2009/05/26

Covadongako lakuak, Giro d'Italia,...


Garbittu al dittuzute, asteburuan zikin-zikinak utzi genittun bizikleta ta arropak? Lagotara igotzea baina gogorragoa izan dira etxeko lan hoiek, redios! Probako kroniken zai...
Atzoko Giroko etapa ikusi gabe geratu al zen norbait? Tappone-tappone!
Ta hurrengo astebururako zer? Iratialdean sartzeko garaia da...

33 comentarios:

igor dijo...

Giro comenting: atzoko etapan Simoni Sastrerengatik 20 minuturua iritsi zen, Lovkvist 25era ta Ibanek esaten duen bezela, Scarponik iritsi behar etzula ematen zuen arren, 13 minutu besterik etzitun galdu. Mendate gogorrak, bide estuak,...tappone apeniniko! Grande Giro!
Lagos comenting: historikoa izan zen gutako zazpik ibilbide ia osoa batera egitea. Gari ta Jesus eskapada onean sartu genittun ta zuzendariak lagotarako reserbatzeko esan zigun. Gotzon, hurrengo asteburuan ritmo xuabea jarri beharko dugu maldan gora, bestela bakar-bakarrik geratuko gera eh? jejeje

iras dijo...

Giro comenting: Egun txarra izan zen atzokoa bidoa programatzean ahantzitzeko. Krixton etapa polita. Azkenean Sastre baina irabazleago Menchov. Lider honek itxura ona dauka (Dilukari koko-jate pixkot egin zion).
Amerikanoen tribua zulora. Levik kontrarelojean ez arrasatzea seinale txarra izan zen. Amstrongen ordua iritsi ote da?

Baietz Simonik etapa garaipen bat erdietsi!!

iras dijo...

Lagos Comenting: Oso pozik nago pelotoiaren atzean ateratzeaz. Taldean ibiltzeaz gain, dixfrutatu ere egin genuen. Nere helburu pertsonala lortuta ere pozik: kampinera persona-humanoa bezela iristea. Hori gustua!!!

PD: Pacok IrungoTX-Sunbillakoei palpelo eman zigun Lagotako igoeran!!

Xabino dijo...

Aupa peña, a ze enbidia eman zenidaten asteburuan, ta orain komentarioak irakurtzen berriz.
Aitona hil eta ezin izan nintzen joan.

Giro comenting: atzoko etapa polita, baino igandekoa ere bai, Basso ta Garzelli bikain, arriskatzen urrutitik. Ta Igandean ze pasatu zitzaion Cervelo-ko tipoari??, ez nuen ulertu, azkenean etapa oparitu zion Bertagnoli-ri.

Hurrengo astebururako, gogo pila batekin nago, Irati-ko plana asko gustatzen zait, Larunbatean Burdin-gizona da, beraz taldeko batzuk faltako dira. Ta Igandean Zarautz-Gernika-Zarautz da ere bai.
Opinions....

igor dijo...

Igandean, Cerveloko Pawelseri, Sastrek eskatuta gelditu omen zioten, urduri jarri zen Carlitos Basso aurrera joan zela ikusita ta paperak galdu zituen. Sastrek Cerveloko patroia dela argi utzi zun baina kagada ederra egin ere bai!
Hurrengo larunbatean eguraldi ona bada, ni Irati aldera, dudarik gabe, sufritu-disfrutatzera!

igor dijo...

Lagoseko argazki gehiago:
http://www.semeyastur.com/photobike/ci09lagos/index.html

gari dijo...

giro komenting: aurten giroko bi etapa ikusi ahal izan ditut eta bat atzokoa!!earra!! ese karlitos!!! halare igandean agindakoa ez nun ulertu.
lagos:gustura egindakoakin baina azkeneko 4km sobratu zitzaizkidan, hori sufrikarioa...

larunbateko neregatik iratira!! igorrek proposatutako ibilbideak itxura earra daka!

Xabino dijo...

Iratin egin behar dugun etapa zein da?. Igor, seguro pentsatua duzula ibilbidea. Bota aukerak.

igor dijo...

Xabino, korreora bidali dizuet ibilbidea, perfil ta guzti. 120 kilometro pasatxotan Burdingurutzeta-Bagargi, Larrau ta Ahuzki. Ta gero merienda Donazaharren indarrak rekuperatzeko.

iras dijo...

