
Asteburu eguzkitsu hau konpleto ta interesgarria izan da. IrungoTx-eko taldeburuak Asturiasera joan ziren podiuma zapaltzeko asmoarekin...lortu al dugu? Flojoxio dabiltzan taldekide batzuk 1. Irun-Brinkola klasikoan (RenfeXtrem) parte hartu zuten. Giroan bi tappone izan dittugu asteburuan ta aste hontan etapa zoragarriak dittugu ikusteko, grande settimana dolomitica!
65 comentarios:
Irun-Brinkola klasikoa:
Zoragarria!!
Hantxe joan ginen Iban, Igor, Josu, Julian eta ni.
Egia esan Aduna bitarte nahiko itsusia ibilbidea. Adunan hasi zen dibertimendua. Ondoren, Zizurkil, Alkiza, Hernialde, Belauntza, Altzo, Larraitz, Lazkaomendi, Olaberria, Gabiria eta Barrendiola. Oso gustagarria izan zen. Plater handia ia ia sartu ere ez genuen egin. Ibilbide zoragarria benetan.
Iras, Iban eta nik Irun Brinkola klasikoaren 1. edizioan parte hartu genun larunbat hontan. Larraitzeraino Josu ta Julianek lagundu ziguten ta gero atzeraka bueltatu ziren. Irundik atera ta tartean dauden ia kota guztiak igo genittun, guztira 14 kota ateratzen dira, 121 Km ta 2300 m-ko desnibela. Kriston eguraldia eduki genun, kriston bistak, bokallo earra Larraitzen ta Brinkolara iristean, Legazpira jetxi ta kotxea han geneukan aurreko egunean eramanda. Taberna bateko terrazan garagardo, urdaiazpiko, patata, donuts,...hartu indarrak rekuperatzeko ta Giroko etapa ikusi fafe bat hartuz. Egun bikaina! Hurrengo urtean errepikatzeko gogoz nago dagoeneko.
Ejem, barkatu, IrungoTx-eko taldeburuak Irun-Brinkola klasikoa gin genuen (RenfeXtrem): Formaz hobeto daudenak eta QH edota Marmotte prestatzen ari direnak Lagosen egon ziren. Taldeburua izatearen kriterioa forma ona bada, hortxe duzue HTE eta antzekoak! IrungoTxen beste balore batzuk ERE harzten dira kontutan, eta guzti horien batuketak ematen du taldeburua zein denaren erantzuna. Eta erantzunaren izenak, larunbatan, Brinkolan zeuden!!
Argipenik merezi ez zuen argipen hau eginda, idatzizue asteburuko eta Giroko komentarioak!!
Ba bai, ni Urkizukin ados nago!
Irun-Brinkola zoragarria benetan!
Ni kota erdiak ez nitun igo bestela oraindik Beasainera iristen egongo nintzen. Paraje ederrak eta probintziko herrixkak ezagutzeko parada itzela! Jada klasiko haundia bihurtu den honen hurrengo edizioa gertuxeo da. barrendiolako errepetxoaren helmuga, todo un azierto!! Zorionak antolatzaileei!!
Ze kontatzen duzue Lagosen egon zinetenak? Web horrian sartu naiz baina oraindik ez dituzte ez argazki eta ez sailkapenik jarri. Zemouz jun zen? Maleteroak lore sortaz beteta?
Giro comenting: itxura politta hartzen ari da Giroko sailkapen nagusia azken bi etapekin (neri etzitzaidan batere gustatzen nola geratu zen makroeskapadaren ondoren). Basso diesel ikusten nuen zigorraren ondoren itzuli zenetik baina atzo turboa badula erakutsi zun, dedio! Faboritotaz eta hitzegiten hasi beharko deu ba? Ba al dugu podiumeko pronostikorik?
Podiumeko pronostikoa: 1-Basso; 2-Sastre; 3-Evans
Udaran Basso positibo, ta beraz:
1-Sastre; 2-Evans; 3-Jackson Rodriguez
Giro comenting
Podiumeko pronostikoa: 1-Basso; 2-Sastre; 3-Evans
Udaran Basso positibo, ta beraz:
1-Sastre; 2-Evans; 3-Jackson Rodriguez
Udazkenean Rodiguez positibo eta
1-Sastre; 2-Evans; eta inor gehio...
