2009/03/02

Eguraldia bukatu da


Akabo eguraldi ona!
Jendea bere forma arrapatzen ari da eta denak urduri euria asten bada.
Animo denei

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Zer moduz larunbateko boleroa?? Eta igandean kaferik egon al zen?


Nik jexukrixton txoritzarra hartu nuen eta Ibardin nahiko dexente igo nuen arren Urruñeko malda eteeeeeeeernoa egin zitzaidan. Nahiko moral kaxkarrarekin geratu nintzen.

Eta gainera orain eguraldi txarra!
Ea mallota martxoaren 19a baino lehenago dugun eta zubian aurkezpena egin dezakegun!

Anónimo dijo...

Iratixtrem-en izena eman dut.

Inork uste badu Quebranta aurreko bere azken entrenamendu gogorra aurreko larunbatean izan daitekela, apunta dadila. Animatzen denak jakingo du ekaineko proba zoragarriena ez dela Quebranta.

IRATIXTREM is diferent!!!!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Txuspy aurreratu egin zait sarrera berria irekitzerakoan, "auteskunde uikend" edo titulatu behar nuen, horregatik sartu ditut Ibarretxeren Paris-Brest-Pariseko bi argazki hoiek.
Larunbata kañeroa, eh? Etxera ez nintzen oso nekatu sensazioarekin iritsi baina arratsalde-gauean txikituta nengoen. Boleron Gonzalok etapa garaipena errepikatu zuen, ez dauka etsairik malda hortan. Ibardin ta Palomerasen ere Gonzalo ta Sabino atope ibili ziren (Gari ta Labari beti bezela, noski).
Igandean egiten dittugun bueltaxkak asko gustatzen ari zaizkit (lasai jun, kafetxoa ta lasai bueltatu) ta itxian, zanpada!
Animo Iras! Besteok nahi baino lehen hartuko duzuta forma!

Anónimo dijo...

Eup txaaalez! Atzo egun handia izan zen, hauteskundeak in Basque Country ta aldaketarik egongo ote den enigma hurrengo asteetan. Hala ere albisterik garrantzitsuena Iñigo Urkia-k bisikletua martxan jarri dula ta atiende txooooriiii ke voy toooo ciclau!!!
Uste miño hobekixio ibili nintzen ta igual Igandian suekin fango nak "lasai-lasai" ibiltzea.
Esautzen gea noloko bromistak seaten "lasai-lasai" a 35Km/h mediari deittuaz, miño aste gusiyan konsertrasiyua franko jarriya isango dut Igandeko probako ta igual anabolisante pixkat ta CERAre hartuko dut!
Mo, kanpotik ikuxita isugarrizko nibelakin ikusten dutela ekipua, ta postasuna ta alegrantziya emateula horrek!

Anónimo dijo...

Guay Iñi animatu.
Ni lehenengoz joan nintzan Iganden eta egia da ez da lehengo lasai ritmoa, 30 Km/h gora oso gutxitan pasatu genuen, egia!
Hori bai azkenen kilometro pila ateratzen dira baina tira, horrela arrapatzen da fondoa !
Neri Igandin Oreretatik 106 km!

Anónimo dijo...

larunbatian farmazian 17 pertsona!!,pixkanaka gutxiago geratzen jun ginen,baina talde polita iritsi ginen bolerora.ibilbide polita ta egurra emateko lekuak sobera.Gehiengoak nehiko jota iritsi ginen...
datorren asteburuko ibilbide berria pentsatzen joan beharko da ez?
zemuz pinodieta otxondo? egia esan eguraldi prebisioak ez dire oso onak!
pasaden astean tolosan egon nintzen malloten muestrarioa entregatzen eta bi aste terdi barru iritsiko omen, oseake zubirako presentzioa fijo!

Anónimo dijo...

Gari, kuadrilako bazkaria dugu larunbatean eta seguraski ni goizago aterako naiz (8tan agian).

Arkaitz eta zu bazkarira joatekoak al zarete?

Anónimo dijo...

Nik ere bazkaria dakat larunbatian ta goizago atetzeko idea nakan miño eguraldi prebisioen arabera pinta txarra daka. Asteburu hau parrandari dedikatuko al diogu? Benga, tregua txiki bat!
QHrako ordainketa egin dut asiske dorsal bat NERIIIIA da.

Anónimo dijo...

Igandea hobea omen dator. Badirudi Otsondoko igoera igandera atzeratuko dela.

Larunbatean 8:30tan geratuko gera beranduenez.

Anónimo dijo...

eduraldi prebisioa ikusita,asteburu hontan igandean entrenamendu potentea.
Bihar goizian atetzeko asmoa unai? ni, eguraldi oso txarra ez bada ateko naiz (bazkarira ez noa).

Anónimo dijo...

Gari, Ander eta ni 8:30tan geratuko gara farmazian, dilubiorik ez bada behintzat. Arkaitzekin ez dut hitzegin baina mezua bidaliko diot.

Anónimo dijo...

Joder, ikusten dudanez, hemen ni naiz euriari alerjiarik haundiena diona. Dilubio bat behar duzue etxean geratzeko? Nik karretera bustia ikusten badut, pereza aparatoa martxan jartzen zait.
Agertzen ez banaiz, mezua bidaliko dizuet, itxoiten ez egoteko.

Anónimo dijo...

bueno zer, zemuz junda asteburua?
pixkat arrarua izan da ez? eguraldia,bazkari-sagardotegiak...euria,txirrinda zikina,resaka...datorrenerako oso ona omen dator oseake fijo farmazian jende mordoa juntatuko dela.
Kontalaria berriz ere Paris-niza-n berak eta bi egiten,laster Milano-San Remo, txirrindularitza usaia nabari da!!