Carlos DeSastre inor baino gehiago gogoratzen ari da DOlomitekin. "Con el Mortirolo io vintxitore siguro" amesten zuen behin eta berriz.

Menchov-ek ordea zentenario-experimentalaren urtean irabaziko du. Agian irabazle-experimentala izanen da.

Eta bitartean Zenbatzailearen akojonamendua inkretxendo, Tejanoaren inkretxendoarekin.

igor dijo...

Sastrek lau mendateko etapak behar ditu, de desgaste total. Albertito urduritzen hasia egongo da baina Lancek txirrinda, kasko, galtzerdi ta zapatilla horroroso hoiekin ezin du tourra irabazi, zientifikoki demostratua dago.
Nere pronostikoan ez dut bat bera ere eman baina orain dagon podiuma gustatzen zait ta Di Luca erdian jarrita, gehiago oraindik, ze borroka den tipo hau. Pellizottik ere Giroko podium bat merezi du ta gainera Bassoren aurretik.
Dolomitarik gabe baina Giroa beti bezain espektakularra!

urkizu dijo...

GIRO Comenting
Nik uste bihar Vesubion Menchov defekatio ingo dula! Merezi du irabaztea baña ez dit konfiantza ematen. Danilok 26 segundura edukitzea Centoanni-ko GIROa...
Armstrong-en arropak ta txirrinda horrendoak dira baña estrategia psikologiko garbia da: Entrelineas irakurri behar da: "Albertito, mira ke hez de itxura y te meriendo la Grande Boucle!!!"
Portzierto, Italian Garzelli-rentzat urkamendia prestatzen ari dira!!

iras dijo...

Zer gertatzen da Stefanorekin???

Urkamendia==Mahaiazpitikdopina???

urkizu dijo...

Argi dago Stefano dopauta dihoala, atzo egindako bi enpalmadak liderraren taldearekin apestan!
Urkamendia Di Lucari helmugan esprintatzeagatik ta 4 segundu kentzeagatik arrazoirik gabe, ke andas, Stefanito? Tamos kabronzetes, o ke? Esprinatzen igoera osoan tiratu duenari? Rollo Zubeldia/Mayo Ullrich-ekin Luz Ardiden'03???

igor dijo...

Atzo Di Lucak lan guztia egin ondoren 12 segundoko bonifikazioa Garzellik eraman zuen ta Danilo 8koarekin geratu zen.
Mayo ta Zubeldiak Luz Ardidenen Ullricheri egin ziotenaren antzeko jugada izan zen atzokoa. Joxan Tolosak esango lukeen bezela "Stefanok in dikena itxusi geatzen dek, etzin hola zeatu behar"

igor dijo...

Joder Iban, aurreratu egin zera! Bioi Luz Ardidenekoa etorri zaigu burura eh? Neri hura bai etzitzaidala batere gustatu, zeineri eta Janeri hori egitea! Pekatu mortala!

iras dijo...

Maillot berdeak ilusio handio egingo dio segurunik.


Ofizialki oraindik ez bada ere, IrungoTXek Steffano Mayo, Jaimar, Sella eta beste zikiñoso batzuen zorro infernalera pasatzea erabaki du.


Igor hurrengo inkesta mesedez ZIKIÑOSOEN ZORRO INFERNALerako kandidatuentzat dedikatuko ezazu.

igor dijo...

Iras, Bernard Khol falta zaizu zerrenda horretan! Txirrinda uztea erabaki omen du gizajoak...ze pena ematen diguzun Bernard, gaxua!

urkizu dijo...

Kandidatuak 90. hamarkadan korritu zuten ia gehienak! Ikuskatu,adibidez, Mortirolo-ko igoerak 94an, 96an, 99an,...ta azken urtetakoak!
Gewis Ballan, Ariostea, Lampre, ONCE, Banesto, Mapei, Carrera,...potra itzela izan dute dopinaren gerran harrapatuak ezbait dira geratu!
Ta US Postal-ek UCI/AMA/TOUR...ekin zeukan akordioa noiz ezagutaraziko da?

urkizu dijo...

...Vladimir Poulnikov, Enrico Zaina, Zenon Jaskula, Alvaro Mejia, Piotr Ugrumov, Evgeni Berzin, Stefano Della Santa, Mariano Picolli, Mauro Gianetti, Maximo Podenzanaren azken urteak, Olanoren Mapeiko urteak,.........

iras dijo...