Irungotx-eko burua (ni noski), bere bueltaxka egin zuen en plan paraje arbola tartean izugarri politta pena kafea hartzen bakarrik egotea hurrengo urten ea jede gehiago gauden... jeej !!
Io soi el directore sportivo della squadra Androni Giocattoli-Serramenti PVC Diquigiovanni, il gruppo piu limpio e piu honesto de la corsa.
Me piace molto quello tiffosi aposten per la optione del mio pupilo chacarito, picolo Jackie!! Il bambino ha entrenato forte tuttol inverno nella montagna americana e sei piu emozionato con la posibilitá di vincere la corsa rosa. Atentazao domani nell Corones!!
Txuspi, tu noi amare l'ciclismo!! Tu sei un provocadore natto!
Lagoseko argazkiak ikusita badirudi bero pixkat egin zula, ez?
Ta Garin argazkia oso azkar agertu zait asike imajinatzen dut nahiko aurrean iritsi zela, ezta? Kronikak, kronikak,...
Giroa Bassorentzat baina podiumean zein gehiago sartuko den pentsatzen ari naiz oraindik...
Aupa jende, hemen Lagos-eko kronika:
Bero dexente egin zuen bai, batez ere Lagos igotzen. Inor ez zen erori, o sea ke ondo.
Irungotx-eko lehenengo sailkatua Gari izan zen, 50garren uste dut, gero ni 99garren ta mesie mazo-ren bixitakin ta guzti, gero Ikardo, Parada, Arkaitz, Mintxero, Almandoz, Txefo, Gotzon, Gorka, Beñat, etc.
A toda leche irteeratik Lagos azpi arte, Gari ta nik lehenengo taldean aguantatu genun horrea arte, 10 edo hamaika eskapatuak joaten ziren gure aurretik. Ta gu 50 bat izango ginen, patanegra guztiekin hortxe. Ta gero Lagos hasi, Garik aguantatu zuen tipoa ta aurrera egin zuen, ta ni Huesera parean hasi nintzen penuriak pasatzen, aurreko esfortzua ordaintzen, ta hola helmuga arte. Oso konten bukatu nun aunke deskojonau.
lagos komenting: podium eta lora sortarik gabe bueltatu gera, baina kontent gehiengoak.Lagoseko igoeran beti bezela ederki sufrituta( argazkian ikusten da ez?) eta 28-ko pinoi berria ongi estrenatzen!
Aurreko urteeetako denbora hobetu dugu gehiengoak eta Irungotx-eko mallota ahalik eta duinen erakustea lortu dugu...podium-eko postua nahi nuen baina azkenian 51-arekin konformatu beharko.
Egia esan horrelako igoeran bukatzen diren probak, xarma berezia daukate eta larunbata bezelako eguraldi eta paisaiakin zer esanik ez!
Aupa IrungoTx POWER, klasifikazioa dago jarrita ya hemen: www.championchipnorte.com
Zer kontatzen duzute besteak, Almandoz, Parada, Txefo...
Por zierto, Igandean hitz egin nuen Iker Iras-ekin ta 14ºgarren!!! egin zuen soplaon, impresionante hau ere bai.
Igandean Donosti-Baiona da, zeinek daka juteko asmoa?.
Ba ni bildurra pasa nuen lendabixiko 50kmtan!!! Jendea gurutzatzen,frenazoak,50km/hra bat pelotoi erdian xira kentzen... Aukera garbiak ikusi nituen nire aurpegia lurrean ikusteko... Hoberena: gauean egin genuen parrillada ta garagardo festa,bere txorizo,odolki,kostilla ta guzikin!!! Jejeje.
Ah! Ta proba dpm. Goiz frexkua, erritmu lasaia, huesera maitagarriya... Eskerrak kuadrillakuak ur izoztua bota zidatela gainetik huesera kabroi horren ondoren... Eztanda ingo nula pentsatu nuen momentu askotan,jejeje.
Porzierto Igor, nundik atera dituzu Gari ta Almandozen argazkiyak??
Hementxe dittuzu argazkiak Iker, zure argazki bat badago gainera:
http://picasaweb.google.es/felix.asturias/LagosDeCovadonga2010#
Argazkimartxan gaur jarri dittuzte argazkiak baina oraindik ez dut bistadizorik eman.
