
Azkenean iritsi ta dagoeneko pasa da gure Quebrantahuesos maitea. Irungotx-ekoen artean Labari espektakular, Julen espektakular ta besteok nahi genuena baino dexente gehiago sufritzen. Lasterketak denetik eduki zuen: beroa, erorketak, zulaketak, muskuloen dantza jaialdia, botagurea,...baina hala ere pena merezi du portaleteko azken 3Kmengatik eta nola ez, helmugako garagardoengatik. Hurrengo urtean ere, Irungotx han egongo da, seguru! Baina orain, San Martzialak!
14 comentarios:
QH comenting:DESASTRE.Hitz batean esateko.Somport eta Marie Blanque ondoren pott egin eta hilabete guzti hauetako entrenamenduak a tomar...
Zer egingo diogu ..hasi es el ciclismo...guk ere kirol hau aukeratu behar...Halare Portaleteko azken kilometroko animo eta sensazioak,gaizki edo hilda joan arren,beste inon ez dire ikusten eta sentitzen.
Atzo gauza berea pentsatzen ez nuen arren ,datorren otsailean,tontoak bezala ordenadore aurrean ikusten dut nere burua QU puta honetan inskripzioa berriz ere egiten....
Orain Sanmartzialak! IrungoTx-ek tabernatan ere seguru bere maila emango duela!!
Ander Labarin osabak komentatu dit Anderrek gaua ingresatuta pasa duela, atzo bi anaiek bihotzeko proba bat zuten egiteko ta Ander zorabiatu egin omen zen ta bazpare obserbazioan eduki nahi zutela.
Bai Igor horrela da. Gaur bazkal ondoan Jonekin hitzegingo dut eta ea berri onak dauzkan. Medikuaren arabera, larunbateko esfortzuak ez omen du zergatik zerikusirik eduki behar. Agian Quebranta egin gabe ere berdin, berdin pasako zitzaion. Zerbait gehiago dakidanean abixtuko faltik gabe.
QH comenting:
denbora jeisteko helburua ez dut lortu baina ez daukat aurreko urtetako frakaso sentsaziorik. Egia esan, ez zen oso egun egokia markak egiteko.
Beste urtetan baino lasaiago nengoen irteeran ta lasterketan zehar planeatua neukan guztia bete nuen eta atera zena atera zen. Somport bestetan baino lasaiago igo nuen ta jeitsieran osaban taldean sartzeko 200m faltan zulatu nuen. Konpondu ta Irasen taldean sartu nintzen baina berriro geratu behar izan nuen gurpila haizatzeko (kauenzotz! Iras aurretik neukan). Marie Blanque lasai, baina inoiz baino hobeto igo nuen. Goian bidoiak bete ta aurrera, bera iristean ere bestetan baino lasaiago (jan ta edan). Portaleten gora hasi ziren komeriak, muskularki jodido ta tripak ez oso ondo baina ez neukan txorakeria hoiekin errenditzeko asmorik. Artousteko abituallamendura iritsi, jan, bidoiak bete, Iras iritsi ta ez zen geratu (que cabrón! berriro ere aurretik neukan). Korrika txirrinda hartu ta gora, Iras begibistan neukan ta etzijoan oso ondo. Harrapatu ta aurrera segi nuen, hasieran dexente baina gorako 6Km falta zirenean nahiko larri nijoan, 3Km faltan Fausto ta kuadrila ikusi arte. Minutu erdiko deskantsua hartu nun eta oso ondo etorri zitzaidan. Hortik helmugara a morir ta muskuloen dantza jaialdia.
Aurten, inoiz baino gehiago sufritu dut ta zulatu ez banuen, nere denbora jeitsiko nuenaren kontsueloa geratzen zait.
Arkaitz , osaba ta Labarik beraien maila eman zuten, zorionak! Iras ta nik espero baino gehiago sufritu ta gure markarekin ezin izan dugu. Garik benetan egun txarra eduki zuen, hasieran erorketa ta gero hutsa geratu zen, inoiz baino hobeto prestatua zegoen urtean. Animo ta aurrera Irungotx! Hurrengo urten geyo ta hobeto!
Igandean Harkaitz Galarragarekin bazkaldu nun, 6:14 egin zuen ta esaten zuenez nahiko disfrutatuz, hau da, beste urte batzutan a toda ostia hasi ta gero krixtona sufritu azkenean antzeko denbora egiteko! Ez dut sekula egin proba baino ematen duenez oso garrantzitsua da Portaletera indarrakin iristea ze bestela lehendik egindako lan ona a tomar por... jun daiteke.
ZORIONAK denei, crack batzuk zeate!! Proba hori oso gogorra da, bukatzea bakarrik éxito totale! Baino gizakiak ez du mugarik ta beti gehio nahi du, ez baduzu nahi duzun denbora egin "frakaso" bezela hartzen duzu. Meritu ikaragarri du entrenamendu guzti hoiek egitea, batez ere mentalki oso gogorra da. Beraz ez etorri onera "negarrez" ze bestela IrungoTXetik kanporatuak izango zeate. Nik Urrugneko maldan sufritu egiten dut, ez dut pentsatu nahi ze ostia egingo nuken Quebratan!
Orokorrean kirol amateur guztietan izugarrizko maila dago. Esan didate Oreretako batzuk aste santuan Sabiñanigora jun zirela 4 egun pasatzera ta 4 egunetan Quebranta egin zutela, bai bai, egunero Quebranta. Lo siento, hori ez da amateur izatea, hori puto psikopata izatea da. IrungoTX hori baino askoz ere sanoagoa da, más Mikel Gonis Training Stile, yana pixkot kuidatu ta kilo pare bat galdu....
Txaales ZORIONAK !!
