
Udara, berua, oporrak (batzuntzat)...txirrindan ibiltzeko garaia berez baina uste dut gutxi bakar batzuk geratzen direla oraindik pedalei serioski emateko goguakin. Bloga ere erdi oporretan dago asike txirrindaz aparte beste gai batzuk sartu beharko dittugu, bakoitzak nahi duen doinu, neurri eta gaiari buruz idatz dezala: Donostiko klasika, asteburuan nun bota behar dun parranda, oporretan ze leku bixitatu dittugun ta pena merezi duten, egun pasa juteko lekuen rekomendazioak,...en fin, bakotxak idatzi nahi dunari buruz idaztia ta listo, bale?
50 comentarios:
Aupa peña, ni naiz txirrindan ibiltzen jarraitzen dudan hoietako bat. Igandean Indurain korritu genuen, Almandoz, Arkaitz eta Txefo-kin.
Nik udaran ez dut geldituko eta ibiliko naiz, ta galdera, Txefoz ta ni aparte, norbait animatzen LARRA-LARRAU egitera irailak 5ean??
Ba neri alperkeriak erabat harrapatu nau ta etzait gainetik juten. Helbururen bat jarri beharko dut espabilatzen hasteko baina oraingoz naa de naa.
Ea larunbatean klasika ikusita goguak pixkat esnatzen diren. Faboritorik? Andy, Valverde, Kolobnev, Kirchen,...
Galaxycleseko webean sartu nahi nun pixkat salseatzera ta badirudi itxi egin dutela denda:
http://forogalletero.activoforo.com/compras-comunitarias-a-tiendas-por-internet-f13/galaxycles-chapado-y-a-la-fuga-t687.htm
Golpe gogorra Astarlozarena. Sinesgaitza iruditzen zait baina Euskalteleko arduradunen erreakzioak esperantzaren bat mantentzeko indarra ematen didate. Landaluze ez zuten defendatu.
Astarlozarena konfirmatzen bada, txerrizikinkaskogabeen zuloan egoteaz gain, ilusioasalduetaputamierdaegileen zuloan ere sartuko dugu BETIRAKO!!
Itzuli naiz oporretatik eta egia esateko GORA GARATE esateak beldurra ematen du. Cabestanyk duela asko esan zuen behin: ya estoy arto de conocer escandalos de dopaje que echan por tierra grandes hazañas ciclistas. Baina bitartean... GORA GARATE!! Españako koloreak maillotan eraman arren... gureetakoa zara!
Zorionik beroenak Iñigo. Igotzen ari zaren hori bai dela portu gogorra eta politta!
norbaitek ikusi al du astarlozaren prentsaurrekoa? nik egia esan ia ez dakit ze pentsatu....etapa irabazi zuenian etxean ia saltoka hasi nintzen!! pentsatzen jarrita zerbait hartu balu,nola agertu prentsaurrekoan agertu den bezela,konbentzimendu horrekin...baina egia da ere ez dela lehenengoa horrela agertzen dela.NO SE.
Nik aspaldian asteburuko irteeratxoa besterik ez dut egiten...larunbat hontan ere kafetxoa zugarramurdin??
behintzat txirrindan ibiltzen ez ahazteko..
Iban Mayok ez al zuen horrelako prentsaurreko bat egin??
Egia den gauza bakarra zera da, bigarren laginean positiboa ateratzen bada Astarlozak zer esaten duen berdin dela.
Atzo zure urteak ziren GARI, zorionak Irungotx-en partez. Larunbatean Zugarramurdin garagardoa!
Astarlozaren Fan sutsuan bihurtu naiz atzoko prentsaurrekoa eta gero!
Orain arte ezen nire txirrindulari kuttunena, denek dakizuen bezala, baina orain (akzion-reakzion) me puto encanta.
Prentsaurrekoan zuen sua transmititu egin dit eta inoiz ezin dezu ez duela ezer ilegalik hartu baina tipo honi sinisten diot ! mira tu !
