

Atzo, Irungotxen estrenoa izan zen proba zikloturistetan (taldeko mallotik gabe baina oso itxura ona emanez). Taldeburuak, arazo mekanikoen ondorioz ezin izan zuen aurreko taldean sartu, Labariri bidea libre utzi zion eta sekulako lasterketa egin zuen honek. Talde bakoitzean txirrindulari 1 edo 2 sartu zituen Irungotxek eta lasterketa erabat kontrolpean eduki zuen. Horrela jarraitu ezkero, garaipenak laster iritsiko dira, animo Irungotx!
10 comentarios:
Zorionak beraz lan ona burutu zenuten taldekideei. Pena da mailotik ez izatea eta gure izen ona besteei ez erakustea. Hurrengo helburura?
Barkatu izena gaizki jarri izana.
Gipuzkoako itzuliak akats bat behintzat badauka. Ez da esprinerako lasterketa aproposa, bestela...
Pirineoetara ez goazenentzat igandean proba aproposa ibilbide ezagunean. Donosti-Baiona-Donosti, 148Km. Ni behintzat han izanen naiz.
Patxi Vila positibo!! Mitoak hiltzen doaz abiadura oso azkarran.
31-32 urte ditugu ta ilusiak ihes egiten azkarregi!!
zu ere bai patxi!
igual vilari xebero-ren tabernako kafiak kalte egingo zion!! bazpaere tabernaz aldatu beharko dugu!
papa noel drogata???
Ze esango dugu ba Patxiri buruz? Neri pena ematen dit ta gustatuko litzaidake kontranalisian salbatzea (baina nahiko zaila izaten da hori). Marchante edo estiloko norbaitek eman balu, ba tontolaba bat dela pentsatzen duzu baina Patxik burua badula ikusten da. Hala ere, ez da engainatu behar, egunkarietan jartzen duten bezela esanez que "es un positivo RARO", zergatik arraroa? Hurbilekoa delako Kazajistanekoa izan beharrean? Argi dagona da Txingudiko airea arnastuz ez dela positibo ematen.
Txirrindularitza profesionala pikutara joan daiteke baina mendateak hor jarraituko dute, guri itxoiten.
The Show must go on:
Larunbatan lasterketa handiena hasten da, La grande entre las grandes, lo más del ciclismo:
GIRO D'ITALIA!!!
Ke grande!! Ke total! Ke absoluto! Disfrutatzera a tope!!
gaur goizian senperera juan etorria egin dut.Azkaingo semaforoan patxi ta juanmak pasa didate...Animo Patxi!esan diot...eskerrikasko..jestu serioakin,bere erantzuna .en fin...
gaiez aldatuz,larunbateko eguraldiak badirudi ez digula lagunduko
Larunbaterako euria eman dute goian eta behan. Ze plan duzue?
Iganderako hobea egingo duela dago iragarrita eta jakin dezazuela, herri hurrats delako Donosti-Baiona-Donostiko proban Ibardin eta Lizuniaga eginen dela Senpera aldera hartu ordez. 148kmtik 133kmra pasako da. Motzagoa baina gogorragoa.
Publicar un comentario