
Profesionaletan karrera interesgarriak korritzen ari dira ta itzuli haunditan baina etapa interesgarriagoak ikusten dira askotan. Contador bere nagusitasuna erakusten hasi da denboraldi hasieratik ta denboraldian zehar pistola tiroak askotan ikusiko dittugula dirudi.
Milan San Remorako gutxi falta da ta hortik aurrera apirileko klasikak, Euskal herriko itzulia,...lasterketa zoragarriak!
60 comentarios:
Contador el puto amo!!
Y al que no le guste,...
Ba ni ez naiz oso Contador zalea, Rolf. Gehiago gustatzen zitzaidan nola geratzen zitzaion mallot horia Voigteri Contadorreri baino.
Egia esan Voigt pedestal batean daukat, bai txirrindulari bezela ta bai bere portaeragatik ere. Garatek San Pellegrinon irabazi zuen etapan Voigtek puntu asko irabazi zituen neretzat, zuzendariak esprintatzeko agindu zion baina Jensek Juanmari etapa etziola disputatuko hitz eman zion, ta hitza bete noski. Gizon portatu zen alemaniarra!
Atzo nere Bilboko lagun batekin hitzegin nuen. Haurdun dago eta mutila omen du. Izenei buruz galdetu diodanean, buf! zalantza asko (Iñaki, Pablo, Oier,...). Baina badute bat ia segurua: JENS. (Mutila Rijs-en herrikoa du).
Ni ere bat nator Igorrekin, Jens-ek Alemana dela argi utzi du beti: Gizon, zuzen, handi, jator, erakargarri, ona,...perfektua!
Baña betiko kontua da: Batzuk ispiritu latinoa dute gogoko, beste batzuk nahiago ispiritu teutonikoa! Batzuk odola, emozioa, beroa; besteak burua, arrazoia, logika, hotza;...
Batzuk Jorge lorenzo, Albertito, Nadal, Caminero, Txaba,... nahiago; besteak Ullrich, Mario Basler, ... Somos así los hominidos! Minimo bi talde beti!
Eta euskalduna bazera bi talde, lau pertsonekin 3 talde.
Ta bortz bertsonekin sei talde!
Egoera bertsua aurrera jarraituz!
Niri nere izena asko gustatzen zait!
Zure izenak nerea bezela: PIRATA. Eman egurra tokatzen denari ta utzi sufrimentu fisikoa guri.
Bihar errepidera, epahil erdia jun zaigu ta! Ezta soberan denbora ziklo hitzordutako: Lagos, Luchon, QH, Marmotte,...aurrea,ekipo!!
Zenbait gustatzen zaidan Blog poetiko hau. Hor nerea: Otsondo, non do? Han goian dago.Estutu zango ta behar da gogo. No es moco de pavó!
jode ostirala, ta lan iteko gogo gutxi ez?
egia esan pixakat galdua nago azkenaldian blogak hartu duen itxurakin! jesusito Montoya!! akabaramos...
Otsondotik jetxita Naparraruntza: Elizondo; eliz ondoko herria; herri zahar, ez berri; Erriberri lez, ze Erriberri ez Herri berri, Erriberako Herri baizik!
Paraje dotoreak txirrindan aritzeko!
glu, glu, glu,...
Aizue, nahiko nuke iazko Paris Nice errepikatzea. Zenbatzailea txoruana egiten en plan "ze ona naizen" eta gero Luislek...egurra!
Igor, jarri etapa horretako bideoa!
Bideoa jarrita!
Contadorrek podiumeko argazkian daraman bixeran fijatu al zerate? Me encanta!
kontalaria belgikarra, alemaniarra, luxergoarra edo dubaitarra izango balitz munduko onena izango litzateke, ez?
Tipo hanek duen klasea estatu mugak gainditzen ditu...
Neri ere, nere izena gustatzen zait.
Ni futbolaria naiz baino nere izen abizenekin bizikletan ere el puto amo izango nintzateke!
Iepa Maximilian, aspaldian ikusi gabe...
Ziklokroseko 23 urtez azpiko munduko txapelketan bi anai polakok urrea ta zilarra lortu zuten ta orain EPO hartu zutela atera da, ze majuak bi anaiak! Ni goizeko ordubitan karrera ikusten egon nintzen ta total dena gezurra zen!
Hurrengo positiborako nere porra: Peter Sagan (Liquigas), 20 urteko eslobakiarra.
Mesedez, txirrindularitzaz kanpo hitzegiteko badira milaka foro, hemen harira, mesedez! Bihar ona ingo du
Aupa peña, atzo Paris-Nizan Tondok lortutako garaipena izugarria. Eta azkenean garaipena Kontalariarentzat. Ta larunbatean ere Scarponirena no coment, emango al du berriz positibo?.
