
Ziklokroseko munduko txapelketak iritsi ta pasa dira. Gizonezkotan Stybar eta emakumezkotan Vos jaun da jabe. Neska honen palmaresa ikaragarria da, munduko txapeldun ziklokros, errepide eta pistan, txapeldun olinpikoa pistan,...ta 23 urte besterik ez dauzka!
Gu ere errepidean ibiltzen geran arren, azkenaldian badirudi ziklokrosean gabiltzala, larunbatetan txirrinda ta arropak nola geratzen diren ikusita. Hurrengo larunbaterako ere kandela jarri beharko dela dirudi!
34 comentarios:
Larunbat hontan ere txirrindak ta arropa bustitzeko geratuko al gera? Aurreko larunbateko hotz eta eurien ondoren ezingo gera itxian geratu lau tanta botzen dittulako, ez? Xira ta botinak jantzi ta 9:30tan farmazian?
Ze arrazoia duzun Igor, ni berriz bustitzeko prest nago, beraz larunbatean hor egongo naiz.
Aio.
9terditan ok!
asteburu hontan ez du euririk ingo, aurreko asteko jende kopurua gaindituko ote?
badirudi batzuri euriari zioten alergia joan zaiela!!
ni ere agertuko naiz ba.
bihar guardabarruak erostea!
Neri oraindik alerjia ematen dit, eta bihar euria eman dute.
Igandian ibiliko naiz.
Aizue, galdera bat.
Ze sillin daukazue bizikletan?
Nere sillina hil egin da eta ez dakit nolakoa erosi. Erosoa den bat nahi nuke, baina... puta idearik ez dut.
Nik MAX FLITE Gel Flow (Selle Italia) dakat ta oso gustora. Urte hasieran ez nion posturarik hartzen baina entrenamentu falta ipurdiak ere nabaritzen du asike ez diogu sillinari botako horren errua. Labarik ere sillin bera daka.
http://www.selleitalia.com/eng/index.html
Valerini hil da.
Igor, argazkiren bat edo jarri beharko dugu, ezta?
Iras, errespetua, ostia!! BALLERINI!! GRANDISSIMO!!
Aupa people!
Zer moduz? Aspaldian hemen sartu gabe ta buelta bat ematea pentsatu dut. Ikusten dut bloggak betiko martxa daramala, "pro-Giro total" ta funeralez funeral.
Egunen batean rueda txupatzera azalduko naiz.
Zorte on Flandriarrei eta gainontzekoei esan, ba, pilak erosteko, gauez hainbeste entrenatuta gastatu egingo zaizkizue eta...
Segi entrenaTXen
Biharko zita jartzera animatuko al gera? Sekulako hotza egongo da baina badirudi euririk ez dula egingo. Ikusi beharko da karreterak zerbait hobetzen diren baina hotz honekin zaila da...
9:30tan ordua jarriko dugu ea norbait agertzen den?
Gotzon, zuri eguraldi txarrak beldurrik ematen ez dizunez, agian egun ona da debutatzeko, ez?
Bidean hormatuta gelditzen ez banaiz mozorro ta guzti agertuko naiz
Gaur arratsaldean ibiltzen egon naiz ta Senpere aldetk karreterak garbiak daude, hori bai ze hotza!!!.
Ez badu egiten -2º azpitik han egongo naiz.
Hilabete honetako txirrindularitza sakonean alkizkarian irungo tx maillota agertzen da!! Ea nork topatzen duen...
Gustatu zait Iker, Txirrindularitza Sakonean.
Ciclismo a fondokoekin komisioa al dakazu Iker? Aspaldian ez dut rebista hori erosi baina argazkia ikusteko kuriosidadea dakat. Pena merezi al du argazkiak rebista erosteko edo en plan donde está Wally agertzen da mallota?
egunon!!
Argazkian agertzen dena Gari dugu ta Lagoseko klasika iragartzen duen horria da.Astebururako ona emana da, aitzakirik ez da onartuko
Eta saria Almandozentzat da!!!euririk gabeko Dantxarira joan ta etorri bat irabazi duzu!!!
Igor ez dakit pena merezi duen baina nahi baduzu eskaneatu ta hemen jarriko dt.
Gari?? Ke kabron. Hori pelotoiaren aurrekaldean joatearen saria da.
