2008/11/19

Aurredenboraldiarekin hasi beharko


Pereza pixkat ematen du dagoen eguraldiarekin baina forma fisikoa zerora iritsi baino lehen aurredenboraldiarekin hasi beharko da. Errepidean ez daude lasterketarik motibazioa pizteko baina garaiko produktuak kontsumitu behar direnez, garaiko txirrindularitza ziklokrossa da. Abenduak 7an (igandea) Igorreko munduko kopako proba dago ta hurrengo egunean Asteasuko lasterketa. Asteasu etxetik hurbilago dago baina Igorren munduko onenak egongo dira ta ze demontre!, bietara ere joan daiteke.

Xira, botin ta uineztoperra jantzi ta pedalak ematea!

50 comentarios:

Anónimo dijo...

Oporrak bukatu ta gaur tokatu zait lanean hastea, ta aurredenboraldiarekin ere hasi beharko, bestela urtexar egunean a ze arrastaka ibiltzea!
Azkenean kuadro berria ekarri didate ta Arbelaizen daukat montatzen.
Igorrerako norbait animatzen al da? Nys, Boom, Wellens,...de best of de best!

Anónimo dijo...

Asteasura bizikletaz joatea proposatzen dut. Gogorra da abenduan egitea baina txorixo muturra nere kontu fijo!

Anónimo dijo...

Igor, nik zure aberrira, hau da, Igorrera joateko asmoa daukat. Plan polita txirrindularitza ona ikusteko aurretik suspenditzen ez bada, Eufemiano Fuentesen emaztearen hitzak irakurri ostean. Kirolarien izenak esateko prest omen dago. Ausartuko ote da?

Anónimo dijo...

Asteasura txirrindan jutea polita litzateke, baina noiz da?
Lehenago bueltaxka bat baina gehiago egin beharko lirateke, ezta?

Anónimo dijo...

ABENDUAK 8, ASTEASU KAPITAL DEL MUNDU. (Txorixomuturrakin).

Anónimo dijo...

KAPITAL DEL MUNDO ziklista, esan nahi nuen. Plana izango litzake:

Perurena
Astigarraga
Urnieta
Andoain
Asteasu(Ziklokros-Txorixo)
Andoain
Urnieta
Astigarraga
Perurena

Anónimo dijo...

Nik nere herriaren aldeko kanpaina egingo dut ta hau izango litzateke plana: kotxez jun (ta etorri), MUNDUKO KOPAKO LASTERKETA zoragarria ikusi (Boom, Albert, Nys, Wellens, Vanhourenhout, Groenendaal, Vantornout, Franzoi,...) ta inguruko herri batean bazkaria.

http://www.ziklokrossigorre.com/

Igorrera joateak ez du Asteasura joatea kentzen.

Anónimo dijo...

Igor, baina Asteasura bizikletaz??

Anónimo dijo...

Txuspi igande honetan bueltaxka, txubaskeroarekin. Larunbatean bueltaxka nahi dunarentzat batiskafo bat beharko du.

Iganderako inor gehiago???

Anónimo dijo...

Asteasura bizikletan joateak gauza txar bat dauka: izerdittua iritsi ta abendua dela (udaran Aspinen hotza pasa genuen asiske neguan...). Baina kotxez ere joan daiteke, ez?
Baina Igorre munduko kopa barruan egonda, urteren batean animatuko beharko duzue, ez? Tourra, Giroa, Flandriako Tourra,... ikustera joaten gara atomarporsako ta etxean bertan horrelako lasterketa eduki ta ezerrez, kauenzotz!

Anónimo dijo...

Asteburu hontan ona egiten badu Izpegiko buelta, bale?
Igorren tenporak: txirrinda berria erosi nuenean, hurrengo ezdakitzenbat asteburutan eguraldi nahiko nazkagarria tokatu zen. Ostiralean jasoko dut koadro berriarekin, asiske abixtuak zaudete. Prepatu rodilluak!

