2009/12/23

Eguberrion ta 2010 earra izan dezagula!

Eguberrion!
Gëzuar krishtlindjet!
聖誕快樂
vesel božič!
С Рождеством!
....

24 comentarios:

iras dijo...

Olentzerori osasuna eta pikeak eskatuko dizkiot.

Eguberrion eta 26ean 9:30tan!!!!!!!

igor dijo...

Nik ere osasuna eskatuko diot Olentzerori. Ah eta pike hoietan Iraseri irabaztea, jeje

Xabino dijo...

Nik osasuna, quebrantako denbora jeistia eta Gonzalo-ri Boleron irabaztea.
Eguberri on denoi.
Larunbat arte.

Xabino dijo...

Aupa peña, gaurko kalada eta gero, ea Urtexahar egunean suerte hobegoa dugun eguraldiarekin. Geratu gera 9tan farmazian, euri asko ez badu egiten. Animatu.

Almandoz dijo...

Xabino zure helburua zein da igazko eguberritako 900kmak gainditzea?
Animo batzuk lanean eongo gara eta!
Urteberrion!!

iras dijo...

Igor,

Nortzuk apuntatu zerate Marmotte-ra?

igor dijo...

Ezdakit oraindik norbait apuntatu den edo ez, baina Garik esan zidan Eneko, Aritz, Julen ta bera zirela juteko asmoa zutenak.
Zu ere apuntatzeko bero al zabiltza Iras?

iras dijo...

Baina zu ez al zara apuntatu?

igor dijo...

Oraindik ez naiz apuntatu baina Garik ez dit abisatu beraiek apuntatu direnik ere.

gari dijo...

iepe!
ni apuntatu naiz eta uste dut eneko ere bai.Egiteko asmoa duenak lehentbaitlehen apuntatu bazpare!

igor dijo...

Bihar, eguraldiak uzten badu, 9:30tan farmazian.

Mallota eskatu nahi duenak, talla probatzeko aukera bihar arratsaldeko 7tan Irungo Mendizaleak elkartean. Mallota hartu behar duena, ahal izanez gero ager dadila mesedez, asko luzatzen ari gera ta tema honekin.

Bihar arte

iras dijo...

Igor, mailloten eskaria egiteko...

Xabi Irazoki: mauka motza, kremailera txikia, "L"

Jon Labari: mauka motza, kremailera luzea, "L"


Faustorena Arkaitzi galdetu beharko diozu (Maillota probatu beharo du eta)

iras dijo...

Gaur eguerdian Osaba izan naiz. Maillot ttikia enkargatu dut Oierrentzat.

igor dijo...

Zorionak osaba Unai! Mallota baino hobe duzu esku pilotako pilota, teniseko raketa edo surfeko taula oparitzea. Pelotari izena dauka gainera.

iras dijo...

Ni Marmottera eta QH-ra izena eman dut. Marmottera joateko, nere idea SanMartzialetan joatea da.

Arkaitz ere QHra apuntatu dut, baina Marmottera ez dut apuntatu.


Asteburuan ere kale.

igor dijo...

Marmottera apuntatu den beste batekin topatu nintzen asteartian, Jon Rodriguez, Iratira jun ginenian gurekin etorri behar zuna baina ezin izan zuna.
Gari, ze dorsal eman dizute? Uste dut talde desberdinetan aterako gerala: Irasek 5152, nik 1380,...

gari dijo...

nik marmotten 6628 dorsala dakat.Arkaitz ere apuntatu dut baina oraindik aitana eta bere dorsalak ez dizkidate bidali.Igor, ze atetzen zea disputatzera dijoaztenekin o ze?
nik larunbatian atetzeko asmua dakat,oso txarra ez bada, 9:30tan farmazian.

Unai dijo...

Marmotte.... joño !! Nik ezin det horrelakorik egin!
Igor Annecy-ko triatloikoei galdetu egin nien noiz egin behar zuten aurten triatloia eta Uztailak 4 da.
Nola dijoa hori gure planinean? konpontzeko modurik? ze zuek marmotte beste toki baten egiten dezute ezta?
Bueno hitz egingo.

Xabino dijo...

Aupa jendia, ya ikusten dut marmottera apuntatu zeatela, ondo ondo.
Gari ni ere apuntatzen naiz larunbaterako 9.30etan, a ber egualdiak uzten duen.

igor dijo...

Bihar 9.30tan farmazian, eguraldiak aguantatuko du, fijo!

txuspy dijo...

Dopin parte XXVI
Eta hemen ez da ezer gertatzen, le llaman maldición
http://www.marca.com/2010/01/18/mas_deportes/otros_deportes/1263822260.html

gari dijo...

Iep!
Pasaden larunbatian aspaldiko partez talde politta juntatu ginen eta noski pikeak ez ziren faltatu!!
azkenian Guadalupeko maldak Erlaitzekoak ziruditen!

Por tzierto...Lagotako probara apuntau naiz

Xabino dijo...

Entrenamendu ederra egin genuen Larunbatian. Ni Guadalupe igotzeko a ze komeriak, erdi pajara iritsi nintzen etxera ta.
Gero apuntatuko naiz Lagos-eko probara.
Ea hurrengo larunbatean elkartzen gean berriz taldetxo majua.
Aio.

Xabino dijo...

P.D: Milesker Igor pan de higos emateagatik Guadalupen, bizitza salbatu zidan eta.