Eta kazajo rubioa?

Eta Tonkov jauna?

Rijs... Ullrich... Elefantino... Joxemai (Olanoren lagun difuntua)... Aitor Gontzalez... Euskalteleko zuzendaria... Manolo Saiz-en txakurra...

urkizu dijo...

Ullrich???? Kontuz, Iras, bidezidor arriskutsuak zanpatzen ai zea, tentu haundiz ibili!!

iras dijo...

Ah baina... Ullrich garbia zijoala pentsatzen al genun?????


Orduan barkatu.

igor dijo...

Larunbateko Iratiko bueltaxkarako gauzak lotzen jun beharko dugu...
Zeintzuk goaz? Oraingoz Xabino, Gari, Jon (oiartzuar fitxaje bat) ta ni konfirmatuak. Norbait gehiago animatzen al da?
Ze ordutan geratuko gera? Zemouz 7:30tan Hendaiako Lidl-eko parkinean?
Kotxeak antolatzen juteko: Jon ta ni kotxe batean,...

igor dijo...

Baina a ze zerrenda luzea jartzen ari zareten, nik zikiñoso ez dut dopaje temagatik ulertu. Dopaje temagatik pelotoi osoa jarri beharko litzateke (Ullrich, Tonkov, Fondriest eta besteren batekin la vista gorda egingo dugu, jeje).
Nere zikiñosoen zerrendako erregea Emanuelle Sella ta gero, Khol, Mancebo, Rujano,...

Anónimo dijo...

Zikiñosuak? Ze, azken zuzengunean atakatzen duten horiek?
Fermin entzun al duzue? "...Giroko 11garren postua defendatzeagatik, horrelako lanak (profesional batzuk 30 kilometroan tiratzen jartzea) hartzea ere? Merezi al du?"
Horixe ba nere galdera; Zilegi al da Giroko 11garren postua defendatzea (QuebrantaTX batentzat)?

Gotzon

Xabino dijo...

Aupa, Larunbaterako Egoitz ere animatuko da. Gu biek nere kotxean joango gara. Nere aldetik inor gehiago ez da etorriko.
Ordua: 7.30tan leku hortan perfekto.

gari dijo...

arkaitz eta atta ere etorriko dire launbatian.
neregatik ok, 7:30-tan hendaiako lidel-eko parking-an.
ANIMO BURDIN GIZON-ei! hoiek bai gizonak!

iras dijo...

Uste dut aurten gurin-gizonak izateko arrixku mortala dugula (nik behintzat bai). Agujetek San Migel egunerarte iraungo didaten beldur naiz.

(Hau nere "beti negarrez" estrategiaren hasera da)

urkizu dijo...

GIRO comenting:
Gaur Danilo lider!! 1000 a 8, zeinek jasotzen du zapia?

Ta Roma-n, erjojupekoa a kara de perro!!

GRANDE, GRANDE!!!!

igor dijo...

Azkenean zazpi juntatuko gera Iratialdeko maldetan sufritzeko.
Lekua ta ordua, atzo esandakoak: Lidl-eko parkinan 7:30tan.
Ondo iruitzen bazaizue, urdaiazpiko, txorixo,...erosiko ditut denentzat, helmugako luncherako.
Bidasoaldeko Ironman-a egin behar duzuenoi, animo ta egurre!
Benga Iras, negar gutxigo, azken asteetako zure progresioarekin bat baino gehiagori beldurtzen ari diguzu ta. Nun geratu dira zure helmugako bajonazo hoiek?

iras dijo...

Lasai Igor, Sabiñanigon lurrean botia geratzeari ez diot uko eginen.

Nik Jokin Ormaetxea ez dut eginen. Horren ordez larunbatean Irati aldera joango nintzateko proposamen interesgarriren bat edukiz gero.

igor dijo...

Joder Iras, txantaje emozionala ari didazu egiten. Nik Azkoitira juteko ideia dakat (oraindik ez naiz proba batean serioski probatu) baina Irati aldean ibiltzeko planari ezetz esaten ere ez dakit. Hurrengo astean ikuxkogu!

Giro: gaur dena argitu daite edo baterez. Maglia arroxa hobeto geratzen zaio Di Lucari Menchoveri baino. Animo Danilo, eman eurre!