2008/07/28

Le Tour 2008, La Miguel Indurain, Zarautz-Getaria, Artzamendi,...

Asteburu konpletua pasatakoa: Tourra bukatu da ta Sastre garaile, Arkaitz ta Garik Induraineko ibilbide luzea egin zuten ta Garik, uste dut, QHko arantza kendu zuela. Txuspy Zarautzetik Getarira igerika jun zen (txirrindakin karreteratik errexago ta azkarrago, ez?),... partehartzaileen kroniken zain gaude!

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Aspalditik nakan Artzamendi igotzeko gogua ta azkenian ostiralian jun nintzen. Kriston igoera putakumia da, hasieran tope-deskanso-tope-jeitsiera-tope-deskanso-tope,... ta azkeneko 3Km-ak brutalak, oso oso oso poliki, klabau, atrankau! Igoera hau behin igo ta listo, interes ziklistiko gutxi dauka.
Ta igandian Berara jun nintzen besteek nola sufritzen zuten ikustera. Ze ostiyan pasa ziren ibilbide txikiko lenbixikuak, ze nibela!

Anónimo dijo...

Le Tour comenting:
Xabier Usabiaga, Txomin Perurena ta beste batzuei gauza bera entzuten ari naiz: "Sastreri inongo meriturik kendu gabe baina Tour hau flojo xamarra izan dela, lider haundi bat falta dela,...". Ez nago batere ados, lehenik eta behin komentario horrekin meritua kentzen bait diote Sastreri. Iaz ere, Cadel Evans bigarrena izan zen eta Alberto Contador haundiak Carlos Sastrek baina abantaila txikiagoa atera zion!! Antidoping kontrolak gero eta zorrotzagoak dira ta denak gasoilarekin dabiltza, ez dago gasolina superrarekin erakustaldiak eman ditzakeen lider haundirik. Berdintsuna dagoenean lider haundi bat falta dela ta lider haundi bat dagoenean emozioa ta berdintasuna falta dela, zer nahi dugu orduan? Aupa Carlos ta bere ekipazoa!

Anónimo dijo...

Igandian arkaitz ta biok la indurain luzia egin genun.ibilbide gogorra,185 km ,ta denbora guztian gorabehera.Neri asko gustatu zitzaidan,paraje oso politak...ezagutzen ez nituenak.
Belateko lehenengo igoeran 15-20 ko talde bat osatu genun eta ibilbide gehiena elkarrekin,tarte batzuetan gomarena egiten baina azkenian aguantatzea lortu nun.Bukaeran,eztegara kalean sprint ederra! postua.40.garren (5:41)
Gustora...halare quebrantako arantzaren erdia bakarrik atera dut,hurrengo urtean beste erdia

Anónimo dijo...

Zorionak Indurain froga egin zenutenei. Oso postu ona, Gari!! Tourrari buruz, Igorrek Alberto Contador gustoko ez duela nabaritzen da. Sastrek merezita irabazi du Tourra baina Xabier Usabiagarekin ados nago. Contador Tourrean egon izan balitz, maila altuagoa izango zuen. Hala ere, Tourra itzulirik onena da zalantzarik gabe. Aupa Fabian Cancellara!! Zoragarria; indarra, konstantzia, kalitatea, estiloa...

Anónimo dijo...

Benga bale, onartzen dut, Alberto Contador etzait batere gustatzen eta oso gaizki erortzen zait eta estilo itxusia du ta oso antipatikoa da ta..... baina nere helburua ez zen berari buruz hitzegitea.
Fastidiatzen nauena da, Usabiaga (profesional ohia), dopatzen denarekin oso zorrotza izanik lider haundi bat falta dela esateak. Aurten bazegoen malda gora besteak baina azkarrago zijoan bat baina etxera joan zen, Pantani bat nahi dugu baina dopatu gabe? Hori ez da posible!
Contador Tourrean egon balitz maila altuagoa izango zen, bai beregatik baina baita Lepheimer, Kloden, Iglinski, Colom,... egongo zirelako.
Nere ustez, Sastre, azken 3 urtetako garailerik indiskutibleena da. Pereirok opari ederra jaso zuen (garaipen legala hala ere) eta Contadorrek oraindik haundiagoa (Rasmuseneri Tourra lapurtu egin zioten)!
Bukatzeko, nik uste dut, Tourrak kriston faborea egin diola Contadorreri, munduko lasterketarik onena ezagutu ta irabazteko aukera eman bait dio.

Anónimo dijo...

Igorrekin erabat ados!!
Ez balitz zigortuta egongo TOURrean, Contadorrek ez luke GIROa inoiz irabaziko! Ta parte hortatik, Contadorri etzaio urtea batere gaizki atera! Neretzat ez, Anderrentzat bai!
Gaur egungo txirrindularitza lehengoaren desberdina da! Anderreri gustatzen zaio, neri ez!
Gaur egun onak TOURra prestatzen dute bakarrik eta hori putamierda da neretzat (Anderrentzat ez).
Neretzat txirrindulari handi bat TOURra ta GIROa irabazten duena da. Anderrentzat TOURra aldi gehienetan irabazten duena!
Neretzat Contador handia da jada (nahiz ta TOURra oparituta irabazi) eta Anderrentzat Armstrong (7 aldiz irabazi zuelako).
Ta neretzat handiena Eddy Merckx da, Anderrentzat zalantzak daude!