Larunbatean beldurrez, baina hor egonen naiz. Igor zein da akabatuko nauen ibilbidea?
Argazkian Ikerreri ere aurpegia ikusten zaio...hortik aurrera hasi ziren komeriak!
Por tzierto aurtengo lehengo urteko lekuan txabola bat reserbatu dut, ez dakit zenbat izango geran..printzipioz 7 rentzat dago lekua.
Alamandoz, ez dakit nun ikusi duzun eguraldi onarena!!
Neregatik larunbatian 9tan geratuko nintzateke, ibilbidea?
zugarramurdi,palomeras?
Nik ere ez dut eguraldi onik aurkitu larunbaterako, euririk ezdakit egingo duen baina karretera bustia egongo dela seguro ta karretera bustiakin Zugarramurdi ta Palomeras jeisteak ez dit asko erakartzen.
Nere proposamena: Ezpeletera iristean bukle bat egitea (Ezpeleta, Itxasu, Louhosoa, Mendionde, Azparne, Kanbo, Ezpeleta). 120 Km pasatxo aterako lirateke, ez dago porturik baina repetxo dexente.
Gauza bat egin edo bestea, 9tan ateratzea, ondo.
Lagoseko proban Gari miño pixkat beranduxio pasatu ginen argazkilariaren aurretik, hortxe bertan ginen, 7-8 postu atzerago, ez Iras?
Aupa peña, nik ere ez dut egualdi ona ikusi larunbaterako. Neregatik 9tan ta Igorren ibilbidearekin ados.
Gari, Lagos-era joateko, kontatu nerekin txabolararako ok?.
Aio ta larunbata arte.
Joputa!! ze recorrido zikin da hori!!
Esan behintzat Azparneko pastelerian boillua jateko geratuko gerela!!
Benga Iras, zuk oso gustoko dittuzu repetxo hoiek eta! Neri berriz, beti ataskatu zait Azparnetik Kanborako zona hori, ze repetxo kabroiak diren ta tiraka aritzen dena oraindik kabroiagua!
Azparnen bollua fijo!
Mallotak eskatzeko ingresoa atzo egin nun ta gutxi gora bera 35 egunetan mallotak jasoko genittula esan zidaten.
Bihar xira, botinak, barritak,...beharko dittugu ta goguak ere bai zeren zenbat larunbat daramazkigu bustitzen edo hotza pasatzen?
Bihar arte!
Bihar haize eguna izanen da, eta euria ere seguru, Azparnera joateko eguraldi aproposa.
Bihar 9tan zuekin abiatuko naiz, baina ez dut uste zuekin iritsiko naizenik.
Nun da Hazparneko bollua jaten dezuten tokia? Ezagutu nahi det! Indikazioak eman,mesedez!
Elizatik ezkerretara hartu eta beheraka jeitsi. Bereala parkin txiki bat dago. Parkinan parean. Etxekoandrea eskualduna düzü (nahiz eta ez den xüberutarra).
Opilak merke eta mundialak (etxera itzultzeko nahiko gasolina).
Milesker, Iras!
Abituallamendu punthü hori ezagutzeko irrikitan nago. Ea pare bat astetan haraino iristeko indarrak ditudan!
Azparneko bolluak ondo daude baina Itxasuko abituallamendu tokia insuperable: euskal pastela, sagar tarta, kafe goxua ta exerlekua estufakin...txarrena berriro martxan jartzia.
Itsasuko abituallamendua: Igor, indikazioak! Ta Irasek emanikoak bezain zehatzak eta zuzenak, mesedez!
Igor, uste dut bihar Itxasun geratuko naizela bolluak jaten, zuekin itzuleran engantsatzeko. Ze plan polita!! ñam, ñam.
Itxasuko plaza pixkat pasa ta azken edo azken-aurreko ezkerreko edifizioa da, museo, okindegi, kafetegi nahasketa da. Ta gainera kafetegitik atera ta Artzamendi igo dezakezu Iban!
Ie!! aupa berriz ere!!
Primeran pasa dudala; Ibilbidea, media, km, inguruak etb alde batera utzita, ezdakizue zeinen atsegina den jendearekin gustora joatea...
Ba besterik gabe, joango naizela zuen ohiturak, lekuak eta trukotxoak ezagutzen! eta Boleron egurra!
Orain siestatxoa...
Milesker!
Publicar un comentario