Aurten zenbatek borrokatu behar duzue 6:30tik jeisteko? Nik bi kandidato ikusten dittut
A ver! lehengo lepotik burua:
Nik igandeko probari konpetentzia eginen dion taponea proposatzen dut:
Endarlatsa-Artesiaga-Urkiaga-Izpegi-Otsondo. (174km)
Ta ordua, goizeko 8ak.
Iras, buelta hori orain dela urte batzuk egin nun ta etxetik (Landetxatik) aterata, ta bueltakoan St. Ignace ta Urrugnetik itzulita 192 Km atera zitzaizkidan. Fondoa hartzeko itzuli perfektoa da baina ni aurten enaiz apuntatzen.
Gaur Plan de Corones - Kronplatz!
Beste aukera Endarlatsa-Artesiaga-Urkiaga-Baigorri-Senpere (165km)
Iras, bidalidazu Barrendeolako urtegian atera genuen hiruen argazkia, bestela Iban haserretu egingo zait jarri dudan argazkian ez da ta agertzen.
Igor, animatuko al zera larunbatean Artesiagako buelta egitera (Endarlatsa-Artesiaga-urkiaga-Baigorri-Ezpeleta-)?
Kilometro gehitxo iruitzen zaizkit, no se, no se!
Erras etxen da, erras!!!
Igor, paisajiari begira joango gera. (que boniiiiiito!)
irasen aingeru txikia: igor paisaia begira joango gera.
irasen deabru txikia: igor paisaia ezkerretan badago, eskuinetik demarrajea
Apa jende!!! Atzo Arkaitz Iker Iras eta ni Iratixtremeko rekorridua egin genu. Oso polita ta eguraldi paregabia. Otsagiko kanpinean egin genun lo ta bertako arduradun batekin egin genitun konfiantzak. Iratixtremerako bere rulota utziko zigula esan zigun,ta lau-bost pertsonantzat lekua badula esan zigun. Norbait apuntatzeko asmoakin?? Ahalik eta azkarren erantzun ni tipoari konfirmatzeko. Asmoa ostiral atsaldean atetzea da, kanpineko menua afaldu ta larunbatian proba egin,dutxa ta buelta. Esango didazue!!
Ze asmo dakazute astebururako? Larunbateko hitzorduarena txurian dago oraindik ta ezdakit zerrekin bete behar den. Igandeko proba egiteko asmoa al dakazute ta larunbata de lasai, edo larunbatean buelta luzia? Ni larunbatian ibiliko naiz.
Aupa, Igor nere asmoa da Igandean Donostira joatea, larunbatean ibiltzeko asmoa dakat baino xuabe.
Ta bihar greba dugu lantegian, o sea ke goizian txirrindan ibiltzera.
P.D: Torneríako argazki hori oso guapua da, Irungotx power!!!.
Atzo pulsometroko datuak ikusten, lehenengo 30 minututan 45,4km/h media. Tornería azpian 40,9km/h. Ta Lagos azpian 37km/h, kandela eh?.
nik larunbatian lana dakat, seguraski igandia DBD ingo dut.
Bihar eta etzi giroko taponeak !!
nere podiuma: 1:Evans 2:Basso 3:Sastre
NI ere DBD-ra joango naiz.
Nere podium-a 1.Evans 2. Basso 3. Arroyo.
Nik larunbatean bazkaria dut... 12.30tako etxean, asike bueltaxka arina...
baina Igandean bai, DBDra!
Hemendik joateko geratuko gara? ze ordutan eta non?
Ikardo
Biharko, geratu gera 9tan farmazian, buelta lasaia emeteko. Dantxari-kafe ta buelta. Nahi duenarentzat. aio.
Iepa jende, bihar DBDra joateko geratu gera 7.15etan Cepsako gasolineran, ale ba, ondo afaldu gero ta bihar arte.
Aupa jendia!zer moduz asteburuko entrenoak?nik asteburu hontan garagardo ta kubatak.Entrenatzaileak gomendatu zidan hanka pixkat altxatzeko. fuerteegi omen nengoen Qh-rako ta...
Ivan Basso ha vinto il Giro d'Italia 2010.
Il Giro 2010 é finito, snif, snif,...
Fino al prossimo anno, e grazie per seguire questa meravigliosa corsa! Ciao!
Denboraldia bukatu da! Karrera txiki batzuk geratzen dira (Vuelta a Burgos, Vuelta a Francia,...) baña garrantzi handirik gabekoak! GIROa behin bukatuta, tropela oporretan eta datorren urtean pentsatzen hasia da jada.