Anónimo dijo...

Ondarruko nere lengusuak dio marikona batzuk geala euria dela ta! Bera igandean fijo jungo da txirrindakin! Azikate earra! Gainera ez du ideiputikan hemengo errepideetaz ta nerekin jun nahi du, ea euskalputonet-ek zer dioen!

Ni Igorrera bai! Asteasura ezin!
Igorrera Igor ta biok juten gera BETI BAKARRIK! Besteak ze osti?

Anónimo dijo...

Iganderako Ondarruko eta Asteasuko delegazioez gain beste inor?

Igor, beti bada aitzakiren bat. Orain aitzakia bizikleta berria daukazula al da? (No water resistant)

Anónimo dijo...

Ni igandean bai, lehengusuakin! Erdi gaixo nago baña saiatuko naiz, ta ea ipar isurialdeko euri langar zakila...

Gure Iñaxen despedidan Karts-etan aritu ginen Giasteizen, baña datorrena Abenduak 18an, nere lantokiko gabon afaria dela ta, Güenes-ko karts-etan parte hartzeko aukera dugu ta apuntatu naiz! Me molo el rollo! Pinta erarra dauka zirkuitoak!!

www.ociokart.com/

Anónimo dijo...

Norbaitek hurrengo urtean ze proba egin nahi dituen planifikatzen joan nahi badu, altimetrias.com-en 2009ko Gipuzkoako txallengeko proben datak jarri dituzte. Honddarbiko bira QHen aurreko asteburuan, Jokin Ormaetxea 2 lehenago, Arrateko igoera,...

Anónimo dijo...

ULLRICH-en itzulera egia ote??
"HOYSPORT" interneten irakurritakoa:
"El director deportivo belga Rudy Pevanage y el ciclista alemán Ullrich tienen muchas posibilidades de seguir en el ciclismo activo al tener ofertas importantes del conjunto estadounidense Rock Racing tras solucionar sus problemas de dopaje."

Anónimo dijo...

Kuriosoa TOUR bakarra irabazi duen txirrindulari batek hainbeste atentzio esnatzea bi urte daramatzanean erretiratuta! Algo hay ahi!! Algo ke dice ke ese ciclista es grande, muy grande, el mas grande!!!

Egun polita atzokoa txirrindan ibiltzeko, ez? Pelada itzela baña holakoa da kirol hau, grande, muy grande, el mas grande!!
Etzeneramatzaten erritmo ttippia eh, perros?

Anónimo dijo...

Ullrich ez bueltatzea espero dut ta gutxigo Rock&Racing-era (Quique Gutierrez ere fitxatu dute). Gehiago dauka galtzeko irabazteko baino.

Atzo, blai eginda ta hankak txikituta neuzkala iritxi nintzen etxera baina gustora. Iban, pixkat gehiago izutzeko, hona hemen egin genuen ibilbidea: Senpere, Ainhoa, Zugarramurdi, San Iñax,... Denak aurredenboraldian gaude baina ez maila berean, hasieran gomarena egiten nuen baina goma asko tiratzen denean puskatu egiten da ta Dantxarin puskatu zen (etxetik urruti xamar). A ponerse las pilas!

Anónimo dijo...

Iban, ze iruditu zitzaizkion lengusuari, Iparraldeko bideak? Irungotxekin atetzeko gogoak piztu altzaizkio?

Anónimo dijo...

Arropa Hermans etxekoa Comet-ek banatzen du. Horrialdea:

http://www.aspersl.com/tiendas.asp#

Igandean, blai, blai. Txopolbo iritsi nintzen, gustora, gustora. Konturatu naiz lagunekin bustitzea bakarrik bustitzea baina satisfaktoriyogua dela. (Batez ere bakarrik ez naizelako uritan atetzen ni por los webs).

Anónimo dijo...