Mundu guztia harritzeak ere badu bere balioa, txirrindulari guztien artean harritzeak ere, ezagutzen duen jendeak ere berdin, eta neretzat garrantzitsuena bere arpegia ikusten badezute edozein etapatan, bai tour, bai euskal herriko itzuli bai edozein karreretan, beste gauza ez dakit baina sufritu... asko sufritzen zuen eta normalen positibo ematen duten horietakoek pues kasualitatez andan de la hostia eta sufritzen duten harren ez daukate aurreko urteko sufrimendu aurpegirik eta honek beti aurpegi berdina zuen... etxo polbo !
Ea argitzen den... eta Pasaitarra berriro pelotoitik gelditzen ikusten degun... aunque ni de coña ! que tb
Egia esan harritzekoa da Astarlozak bere errugabetasunean agertu duen irmotasuna! Garik dion bezala, dudak mila sortzen zaizkizu, yo tampoko sé! No lo sé!
Mayok erakutsi zuen irmotasuna ahuntzaren gauerdiko eztula izan zen! Hura argi zegoen, ta berak lo sabía!!
Duela 26 egun hartu nuen txirrinda azkenekoz, Superbagneres igotzeko ta atzo, Sarako buelta...abuztua hilabete txarra da iparralden ibiltzeko, milaka auto, bero sapa,...eskerrak txirrindarekiko maitasuna handia dela, bestela...
Ni lanbatan, jutekotan, plan tontorron ingo det Igorrekin Artaburu igoz!
ZORIONAK GARI!!
Zorionak Gari!
Sara berosapa eta Igorrekin Artaburu igoko duzue larunbatean??????????????????
Igor eta Ibanek larunbatean kriston mozkorra hartuta baino neurona gehiago fundituko dituzte.
(Artaburu+berosapa)==gogoratu Simpson MtVentoux-en.
Nik atzo ere ikusi nuen Astarlozaren azalpenak, eta garik estaten dun bezela ez dakit ze pentsatu. Azkenian, jende asko agertu izan da horrelako azalpenak ematen, ta gero dena gezurra, Mayo, Landys ta compani... bezela. Ez dakit. Ojalá kontraanalisia negativo ematea, baina... beti dudak.
Larunbatean Kafetxora apuntatzen naiz.
Larunbatean 9tan farmazian??
Goiz da, baina nik gero bazkaria dut Asteasun, eta zugarramurdira joan eta tertuliarako astia izan dezagun...
Bale, 9tan ondo.
Astarloza comenting: nik sinisten diot eta gainera sinistu nahi diot. Kontundentzia hori txirrindularitzan ez dut ikusi orain arte eta erreakzio logikoa da errugabea izan ezkero. Halare ez dut uste kontranalisian negatibo aterako denik, pote bereko pixa da...erruduna izan edo ez izan Astarlozaren etorkizuna nahiko beltz.
Biharko eguraldi prebisioa ez da oso politta...euririk ez bada 9tan farmazian izango naiz.
Igor, hasi zera aquafobiakin!! Asteazkenean gehiago busti ginen!!
Zapatilak bustiak jarraitzen zuten atzo gauean ta txirrindari eztiot trapurik ere pasa ta bihar berrize beste zaparrada? Ikuxkogu nolako eguna ateratzen den bihar ta horren arabera erabakiko.
Bi truko:
zapatillak egunkariakin bete eta guardabarrosa jarri.
Botinak eta xirak baliagarriak izan ohi dira. (kafesnia hartzeko dirua ere bai)
Kafesnian dirua zuregatik esaten duzu, ez? jejeje
Gaur alper xamar nabil lanean ta internetetik salseatzen nenbilela hurrengo urteko beste proba baten data ikusi dut:
Maratona dles Dolomites - 2010eko Uztailak 4.
