Oporretan gaudela lasai xamar, goazen REMEMBRANCES ariketa egitera: Zein izan da zuentzat txirrinda lasterketa egun zoragarriena edota ikusgarriena? (etapa, klasika, edozein,...) Adibidez: Neretzat GIRO'94ko Merano-Aprica etapa!! LO MÁS!! Ta urte bereko Paris-Roubaix (Andrei Tchmil-ek irabazitakoa)!! GRAN AÑO, 1994!! Doping kontrol seriorik gabe, happy cyclism denak alai hegan errepideetan atope drogatuta!! Ta kaskorik gabe!! Otros tiempos...
14 comentarios:
Ez naiz batere originala izango. 96ko Giroko Mortiroloko etapa.
Eutsi Abraham!
URKIZU
-GIRO'94: MERANO-APRICA: Stelvio elurrtean, Pantani hegan, De Las Cuevas Mortirolo 144 km/orduko jeisten, Berzin tipoa mantentzen, Indurain Santa Cristican lehertzen, Chiapucci bigarren, Cacaito chihuaca izaten,...
-PARIS-ROUBAIX'94: Tchmil Musseuw atzean uzten metroz metro euripean...
IRAS
-GIRO'96: CAVALESE-APRICA: Gavian Buenahora pinpilinpausartean lehena igotzen, Mortirolon Tonkov erotzen, Olano sufritzen, Enrico Zaina Sellari erakusten nola drogatu deskarau, Gotti etapa irabazten, Ugrumov Olanoren podiuma arriskuan jartzen 4 segundugatik, Olano Apricara bidean bakardadean sufritzen, Stefano Faustini hustutzen Mortirolo jeisten,...
MORE, PLEASE!!
1992-ko tourra Saint Gervais-Sestrieres: Chiapucci-ren erakustaldi gogoangarria! horrelako txirrindulari gehiago mesedez!
Colombiako mundialeko imajin famosoa, Olano azken kilometroan kurpila pintxatuta zeramala!!
Eutsi Abraham!! (second part)
Greg Lemmon-ek Fignoni irabazitako tour hura. Azken kontrareloja bezalako beste kontrarelojik ez dut ikusi. Puto amerikano!! Baina irabazi. Gero Indurainek erakutsi zuen emozio gabeko kontrarelojetan nola irabazten den.
Giroko 4 etapa:
- Merano-Aprica (Giro 94): etapa osoa izan zen ikusgarria (egun hartan neukan resaka ere ikaragarria zen).
- Cavalese-Aprica (Giro 96): Grande Pavel! Mortirolo gainean hasi zen garaipena ospatzen.
- Folgaria (Giro 2002): Tonkovek etapa garaipena, Savoldellik bere 1. Giroa ta Juanma 4. Frigo, Evans eta Aitor Gonzalezek sekulako katakrok-a Folgarian gora.
- Sestriere (Giro 2005): Finestrako tapponea Rujanorentzat ta Savoldellik 2. Giroa.
Tourrean:
- Garik esandako Sestriereko etapa, Bogerd-ek alpetan irabazi zuen etapatzarra, Landis tranposoaren etapa,...
Momentu unkigarriak:
- Marinoren Millauko etapa Tourrean.
- Laisekaren garaipena Luz Ardidenen (La Mongietik zuzen zuzenean).
- Marino, Indurain ta Lemondekin batera Luz Ardidenen gora (Indurain garaile).
- Ullrichen Madeleineko erasoa, aurreko egunean Maillot horia Pantanik kendu ondoren (Deux Alps 98).
- Tourmaleten gora Ullrichek Armstrong atzean uzten duen momentua (2003 ko Tourra, Ullrich Bianchiko mallotakin ta mayo ta Zubeldia EPO-a belarritik irtetzen zitzaiela).
Yo que no AMO EL CICLISMO..
PARIS-ROUBAIX'94: Tchmil Musseuw atzean uzten metroz metro euripean...
Flipatu nuen !
Eta Olanorena ere oso ona!
Baina Tchiml-ena neretzat Onena !!
Ta gogoratzen zeate ze erakustaldia eman zuen Irungotxeko txirrindulari batek 2008ko Abuztuak 9an? Etapa Mendelutik atera zen goizeko 9tan, gero Farmazitik pasa ziren 9:09tan, irteeratik erasoa jo zuen eta tropela atzetik lanean aritu arren sekulako indar erakustaldia emanez garaipena lortu zuen Col de Boleró-n.
Nola izena zuen txirrindulari horrek? Erantzuna, bihar.
Nola zen Jalabert-ek Lagotan irabiz zuen bueltako etapa hori?? Agian ez etapa polita izateagatik, agian Jalabert ordurarte spriñetan nabarmendu zelako gogoratzen naiz.
Gaztiak banoa etxera. Bihar 9:09 farmazian.
Eta Jalabertez hasita. Uste dut 96ko buelta izan zela. Jalabert aurrean eskapatuta mendian liderra zela. Taldetik Olano bakarrik tiraka eta Onceko pilla bat Olanoren ruedan. Oncek arrasatu egin zuen urte horretan.
eutsi Abraham!! (bukatu da trilogia)
Ikusi al duzue Val Louron (le Tour 1991) bideoa? Etapa hori ere IKERAGARRIA izan zen: Portalet, Aubisque-Soulour, Tourmalet, Aspin eta Val Louron. Gaur egun ikusten ez diren abantailak egon ziren helmugan, etapa brutala!
Hurrengo urterako, Marmotte prestatzeko, entrenamendu politta.
2003ko Tourreko Pau-Baiona etapan Tyler Hamiltonek sekulako erakustaldia eman zuen (sorbaldan pitzadura bat zuen , gainera). Soudet eta Bagargui guk baino errexago igo zituen eta Baionarako bidean Euskaltelek Iñigo Landaluze eta Mikel Artetxe lanean atope jarri arren, Hamiltonek sailkapen nagusian Mayo eta Haimar aurreratu zituen eta 4. jarri zen.
Madariagari entzun diot entrebista batean Haimar bueltara ez joatea bere erabakia izan dela. Aurtengo tenporada hasieran eskatu zuela mesedez ez zedila joan bueltara, eta bere representantearen bidez prentsari azaldu dio. Euskaltelek de puto kulo iruditu omen zaie unilateralki adieraztea. Madariaga oso haserre omen dago Haimarren "inguruko impresentable batzuekin". Uste dut Euskaltel&Haimar berriak izanen direla aurki.
Iras, Jalabert Avilara bidean irabazitako etapa 95an izan zen!
Chuapuccik 92an Ssetrieres-en irabazitako etapan 7 ordu ta 44 minutu eman zituen bizikleta gainean, pentsa azkenak!!
GIRO'93: Santuario d'Oropa! Ugrumov erasoan behin ta berriz azkenaurreko egunean ta Indurain lehertua helmugara baña Maglia Rosa mantenduz!
Publicar un comentario