Arroparen gaiarekin epemuga bat jarri behar dugu: urte zahar egunerako eskaerak eginda egon behar du.
Ullrichi dagokionean, Igorren iritziarekin bat nator. Galtzeko gehiago du eta pena litzateke bere izen ona zalantzan jartzea.
Josebari buruz, Zuberoak galdutako izarra berreskuratu arte ez du Irungotxeko kide izateko eskubiderik.

Anónimo dijo...

Nere lengusuak dioen bezala sukaldaritzako Athletic-i (BOROA) Europako kopa irabazten lagundu dio ta orain JUVENTUS-i (ZUBEROA) lagunduko dio galdutako laudorioa berreskuratzen, hots, Champion's League!!

Gustatu zitzaizkion errepideak ta ttippi-ttappa gehio barneratuko diot iparraldeko errepide ederretatik! Zugarramurdi, Ainhoa, Dantxarinea,... kutxu onirikodun izentzat dauzka burmuinean ta laster horien ezagutzaz disfrutatu ahal izango du!!
Ta gero, zuekin geratuko gera!!

Ullrich (08/2008): "Cuando Ullrich dice que se retira, Ullrich se retira". Pues eso, berripaper txoroen kontuak zaborrera!!!

Anónimo dijo...

Hurrengo urteko proba zikloturista mitikoak bata bestearen gainean daude egutegian:
Ekainak 20 QH - Ekainak 21 La Fausto Coppi
Uztailak 4 La Marmotte - Uztailak 5 La Maratona
Irungotxeko zuzendaritzak kexua elarazi dio UCI-ri egutegi hau ikusita, proba denetan parte hartu ta disputatzeko asmoa bait zeukan Irungotx ProTeam-ek.
QH-en apuntatzea lortzen ez badugu, la Fausto Coppi 2009-ko denboraldiko helburu nagusia!

Anónimo dijo...

Menudo rollo macabeo te traes, Igor!!

Anónimo dijo...

Benga Iban, zu ere desiatzen zaude ta proba hoiek egiteko! Bizitzan gutxienez behin egin beharrekoen kategorian daude.
Euskalmet beti berri onak ematen, asteazken, ostegun ta ostiral zoragarri baten ondoren larunbaterako "ipar isurialdean euri langarra", ze ondo!

Anónimo dijo...

Larunbatean joan den igandeko planteamentua egin dezakegu: arropez ongi babestu eta hortzak estutu. Ibilbidea errepikatu daiteke, edo itsasu aldera joan gaitezke. (Azken hau euri egunetarako da bereziki aproposa). Dena den kafe beroari ezin uko egin (hori bai hori bizi-poxa).

Atzo Arkaitzekin izan nintzen eta bera larunbaterako irrikitan da.

Inkestarik ez dugu aspaldian egin. Galdera:

Zertan gastatuko zenuke dirua garai honetan??

1) Rodillo on batean
2) Guardabarros on batean
3) Yakuxi batean
4) Karting-an.

Anónimo dijo...

nik datorren asteburuan kale,Londresen egongo naiz mini opor batzuk aproxten,eta de paso inglesa pixkat praktikatzen...
Unai-en inkestari erantzunez,nik dudarik gabe Karting-ean gastatuko nuke dirua...IrungoTx-eh ere egin dezake karting irteeeera!!plana: goizian entrenamendua,bazkaria ta arratsaldean Urt-era pixkat flipatzera tronpoak eginez
(esaten dute erreflejoak hartzeko ona dela,eta gomendagarria txirrindularientzat)

Anónimo dijo...

Arkaitz oraintxe bertan ikusi dut Iker Parada ta Iker Irastorzakin aeroportuko rektan. Hemen batzuk astean zehar eguraldi ona gastatzen ta gero besteei larunbaterako euria uzten, ze insolidarioak!

Anónimo dijo...

A tope kon la txabalada!!!

