofrezionalen karrerak ikustera?
Proposamena: 9tan Mendelun ta 9:09tan farmazian, eguraldiaren araberako ibilbidea egiteko. Arratsaldean, Oriora edo sofara ta iganderako antzeko zerbait.
Paris Roubaixerako faboritua, zein? Nik badaukat bat, Alessandro Ballan!

2008/04/09

Retirada soinua belarrian !

Gure San Mieleko Txikotea erretirada tronpeta jo egin du !!!
Orain bueltatu egingo al da gure rodillo malditora?
Negar Malkoak Irungo TX taldean.

2008/04/07

De Ronde's asteburu

IrungoTx-eko pronostiko guztiak huts! Esan genituen izen guztiak aurrean ikusi ziren (Cancellara, Gilbert, Hincapie, Boonen, Hoste, Ballan,...) baina Devolderrek, taka! Flecha ere oso ondo!
Guk ere, Igandean gure klasika egin genuen, ez? Berriz ere, erasoak, ihesaldiak ta bukaeran sprint!
Larunbatean, mendiko etaparen errepikapena, Monsieur Mazóren bixitarekin! Ta ostiralean ere gero ta entreno potentegoak, dirudienez.