Anderri animoak eman beharko zaizkio... (zer gertatu den dakiena kontatzea)
Bueno Gariri ere animoak eman, ze pentsa gaizki aterata, zure momentu puto pena pasa eta gero 7 ordutik behera eta zenbat jende atzetik?? asko asko... pues eso animo txaal!
Besteak q os jodan, nere tripa jeistean(inoiz) os machacare !!
Lanbate bertan ni Lekeitioko triatloia egin nuen, gari animatzeko ni nere lehengo urteko denbora 9 minututan okertu nuen... froga 1:22 min egin nuen beraz oso gaizki, baina tira ze nahi det, nara jaio denetik 90km txirrindan eta 15 km korrika... en fin sufri como un puto perro korrika , txirrindan aldapa gora no iba ni a tiros, baina ordeka eta aldapa behera komo un misil!, eta igeri... ondo, eta listo egina jeje !! atzo indarrak artu beefeterrakin, san juan sua daukana da eta lanbaten gehio jeje !!
Apa Lanbaten egonen gea txirrindan
Zorionak denoi! QH bukatzeak mertiua badu. Gainera denek 7 ordu azpitik egin zenuten. Ekipazo!! Anderri animoak. Zerbait dakienak idatz dezala.
- Labari: maquina total
- Julian: duracell pilak bezalakoa
- Igor: erruedagatik ez balitz aurten 2.
- Iras: klasea erakutsi zuen.
- Arkaitz: betiko moduan, oso ondo.
- Gari: onenei ere gertatzen zaie. Indurain Les Arcsen bezala.
Larunbatean Specialized bizikleta hartu beharrean Burgman motoa hartzekotan nago. Ia 3 hilabete bizikletan ibili gabe.
QH comenting:
Oso ongi hasi nintzen. Gustora, disfrutatzen. Portalet hasierarte ongi, baina sobrarik gabe. Portalet hasieran anbiziosoa izan nintzen. Beno, anbiziosoa edo zakil hutsa, eta nahiko ritmo gogorrean hasi nintzen. Banekien Portalet aguantatzen banuen 6:30 inguruan ibiliko nintzela. Portu erditik gora, potx egin nuen, normala den bezela, eta hor hasi zen nere kalbarioa. Kalanbreekin jolasean pedalkada bakoitzean, jende guztia pasatzen (en plan oleada),... Hoz de Jacan ezin izan nuen "pie a tierra" egin gabe igo. Mixeria. Uste nuen 8 ordutan iritsiko nintzela. Eta neri hori pasatzen zitzaidan bitartean, Gari nigandik 5 minutura soilik zegon. Orduan pentsatu nun. Qebranta denokin da inplakablea, baita onekin ere.
Helmugan lurrean botata nengoela pentsatzen nuen... ez naiz gehiago itzuliko. Orain ez dut berdin pentsatzen. Zein errex ahantzitzen diren momentu txarrak. Ze handia zaren... Qebranta!
PD: Quebranta TOUR-a bada, Giroa IRATX da (como hay dios!!)
Labarirena nik atzo uste nuena baina serioagoa da. Atzo gauean ingresatuta jarraitzen omen zuen ta desfibriladore bat (http://es.wikipedia.org/wiki/Desfibrilador_externo_autom%C3%A1tico) jartzea ez omen dute deskartatzen, oseake asunto seriyua.
Atzo, QH-ren kronika idatzi nuenean ez nun uste ain seriyua zenik asuntua (norbaiteri agian ez zitzaion ondo iruditu Labari gaizki egon ta ni nere batallitak kontatzen aritzea, sin más, por aclarar).
Animo Ander!
Oraintxe hitzegin dut Jonekin eta nahiko ongi ikusi dut. Orain arte egin dizkioten probek negatibo eman dute. Badirudi, berari egin dioten proba eliteko kirolarien bihotzekin ez dagoela estudiorik eta agian normala da konorterik gabe geratzea. Azkeneko proba ostiral goizean eginen omen diote eta hori egin arte UVI egon beharko du. Uste dut tipoa kezkatuta egotetik aspert/nazkatuta egotera pasa dela. Baietz oraindik larunbatean gurekin Zugarramurdiko I Irungotx-en biltzarrera etorri.
Igor, Jan-ek etorri behar al du gurekin kafea hartzera??
Hemendik animoak bidali nahi nizkion Labariri. Edozein pertsonarentzat zaila da ohean ingresatuta egotea eta eliteko kirolari batentzat askoz gehiago.
Larunbatean gurekin etortzea seinalerik onena izango litzateke.
Eutsi goiari!
Quebrantaren arantza kentzeko gogoa daukanarentzat hona hemen proba polit bat: La Pierre Jacques
- Uztailaren 26 larunbata (la Miguel Indurain probaren bezperan).
- Aramitsen irteera ta helmuga.
- 3 ibilbide: 67-115-161 Km
http://www.lapierrejacques.com/
Ander Commentig:
Azkeneko berriak dira, astelehenarte UVItik atera gabe segi beharko duela, azkeneko probaren emaitzak eman bitartean. Gaur arratsaldean bixitan noa. Emango dizkiot eskuminak zuen partez.
Badirudi larunbaterako Gariz aparte Ander ere baja izanen dela.
Ba,bai nik larunbat goizian lana dakat ta ez dakizute zenbat izorratzen didan ez joatia! beno,gabeko,bigarren sektorerako ( afari-farra),hor egongo naiz aspaldiko sensazioak bilatu naian,baso altxaldi kirol ia olinpikoan!
Jonekin,orain hitzegin dut eta guztiak negatibo ematen ari dira, beraz lasai.Potrotaino omen dago, han egoteaz baina tira,dena sustoan geratzen bada, gaitzerdi.ANIMO ANDER!
Publicar un comentario