Ta aurtengo sailkapenak begiratzen hasi ta Honddarbiko 4 tipok egin dute...kauenzotz, aurreratu egin zaizkigu HTEkoak! Proba hau noizbait egin beharra dago eh? Zikloturista tituloa lortzeko egin beharrekoen artean fijo bat da la Maratona.
2010eko beste proba erakargarri bat: Luchon-Baiona (325 Km) ekainak 12an.
Hori, hori Igor!
aurtengoa akittu ez ta iada heldu den urteko probekin letaginak zorrozten. XD.
Hala ere, prueba hoiek prestatzeko fondoa lortu beharra dago ta nik badut hortako aproposa den erremedio bat:
De Ronde Van Vlandereen.
zikloturista karneta atetzeko egin beharrekoa, ta gainera, han azala mendi-gizonen parekoa bihurtzen zaizu. (euri, elur, haize,..., ta harri kozkor franko)
Xabi, nik Luchon-Baiona egin nahi nuke... baita kapelmur igo ere. Neretzat 2010ean astesantuan tokatzia klabe da. Bestea da, Astebete jai artuta De Ronde, Gent-Wevelghen eta Roubaix ikusi daitezkela (hori bidaia!!!!!)
Astarlozan asuntuan Igorrekin erabat ados. Nik sinisten diot ta euskalteleko jelifanteak (Mr.Madariaga, Galdeano,...) ikusi nahi ez ditudan arren oaingoan gustatu zait nola jokatu duten.
Nik uste positibo politikoa izan dela.
Egia al da bere lagina prezintatu gabe ailetu zela laborategira?
Iras, hori plan perfektoa da klasikak gustatzen zaigunontzat.
Belgikako stage horrekin ezin hobekigo ailetuko zinateke luchon-baionara.
Apirileko klasikak telebistan edo han ikusteko oso polittak iruitzen zaizkit biño harri kozkor tartean ibiltzeko eztut ikusten nere burua. Eibarko proban, Lekeitio erditik pasatzerakoan 200 bat metro egin genittun pavean ta nazkatua bukatu nun asike Flandriara juteko ondo nago ni.
Proba hoiek Flandriar, Oiartzuar ta Naparrentzat eginak daude, jeje
Iepa!
Datorren urtian begiz jo dudan proba, eta Igorri San Martzialetan esan nionean begiak bi platera bezela jarri zizkiona; Marmotte.
Glandon, Telegraph, Gabia eta Alp D´Huez.
Espia komenting; Igor gaur txirrindan ikusi dut... Zapatilletatik periodiko papera kendu gabe!
Barkatu; Glandon, Telegraphe, GALIBIER eta Alp D´Huez.
Maillotak eskatzeko excel bat bidali dut.
NORBAITEK EZ BADU JASO, MAILA IDATZI DEZALA HEMEN.
Iras, nik ez dut jaso!
iburmu@euskalnet.net
Ta ez dadila berriro gertatu!
Iban, ez zitzaizun ba Irungotx-eko karneta kadukatuko??
(Berritzeko, galdetu Zugarramurdiko Ansalas bulegoan. Han dauzkate beharrezko agiriak)
;-D
Gotzon, igandeko nere txirrinda lanak zein izan ziren kontatuko dizut: etxetik 12tan atera, Hendaia, Honddarbi ta Golfetik ordu ta laurdeneko bueltaxka (goserik ere enuen egin bazkarirako). Ta larunbatian ere, despertadorea itzali ta lotan segi nun...atope nabil entrenatzen jeje!
Nik ere ez dut jaso maila. Maila jasotzea, zer dago bizikletan egindako kmen arabera? Hala balitz, ulertuko nuke. Proposamen bat egin nahi nuke: bakoitzak jar ditzala egindako 2009an egindako km kopurua. Ez du balio ez dakit eta antzerakorik.
Nik 8 km Ane atzean hartuta.
Ander, Zein da zure eposta?
Iras, zuk bidalitako korreoa berbidali diet falta zitzaienei (Iban, Ander,...)