Por zierto Liquigas-en norbaiteri argia piztu zaio ta Saganeri dosia jeitsi diote, bestela Igorrek esan zuena beste egunean pasako zen.
Hurrengo Ostiralerako proposamena ona egiten badu: Izpegiko itzulia.
Barcelonako bizikleta denda ezagun bat GALAXYCYCLES izenekoak, jende pila bati iruzurra egin dio. Ordainduta zeuden bizikleta eta kurpil pila bat entregatu gabe denda itxi, eta ihes eginda dute. Ze putasemeak!!
Oraintxe konprobatu dut web-a ere itxita dagoela. (Cervelo, Zipp eta Willier saltzen zuten batez ere).
Niri udako eta neguko txirrindak lapurtu zizkidaten ta horregatik erretiratu behar izan nun, Gewiss-eko drogak efektu handien egiten ari zidaten momentuan, kaüeennnn.....Tour-a nuen helburu!!
Gora Kantinako kroketa ta pesi-ak,
la puta hau hanketako mina dudana
Kaixo Gaztiak,
Hasi al zerate bizikleta zorrozten asteburuko hego haizeari aurre egiteko?
Geno, ni seguraski bihar arratsaldean eta larunbatean ibiliko naiz. Norbaitek asmo bera badu, a-bi-xa-tu.
Ostiralean ematen du eguraldia aguantatu behar duela.
Izpegiko itzulia egiteko zenbat pertsona zaudete prest?.
nik asteburu hontan kale.
ez gehiegi entrenatu!
p.d.:badirudi valverde ez dugula gehio ikusiko.
anonimo, ni naiz
Gabon!neregatik ados,mesie Mazo ez dela etorriko abistu dit
Almandoz geratzen gera 8.15etan farmazian?, kalkulatzen dut lasai joaten, 5ordu terditan egingo dugula buelta. Abixatu txefori mesedez, nik Arkaitzeri deituko.
P.D: Eguraldia asko okertzen bada deitzen gea.
Aio.
"Entre Merckx y yo hemos ganado todas las clásicas: yo gané Paris-Tours, y él todas las demás"
Aupa!!! ni ere Izpegirako prest!!
8.15 farmazian
Nere koadrilakoa ere seguraski animatuko da, ezdakit dena egitera edo zati bat...
Benga!
p.d: Eguraldiarengatik plan aldaketaren bat badago, mesedez, norbaitek idatzi dezala emen plan berria edo dena delakoa... nahiz eta goizeko 7.30ak izan, adi egongo naiz badazpada...
Aupa Jon, ibilbide plan aldaketa egongo da euri dexente egiten badu, bestela prinzipiotz ez.
Ta erabakiko dugu 8.15etan han bertan zerbait motzagoa egitea.
agur.
Aupa Xabino, Eskerrikasko!!!
Uste nun plan/ordutegi aldaketa telefonoz egingo zenutela eta horregatik nioen...
Ala ba... bihararte!
Bihar larunbata, Igorrekin goizeko 9tan geratu naiz. Inor animatzen bada... badekizue. (Eta inor KAS-eko maillotakin agertzen bada, jakin dezala gosaria ordainduta daukala).
Aupa Iras, segi zuen martxa nahi baduzue. Gu 9.30tan geratu gea, oso lasai joango gera, kafia ta etxera.
A ze paliza hartu dugun gaur Izpegiko itzuliarekin eta jotzen zun haizearekin, zipp-ak etxean uzteko egun aproposa zen.
Aio.
Ni hegolaldeko errepidetan barrena jungo nauk. Bada aspaldi ez nukela handik barrena sartzen! Ea zerrekin aurkitzen naizen.
Iras, badirudi jendea atebururako ez dela animatzen.
8.30 ok!
ni ere agertuko naiz
8:30-tan.Neregatiko otxondoko buelta + ibardin edo + agina-aritxulegi.izpegiko buelta egin duzutenontzat errex.
larunbat arte!!
Aupa ekipo, nik larunbat hontan kale egingo dut. Sagardotegia dut ta ez dut asko nekatu nahi.
Oraintxe bertan Arkaitzekin hitz egin dut ta mallotak iritsi direla esan dit. Aste Santuan estreno ta a ber talde argazkiren bat atetzen dugun ez?. Bueno ba, egongo gatxik!.
Aio
Bihar 8:30tan ikusko gattuk.
Voigtek aurten ere garaipenen kasilleroa estrenatu du, grande Jens!
Ta igandean Freirek lortu zuen garaipena ere...tipo hau superklase bat da!
Biyar egualdi petrala ingo du, etzauzte juan! Domekian hobe!
Caserori kasurik ez egin, es una nenaza. Nik bai neuzkala potroak, horregatik deitzen zidaten "el bolcán de Barakaldo".