Bi ikuspuntu! Txirrindularitza ulertzeko ta bizitzeko bi modu! Biak errespetagarriak!
Egi eztabaidaezina: TOUra lasterketa prestigiosoena, garrantzitsuena, dizdiragarriena, garestiena, ezagunena, bla,bla da!
GIROa LO MÁS da!!

Anónimo dijo...

Ez dakit zergatik dagoen dudarik zein den onena eta zein ez... Onena NI naiz !
Iganden trankilamente entrenatu gabe Getaria-Zarautz...lehenengoa 10 min besterik etzian atera, tripa eta guzti... tourra egingo banu... orain mundu guztia oporrak eta gero ondo dabilenez, ni ondo ibiliko nintzen... beraz '0' duda, ni Onena naiz, Contador 2. eta Sastre 3(CSC vitamina Power).
En fin, OJALA Contadorrek Tourretik (nibel altueen duen 3 asteko karrera)inoiz gehiago ez agertzea eta Giro eta Vuelta korritzea, horrela Frantxesei beraien positibokin daukan hipokresi hori bukatuko litzateke eta berriro ere karrera onena izango litzateke, bitarten ni Onena!

Anónimo dijo...

Igorrek kaña prestatu eta Ibanek amua bota du eta nik irentsi egingo dut. Contadorrek Tourra oparituta irabazi zuela esatea barrabaskeria bat da. Ullrich handiak, ze karrera prestatzen zuen? Zenbat aldiz goraipatu duzue Tourrean lortutako postuengatik? Zenbat Giro eta Tour irabazi zituen? Lehengo txirrindularitza eta oraingoa baino, maila eta droga asuntoa da. Maila altuagoa da orain bizitzako arlo guztietan eta txirrindularitzan ere bai. Orain Tourra prestatzen duten txirrindulari asko daude, baina Giroa prestatzen dutenak ere bai. Drogak ere hobeak dira. Zuen arrazonamendua erabiliz, Ullrich ez zen hain txirrindulari ona. Eta nik Aupa Ullrich diot!!!

Anónimo dijo...

Erabat ados Anderrekin! Niri Ullrich flipatzen nau baña aurpegiratzeko asuntoa da TOURra soilik prestatzea!
Alere, erlojupeko earra irabazi zun 2006ko GIROan PISAko dorre inklinatuan! Ta Vuelta`99, 96ko Olinpiar jokotako urrea irabazita ditu! Alere, denboraldiak TOURrerako prestatzen zuen ta ez zitzaidan gustatzen! Indurainek zortea izan zun, bi lasterketa handienak korritu zezakeen azken txirrindulari handia izan baitzen garai moderno-kk iritsi aurretik!
Arrain eta amuen lagun gera hemen, batzutan jaten eman ta bestetan jaten!

Anónimo dijo...

Contador gora ta behera: Tourra ez zioten oparitu, Rasmusen bota zutenean 2. zegoen sailkapenean eta meritu hori ezin zaio kendu baina garaipen arraroa denik ezin ukatu.
Ullricheri buruz hitzegitean errespetu gehiago, eh Ander, Jainkoari buruz ari bait gara. Ullrich, Giroa bezala, es LO MAS!

Ander: noiz emango diogu begiratu bat zure Mavic Cosmic horreri?

Anónimo dijo...

Nere ustez Sastre ez da lider sendo bat. Baina zer da lider sendo bat. Arrasatzen duent bat? Besteek beldurra dioten bat? Nik ez dut hori nahi. Nik berdintasuna nahi dut, horretatik gustatu zaizkit hain beste aurtengo Giroa eta Tourra. Azken asterarte nork irabaziko duen jakin gabe. Eta ez da komentatzen, baina... ze politak diren sprint-ak ekipo batek agintzen ez duenean.

Lehengo egunean El Pais egunkarian Freirek kriston kaña sartu zuen bere ekipoan kontra eta CSC-ren kontra. Esaten zuen pelotoia tiraka eroak bezela zebiltzala eskapadik ez uzteko. Azkenean CSC lehertu eta eskapada osatzen zen. Ez dago lider bat, eta ez dago ekipo bat karrera kontrolatu duena sprintetak zihurtatzeko. Hau Freireri ez zaio gustatzen baian berriz 80 hamarkadara itzuli gera, eskapada etapa irabazteko aukera ona da.

Anónimo dijo...

Ni Lanbateko plana egiten bada abista y lo negozio !
Neregatik ultra perfecto, juan , juango nahiz iritxi batek daki!!
Kafiaaaa, kafiaaaaa , kafiiaaaaaaaa !!!!
Apa euskaltel eta haimar juaten bada eta juanma iritxi orduan aupa euskaltel benetan esan dezaket !