Oraingoz inork ez du ezer esan maillotengatik.
Esan... oraindik estrenatu gabe daukat maillota!
Horrekin nahikua ezta? berria eskatzeko nago ni ! KAGUENLAPUTALEXIONDELOSHUEVOS !
Irailen hasiko naiz nagoen moduan egon harren!
Nik oraindik ez ditut estrenatu. Beraz, ez dut berririk eskatuko. Eta argazkia noizko?
Atzo Beratik Behobiara joan nintzen bide berritik. Putamadrekua!!
Bi tramotan errepide berritik joan behar da, baina artzen haundia dauke eta ongi joaten da. Berako gasolinera baino aurreraxeagotik ateratzen den zatia, eta Endaltsako zubiaren ondoren dagoen zatia. Ondoren, errepide zarretik sartzen zera (lehenago Berarako norantzan zegoen aldapa fuertena zegoen zatian), eta ondoren Behobiaraino errepide zaharretik joanten zera. Errepide zaharrean asfalto berria bota zuten eta oso egoera onean dago. Kotxe bakar bat ere ez zen pasa. Bizikletaz ibiltzeko oso ongi utzi dute.
Iras, barkatu tardanza, baino gaur ikusi dut maillot-en email-a. Badakizu oporretan nago, ta ordenagailua ia ez dut pizten. Bidali dut ya neria. Listan agian norbait falta da, errepasatu mesedez.
Larunbatean botako al degu beste kafetxo bat Zugarramurdin?.
Por zierto, norbait internet bidez txirrindarako zerbait erosi nahi badu, hor doa orrialde hau: http//www.chainreactioncycles.com
Pasada bat da, gauza pila daude, ta oso prezio honetan. Totalmente fiable. Nik lau aldiz eskatu dut eta beti oso ondo.
Bihar zemouz farmazian 9:30tan Zugarramurdira kafetxoa botzera juteko?
Aurrekoan huts egin nun ta goguakin geratu nintzen.
Ni bihar ez naiz joango. Agian igandean... inor animatzen bada.
Neregatik 9.30tan ondo.
ok. 9:30-tan, arkaitz eta ander abisatuko ditut nik.
Lesakako errepide berria:
Punttatik Endarlatsaraino oso ondo dago, bidea desdoblatuta baitago ta errepide zaharra bidegorri handi bat bihurtu baita! Baina beste tramoan erepide berria hartu behar da ta nahiz ta artzen dexentea izan auto ta kamioiak 100 km/orduko pasatzen zaituzte ta ez da batere erosoa!
Hori bai, trafikoantzat hobekuntza itzela da erepide berria!
Iban, errepide zaharrena ere 100Km/h-ra pasatzen ziren. Egingo dugu alako batean lizuniagako buelta.
Nere lagun Usain Bolt-ek berriro ere 100m-ak txikitu ditu!
Ke espektakulo! Ke marabilla! Ke extraterrestre! Ke suerte tiene ke no es ziklista!!!
Jamaicako sprinterren selekzioarenak eztauka izenik. Hemendik urte batzutara historiako dopaje eskandalorik haundiena izan zela esango da baina orain dena normala da.
Normalagoa da Jarke hiltzea eta ni se me pueda pensar dopina erditik dagoela!!! Puertan ere 0 comenting... !!! SUTAN jartzen nau horrek !!!
En fin viva la ley del silencio del futbol !!!
Usain Bolten erakustaldia ikusita, 100 metroko lasterketen mitoa handitzen doa. Ez dakit dopatuta dagoen edo ez baina 9.58 segundotan hainbeste disfrutatzea ez da oso erreza. Hasi aurretik urduri nengoen eta bukaeran ia txaloka hasi nintzen. Beste komentarioekin erabat ados nago. Dani Jarque izan beharrean Contadorri gertatu balitzaio, komunikabideen jarrera berdina izango al zen? Ez dut uste.
Publicar un comentario