Asteburu hontan ere badaude komentatzeko gai bat baino gehiago. Azkoititik batzuk oso konten ta beste batzuk ez hain konten bueltatu ginen. Hurrengo asteburuan Iras daukagu Iratixtremerako ordezkari bakarra baina bere belaunakin kili-kolo dabil ta zalantza da azken unerarte, animo Iras!
Urtero, QH egunean afaria egiten dugu Irunen ta aurtengoa ere antolatzen hasi beharko da. Tokia bilatzen ta hartzen juteko, zein apuntatzen da?
25 comentarios:
Aupa peña, lehendabiziko gauza: animo Iras ta Egoitz!!!, biek zabiltzate erdi lesionatuak eta.
Atzoko klasika gogorra izan zen, ibilbide gora-beheratxua eta exijentea. Martiarena lehengusuak motuak bezela atzo, ta Gonzalo ere, nahiz ta oso gustora ez bukatu, haiengandik gertu.
Geratzen zaizkigun indarrak gordetzen hasi beharko gara quebrantarako, gutxi falta da eta.
QH-Afarira seguroena ez naizela joango, uste dut asteburu osoa geratuko garela handik. Hala ere lehen bit lehe konfirmatuko dut.
Pena burdinekoa baina ala tokatzen denean...hori bai, piragua utzi ta gero disfrutatu nuen. Agujetak kentzeko asteburu hontan nafarroako master itzulian egon naiz patanegra guztiekin eta uste dut hankak soltatu zaizkidala dagoeneko.
Qh ta gero parranda egin behar duzue?
Iker, nik kopiatu dizut aurreko sarreran idatzi zenuna. Sarrera berri bat irekitzian aurrekoa klausuratuta geratzen da ta aurrekoan idatzi duzunez, etzizun inork irakurriko.
Belauna hau ez dago ongi eta seguraski Iratixtrem ez dut egingo, QHa egin ahal izateko itxaropenarekin. Krixton pena ematen dit, baina badakit Iratia egingo banu QHa ezingo nukeela egin.
Arazoa da ezingo dudala QH arte ostirik entrenatu. Pixua irabazten hasi naiz eta denbora hobetzeko nere iluxio guzia porkulo joan da. 7 ordutik jeitsiko banu gaitzerdi. Porkamiseria!!
iepa jende!nik azkeneko egunetako esperientzia ikusirik, azkeneko portuak sobran ditudala konturatu naiz....lagotako azkeneko 4km,auski,martite... nere esperantza da portalet azken aurrekoa dela!!
igorrek erakutsi du, aurten duela urtea 6:30-tik jeisteko...eguraldia eta tripak lagun..
nik larunbatian seguraski lana egin beharko dut oseake izpegiko bueltarena ,ez dakit, plan b honddarbiko prueba...ikusiko.
Animo unai!! belaunari deskantsua eman bi aste hauetan eta frexko frexko kebrantara!
Iepa pipol!
Belaun berriak erosten hasi behar al dugu? Kaguen... Animo denai, pentsatu hirurek egin duzuela Burdiña, ta burnia ez dela puskatzen.
Quebranta seittuan hemen da ta lanak pillatu zaizkit. Urtea osoa pasa dut portuak ikustera joateko asmotan, ta asteburu hau bakarrik geatzen zaidanez, ostiralean noa. Furgonetan lo egingo dut eta larunbatean Marie Blanc eta Portalet. Hori bai, xuabe xuabe.
Gotzon, eraman spray bat ta aprobetxatu pintada batzuk itteko portu hoietan: aupa IrungoTx, eutsi Sunbilla, Gonzalo al ataaker,...jeje
Azkoitialdian oso gustora ibili nintzen ta firmatuko nuke hemendik bi astera holako eguna edukitzia. Halare, QH oso prueba krudela da ta forma onian egonda ere kriston mixeriak pasa daitezke (eta pasatzen dira!) Portaleten gora. Asike aurtengo taktika, urteroko berdina: RIGULARE, RIGULARE ta RIGULARE.
Baina onena, proba bukatzian dator, helmugako garagarduak ta afaria. Sunbilla team-ekoak han geratzen zerate, ez? Parada ta kudrila egunan bertan bueltatu behar duzute, ez? Afarira apuntatu nahibazute, no problem, hemen idatzi ta listo.
Bai bai, Sunbilla a bloke, SanMi-bieskas a tope! Han geatuko gea.
Azkoitikoa sinisten kosta egiten zait. Diplomarik gabe sinisten zaila da...
animo,pattal zabiltzatenei ta zaindu belaunak! Igor,komentatu didate tiro bat bezala zabiltzala,ni rigulari ni ostias,jejej.
Afari horrek itxura ona du ta gu larunbatean bertan bueltatzekoak gara. Kuadrilakin komentatuko dut.
Bihar goizean norbait apuntatzen bada Parada ta nerekin hau da gure egitaraua: Iparraldetik Bbaigorrira,Ipegi, Otxondo,dantxaritik zugarramurdira,Lizaieta,Agiña, Aritxulegi, Gurutze ta etxera, 180 km. Nik ere luze entrenatzen hasi beharko dut noizbait portaleten miseriarik ez pasatzeko
Aspaldiko sospetxak baieztatu dira, Toni Colom zulora!
Aurtengo sospetxosorik sospetxosoena zen ta azkenean takata! Baina bera etzen konturatzen normalean baina gehio zebilela ta UCIk hori ikusi egiten duela?
Larunbatean Izpegiko buelta egitea komentatu genun aurrekoan. 8tan geratuko gera farmazian?