Euskalmet-ralleta: "Larunbatean eguraldia aldakorra izango da oso. Egunaren zenbait momentutan urdinguneak nagusituko dira, baina tarteka zerua estali eta zaparradak botako ditu. Gainera kostaldean ekaitza izan daiteke, nahiz eta ez den euri askorik espero. Haizeak hego-mendebaldetik joko du , egun osoz eta zakar. Giroa hozten joango da nabarmenki eta elur-kota ere 600-800 m. ingurura jaitsiko da."

Anónimo dijo...

Euri, haize ta hotz pixar batekin izutuko al gea? Larunbatean goretex, plastikozko xira ta botinak jantzi bazpare ta emango dugu bueltaxka, ez? 9:40 Mendelun ta 9:49 farmazian?

Anónimo dijo...

Igor ze ordutegi arrarorekin zabiltza? Nahasita zaude! eguraldia bezela!

Eguraldiaz ez kezkatu (alperrik da). Gainera, haizegoa dabilenean ez dute puta idearik izaten aurreikuspenarekin. Nere ustez haizea ibiliko den arren, ez gara bustiko.

Igor, ze ordutan geratuko gera?

Anónimo dijo...

Irasen inkesta ahaztu egin dezu!
Nik, Bazkari-afari baten gastatuko nuke.
Lanbata iristeko gogoekin beti eta gero... kk de la vaca, fondoa ez dagonez bustitzeko etzea ateko... eta fondoa ez dago ez bait zea atetzen...
Menuda kk de la vaca!
Txirrindaren gurpilak dagoeneko haizerik gabe, fin eta fofoak nere triparen antzera fofoa baina fina beharren potoloa jeje !
Ea eguraldia laguntzen duen eta euskalmetekoak hanka sartzen duten, beste gauza batzuetako sartzen dute eta...

Anónimo dijo...

9:30 Mendelun ta 9:39 farmazian. Portzierto, Mendelun norbaitek agertu behar du? Badirudi bihar haizeak euriak baina traba gehio egingo digula.

Anónimo dijo...

Ni gero deituko zaitut, Igor! 9 terditan ateratzekotan naiz baña zuekin juten gehiegi sufrituko det ta no me apetece!
Arroparena ya!!!

Anónimo dijo...

Begiratu (argazki berrian) ze pozik dagoen Richard Groenendal, Sven Nysen garaipenarekin! Lasai Richard, garrantzitsuena parte hartzea da, ezta?

Anónimo dijo...

Igor, biharko ordua konfirmatuko al duzu? Ez dakit 9:39 esan nahi duzun edo 9:09.


Arkaitz eskopeta kargatuarekin dator, beraz biharko haizearekin tiraka-tiraka aritzea oso ongi etorriko zaigu besteoi.

Anónimo dijo...

Iban, bihar egingo duen haizearekin bakarrik ibiltzea nahiago duzu gurekin sempere-sarara joan baino?

Anónimo dijo...

Me apunto !!!!! a saco con la txabaleriaaa !!!! Voy como un obus dantxariko bidean... aste honetan 3 egun txirrindan iada !! a 40 de media eta gero esnatu in nahiz..jeje !!!
Dudatxo bat dekot, zergaitik ain goiz ?? zuek ez dezute lan egiten???
Hotz itten du ordu horietan, un frio de cojones !
Ni neegatik 10 etan baina si hay q joderse y txupar mas frio pues alezzz a tzuparlo, nexka 7 tan jeikiko da egunero bezala asiske ...

Anónimo dijo...

9.30tan rotondan agertuko naiz y a flipar kon la txabalada!!!!

Anónimo dijo...

Txuspy, andreak Astasun bazkaltzeko itxaroten dit (latigoakin). Eta Irun-Asteasu 45minutu kotxez. Horregatik saiatzen naiz 9:30ak baino lehenago ez geratzen (3 ordu inguru ibiltzen gera, eta kafea...).

Anónimo dijo...

9:30ak baino beranduago esan nahi nuen.

Anónimo dijo...

