2008/04/14

Meteorologoek, suspenso!

Asteburu hontan meteorologoek ez dute batere asmatu. Larunbata goiza aprobetxatu behar omen zen, arratsaldean txarra zetorrelako ta Iganderako berdin. Paris Roubeaixerako ere, euria egingo omen zuen eta azkenean dena alderantziz!
Larunbatean, Iban, Arkaitz, Iras eta Igor atera ginen. Azken hirurak Hazparrenera joan ginen eta Cambotik aurrera zaparrada ederra jaso genuen. Bueltakoan Irasek, bere treno-destruktorea jarri zuen martxan ta Igor txikittua iritsi zen etxera. Igandean zer egin du jendeak?

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Larunbata: 9tan ateratzeko rajatu egin ginen baina 10etan hobekuntza pixkat ikusi ta atera egin ginen. Jutekuan gustora nijoan, eguneko klasikan totalmente kontzentratua. Bueltakoa ordea, sufrikarioa izan zen Irasen treno-destruktiboaren ondorioz (gainera, juterakoan esan zuen etzeukala relebo bat bera ere emateko asmorik, eskerrak!).
Igandea: ondo lo egin ondoren kaloria erreketa entrenoa, poliki-poliki ta bihotza gehiegi berotu gabe (Gurutze-Aritxulegi-Agina-La Piedad-Arantza ta buelta atzera). Ze ondo ibiltzen den bakoitzak markatzen duen erritmoan!

Anónimo dijo...

Hazparreneko kurasana da Amtrong-en sekreto izkutua (baina kurasanak paxakin izan behar du, sagarra badu ez du efekturik egiten).

Deskubritu dudanez, euriarekin ez nijoa nipatras.

Decatlon txirrinda hil da, gora decatlon txirrinda!! (eta ongi etorri karbonoaren era berria).

Anónimo dijo...

nere entrenamendu kronika ondorengoa:larunbat arratsaldean sarako itzulia,astelehenean Arkaitzekin, san iñas,palomeras,ibardin ta gaur( jai eguna neretzat,ta kriston eguraldia,) otxondo ta izpegi( 140km)...etxera juxtu,juxtu.(dantxarin arkaitz gurutzatu dut,hau ere otxondo igotzeko asmotan...ke tio!).Iban ere hor nonbait ibili omen da...
hurrengo astean unai kuadro berriakin...peligro!!

Anónimo dijo...

Atzoko eguraldi zoragarria ezin desaprobetxau! Denboraz larri nebilen ta sarako itzulia iteko denbora nun bakarrik (Ihalar sartuta) ta benetan gustora, zapatila sartuz!<
Asteburuan Iratira juteko intentzioa zegon baña eguraldia "okeg" dator, no lo se...

Anónimo dijo...

TXUSPI AITA IZAN DA!