Bloga ez dabil oso ondo, komentario bat bidaltzeko ezdakit zenbat aldiz eman behar zaio bidaltzeko botoiari ta salseatzen nenbilela mezuren bat borratu zait (Caserororena ta besteren bat). Barkatu eragozpenak
Mezie Mazo gaur ere gurekin lanera etorri zaigu! Azkenaldian gehiegi etortzen ari da, martxa honetan kontratua in beharko diogu
Haize zitala izan ttuk zapatuan miño domekan goxua eguraldiya, benetan. Aproxteko asteburua izan dek, aste saindua enigmaz josia baitator, bai Jaungoikoaren semiaren figuragatik bai zeruak ekarriko dizkigun opariengatik!!
Jausauss!!! Aurria jendia
Iepa gaztik.
almandoz lasai, mezie mazo-ren bisitak ere onak dire gorputza zailtzeko. Ni ere larri larri ailetu nintzen itxera Fabian Irastorza-ri erreleboak ematen sailatzeagatik. hau da hau lokomotora! beratik irunera tren txikito zena bino azkarrgo ekarri zigun. Bideoan agertzen denaren antzekoa: http://www.youtube.com/watch?v=ooRGk1G1kSs
flandeserako etxeko lanak inak daude. ongi ala gaizki, harri kozkorrek erranen dute.
Aupa peña, bueno Flandes aldera zoaztenei suerte on!!!, ez erori, eta disfrutatu.
Aste Santuan jendea hemendik geratzen da edo kanpora zoazte?.
Ostegunerako proposamena: Ezkurrako itzulia + Ibardin.
Bueno ba, agur.
Lesakako kruzeko aukera uste baino garrantzitsuagoa izan zen larunbatean. Zuzen jarraituta ezdakit zemouzkoa izango zen baina ezkerretara hartu, Agiña igotzen hasi ta 4. km inguruan Mezie Mazo itxoiten neukan (kartel bat zeukan eskutan Igor jartzen zuena) ta handik etxeraino nerekin etorri zen, oso jatorra tipoa, maldak poliki poliki igo genittun hizketan. Jatorra da miño txaposo xamarra igual, hurrengo batean beste batek kasu egin diezaiola!
Ostegunerako Xabinoren plana gustatzen zait.
animo Flandes aldera doaztenei harri kozkorretan!!
ni aste santuan etxe aldian geratuko naiz,osteguneko ados xabinon bueltakin.8:30-tan geratuko?
Neregatik 8.30tan ondo, Osteguna arte.
Ni berton geutuko nauk! Perdon, Urbasa, Urkiaga, Artesiaga, Orreaga,...Bada zer igo benetako bortuak dazta aurretik! Ondo ibili danok!!!
Animo gaztiak. Eman egurra Bruggetik Nivone-ra. Hori inbidia ematen didazuena. Tokatuko da urteren batean.
PD: Xabi pixkot esajeratua zera, ez?
Ondo ibili Flandria aldera zatoztenok! Espero dut gure lurra gustatuko zaizuela eta euria+haizea itea proban zehar, hori baita gure karreterako xarma!
Ta etxean geratzen zaretenak, eman zzzzira soinean, eguraldi xelebrea izango duzute ta! Wir sind waffe menschen!!
Aupa Johan,
aurten majo sufritu behar dute hona datozen gizajoak. Egurldi txarra iragarrita dago larunabatarako, egun osoan euria (goitik-behera eta behetik-gora ere bai).
Nere etxe ondotik pasatzen zaretenez, salda beroa hartzera gonbidatuak zaudete.
Baita zu ere Johan...
Ze iruitzen proba hau?
http://www.sportcommunication.info/letourdumontblanc/
noizbait egingo dugu.
Animo, ondo pasa, kontuz ibili ta zorte on harrikozkor tartera zoazten guztioi! Ke kabrones, bueltakoan klasikomano titulua izango duzue curriculum ziklistikoan.
Besteak bihar 8:30tan farmazian ikusko gera, Ezkurrako buelta emateko ideakin.
Flandrian hotzik pasa nahi ez baduzue nik erabiltzen nituenak baino kulote luzeagoak erabili!
Nik bi alditan irabazi nuen de Ronde! Igual pixkat txulo geratzen da baina el puto amo nintzen eh? El puto amo!
Io he vinto el Giro, il campionati mondiale, in Alpe d'Huez,...e une Ronde Van Vlaanderen! I he ligatto con molto azafatti!
Molto dura le pietri de Flandes mai piu Grande il arrivo!
Io he vinto De Ronde piu forte mei tutti ciclisti!!
Il mio attache dal Muro di Geraardsbergen nel 96 sei Istorico!!! Nessuno a igualato questa maraviglia!!
Gianni, escusa, ma tua vittoria sei molto polemicca!! Un pretto sprint a Musseuw no piu limpia. Tu squadra, la Polti, compro tutti giudicce per tua vittoria, non se justa, amici mio, NON SE LIMPIA!!!
Publicar un comentario