Janek esan dit 9:30tan Mendelun ta 9:39tan Farmazian. Ez gea orain berari kontra itten hasiko...
Igorrerako azkenean, mikrobusa alkilatuko dugu edo kotxetan moldatuko gera?
Xumaker, Kol, Beltran,...kejatu egin dira beraien kontrako tratuarekin, gizajoak, kriston pena ematen didate. Azken finean zer egin dute ba? Jeringilla bat hartu ta EPO sartu ta sartu ta... podiumera igo, zaletuen txalo zaparradak, azafataren muxuak, ospea, dirua,... Ke os jodan!

Anónimo dijo...

oye puta madre noo????
Pues bihar arte 9:30 tan rotondan Igor.
Espero det q estos hijos de puta de vaya semanita no se lien eta gaur 23:00tan etxean egotea bestela bihar... komeriyak

Anónimo dijo...

Maratonan parte hartzeko zozketa egin dute ta tokatu zaienen zerrenda ere jarri dute: Andoaindik 6 doaz ta Azkoiti-Azpeititik 9. Aginak zorrozten hasi zaizkit 2010erako!

Anónimo dijo...

Atzo maratoia ikusten egon ginen Arkaitz, Labari ta ni. Ze nibela dagoen Euskal Herriko edozein proba popularretan ta urtetik urtera gehio gainera. Labarin lankideak 2:54 ta Iras, Paco ere hor nunbait pasa zela iruditu zitzaidan baina eztakit seguru bera zen.
Batzuk atope dauden bitartean beste batzuk denboraldiko lehen entrenamenduak egiten. Txuspy ta Arkaitz oso fresko iritsi ziren etxera larunbatean, jeje (erruduna Iras, noski). Labari berandugo atera zen baina gu baino gehio ibili zen, Pinodieta ta guzti sartu zituen ibilbidean. Hurrengo asteburuan, gehio ta hobeto!

Anónimo dijo...

Emanuelle Sellari urte bateko zigorra bakarrik ezarri diote, justiziarekin kolaboratu duelako bitik batera jetxi diote zigorra. Erabaki negargarria! Nik, bost urteko zigorra ezarriko nioke, gutxienez. Ta ez da ahaztu behar Pozzovivo ta Balianik ze librada egin zuten!

Anónimo dijo...

Pacok 2:56 egin du. Kamixta txuria eta malla grixekin omen zijoan. Ke hijoputa!! Hurrengo urteko QBrantan ere atzetik emango digu. Neri sikologikoki ordu erdi ateratzen dit jada.

Igandean... gogorra, gogorra. Igor, zuk badekizu igandean ez nuela zuk baino gehiago tiratu. Arkaitzek fondo a exkax, baina Dantxaritik gora bihotza bularretik aterata generaman. Hau ere... hijoputa!

Datorren astebururako ezpatak ederki zorroztuta eraman beharko dira bazpaere.

Anónimo dijo...

Armstrong-ek Tourra korrituko du, ze sorpresa, ez?
Ke kabron, Lieja-Giro-Tour urte berean irabaztea handia da , are handiagoa 37 urterekin, are handiagoa 3 urteko geldialditik bueltatzen zarenean!!
Ke kabron!

Anónimo dijo...

Iras, ze erreakzio da hori, dagoeneko derrotau? Justu kontrako efektua egin behar dizu, hurrengo urtean ezta Labarik ere ez digu irabaziko! (mepasau)
Larunbatean ni baina gehiago etzenun tira baina Arkaitzeri ondo xixatu zenion Zugarramurdiko igoeran, ta bera tranpan erori, noski.
Armstrongek Lieja ez du irabaziko, Giroa bai ta Tourra eztakit. Giroa irabazten badu, Tour eta Giroko 100. urteurreneko edizioak irabaziak edukiko ditu. Ze putakume irabazlea!

Anónimo dijo...

Igor, labariri irabazteko trukoa daukat. Datorre ekaina hasieran bai zuk eta bai nik 68Kg pixatu behar dugu.