Iepa jende!
larunbatean berriz kale ingo det, Alcorconera noa ta igandean Bidasoako izulia iteko asmoa det.
AUPA UNION!!!
Aupa ekipo!! Txefo naiz, Almandozek eman zidan txoko honen berri. Azkenaldian nahi baño gutxigotan ibili naiz zuekin, Izpegiko bueltakoarekin ados. Aldaketarik ez baldin badago larunbatera arte!!
Ni azkenean ez naiz IratiX-ra joanen. Pena handiarekin, urteko probarik politenak 2010 arte itxaron beharko du.
Fisioak esan dit larunbatean probatzeko bizikletarekin eta zuekin joango naiz Baigorri aldera. Hori egiteko gai ez banaiz, hobe Sabiñanigora ez joatea.
Ni nere aldetik joango naiz Larunbatean.
QH-afarirako ez kontatu nerekin, asteburua han pasako dugu eta.
HIPOKRESIA NAGUSI
Bernard Kohl-ek bere kasua onartuz aparte, trropelan dopaje masiboa ematen dela salatu du.
Egia da patetikoa dela holakoak esatea harrapatu zaituztenean, rollo “pikau hijoputa”, “si caigo yo, caemos todos!!” baña egia da ere tropelan dopaje masiboa ematen dela.
Orain txirindularien elkarteak Kohl salatuko du esandakoagatik eta benga…hipokresiaren gurpila ke siga girando!!
Txirrindularitzan ezarrita dagoen legea hauxe da: “ni harrapatzen ez nauten bitartean, aurrera!!”. Penagarria, lotsagarria, kaka hutsa! Ni potrotaino nago guzti hontaz, Tourra hastera doa ta ilusio zero dakat, ez bait dut sinisten ezertan. Gainera etapa bat ikusi eta bi hilabetera irabazlea deskalifikatzen dute bere ordez harrapatu ez duten beste dopatu batzuk bere lekua okupatzeko, triste!
Galdera nagusiaren erantzuna ezagutzen ez dugularik oraindik (“zergatik sartzen zaio hainbesteko kaña txirrindularitzari???) kirol honek asko aldatu behar du, ta hori txirrindulari, zuzendari, talde, proba antolatzaile, erakunde, telebista, ..gizartearen eskuetan dago!
Bitartean, hez fekal!!!
Khol txibato bat izango da txirrindulari profesionalen asoziazioarentzat baina hobeto erortzen hasi zait, segi segi kotilleoak kontatzen Bernard...
Eskerrak txirrindan paketillo batzuk gerala ta profesional izatetik oso urruti egon geran zeren eta gaur egun txirrindulari profesionala izatea a ze kaka!
Lehen inbidia ematen zidaten eta positibo ematen bazuten, pena baina orain ez enbidiarik ezta penarik ere.
Zuek pentsatu gu profesionalak izatera iritsi bagina kaka bera izanen ginakela.
Beste kontu bat: kasko gabe dabiltzan profesional horiek (Astarloza, Perez Arrieta, eta beste zenbait) kaka-mierda dira. Nere mexpretsu guztia beraintzat. Jakin gizarteak eta batez ere txirrindulariok eredu bezela hartzen ditugula, eta arduragabekeria handia da beraien aldetik eta ez lirateke aldizkarietan atera beharko never. Ah! eta beraien taldek penalizatu beharko lituzkete oso serioski.
kako_gabeko _txirrindulari profesionala==kristonkakafuti
"kako_gabeko _txirrindulari profesionala==kristonkakafuti"
Iras, ze antinflamatorio eman dizkizu fisioak?
Grande Iras!!
Erabat ados
Evans ongi ikusten da, baina honek ez digu espektakulurik emanen.
Emakumeen bira. Munduko hoberenak daude, eta ez da inor joango ikustera. Pena bat da.
Portzierto, larunbatean Ama Say Hondarribian!! Talde sorpresa Beti-Mugan omen da!!!! (Off the record)
Cadel Evans-ek ez du Tourra inoiz irabaziko, y lo sabe!
Espero dut Lance-k irabaztea, bestetatik ez zait inor gustatzen (ni baño gazteagoak direlako, erakartzen ez nautelako,…denetik pixkat,…).
Emakumeen birako azken etapa Irunen izanen da! Gogorra izan behar da sufritzen aritu gioznak baño askoz gutxigo edo ezerrez dopatuz ta inor ez erakartzea, inor ez=nadie=nobody=zero patatero!!
Portzierto, Astarlozari emaniko drogatan zenbat diru kendu digute Gipuzkoako foru aldundikoek? Ta kontuz Haimartxo putitokin, atzo 3. Mont Ventoux-en, behin mallot laranja kenduta besoak altxata irabaztea zer den jakingo du, ta Tourreko etapa handi batean, atentazao! Jakingo du ekilibrioa mantentzen erori gabe?
Fignon-ek minbizia du, ta dirudienez nahiko aurreratua ta atzeraezina!!
Bueno, etxeko lanak bukatu dia. Aste hau deskantsurako ta larunbatean gozatzera.
Igoera, sprint ta ur litro mordoxka ba joan dia hilabete hauetan, baita zakukada bat aholku ere. Ta hauek eskertzeko lerro pare bat idaztea pentsatu dut. Eskerrikasko Quebrantako beteranoei zuen esperientzia pribilegiatuak ni bezelako Quebranta-pipiolo batekin elkarbanatzeagatik.
Bazkaltzera noa.
Ziur nago pertsona pasta, arrautza ta patata prejittuak eta arroz kon letxe janta bizi daittekela...
Publicar un comentario