Ederra izan da, beste behin, erronda transalpinoa, haundia!!
Señoras y señores, Il Giroa sei finito, GRANDE GIRO D0ITALIA!!!
Zer moduz atzoko DBD proba??
(Erredakzioak itzulitakoa)
Atzoko proba ikusten ilusio asko egin zidan hainbeste IrungoTx-eko mallota ikusteak (Gari, Jesus, Xabino, Iras, Arkaitz, Mintxero, Txefo ta Almandoz). Mallotak ekipo itxura ematen du ta ekipo ona gainera.
Angelo Zomegnanek deitu dit hurrengo urteko Giroko preselekziorako apuntatzeko. Navigare, Flaminia ta IrungoTx-en artean dudak omen dauzka. IrungoTx, ekipazo!
Aupa Igor, zure animoak bai eman zigutela indarra. Hurrengo urterako "Uci Pro Tour" eko marrazkia jarri beharko dugu maillotetan orduan.
Beste galdera, azkenean Irati Extremekoa lo egiteko nola antolatzen dugu?.
Xabino!!!jaizkibelen 40km orduko jarri behar zaren hurrengoan abisatu ze ni motuakin juango naiz.Irasek larunbatean irati aldera joateko asmoa omen... Icardo ta Julian azkenean iratirako apuntau zazte?
Aupa!!!
Ke pasa?? zemuz bukatu zenuten igandekoa??? behintzat bukatu zenuten, nik hori ere ez,... Jaizkibel, Ibardin, Lizuniaga, eta Saninazio pasa ondoren, euria hasi zenean... rajada total egin nuen,...
Aurten 4 tanta ikusi orduko ``modo marikilla´´ batean sartzen naiz eta buruak ezetz dio, QH, arreba kantinera eta Mosku2010 eko irudiak etortzen zaizkit eta.... ``Ikardo no te la jueges´´ batek eragozten dit minimo bat ere arriskatzea... KE SE LEVAZER.... Igandekoa ez zen salbuespen bat izan, eta euria hasi zuenean... Gari agurtu eta etxerako bidea hartu nuen....
(ke koñazo, zenbat idatzi dudan...)
Ikardo
A!!!! Iratirako apuntatu naiz!!! (ea ez duen euririk egiten, JAJAJAJAJ)
Nere furgonan 4 joan gaitezke eta 4rentzako lekua dago lo iteko, ez da Ritch hotela baina badauka bere xarma... neretzat behintzat...
Dena den, rouloten bat libre badago eta bete behar baldin bada, neregatik ere Ok... (total, berdin zaidala, ``soy de buen conformar´´, esaten den bezela, berdin zait)
Ikardo
Iepe!
atzo azkenian egualdiak ez zigun bate lagundu eta bukatu ta segituan etxeerako bidea hartu genun batzuk... eskerrikasko ikardo ur botelinagatik!...ederki etorri zitzaidan jaizkibelgo igoeran!...politena irteeran IrungoTx-eko hainbeste mallot ikustea!
Irati koment: datorren larunbatian Irati aldera joateko plana:
-7:30 tan Hendayako Lidel-eko parking-ean
-Ibilbidea: zehazteke baina tapone!
-bukatu ondoren merienda ta etxera buelta.
Zein animatzen da? QH prestatzeko aproposa da!
Iratixtrem: Julian ere apuntatua dago.Lo egiteko planari buruz, seguraski egun berean jungo gera.
Ni iratira bai. Ez dut behin ere Burdinkurutxeta eta Bagardi igo, baina zuek iaz egin zenuten, ez?
Igor, zu joatekoa ez bazera, ibilbide klasiko bat prestaiguzu.
(Goizutar tonuarekin esanda)
Igor, ibilbidea nik yartzea nahi altzo?
Ni Iratira ez nijoa, Ostiralean afaria dut, ta berandu iritsiko naiz etxera seguroena.
P.d: Almandoz barkatu!!!, Jaizkibel bukaeran abiadura hori hartzeagatik, baino eske talde polita zegon gure aurrean ta empalmatzeko zen bakarrik. Mis mas sinceras disculpas.
(Goizotar tonua yarrita)
Akaso jungo naz, bazkaya beharren afaya baldin bauket. Nik eztot rekorrido osua iñen miño pixkot sofrittuko dudala usteot maldatzar hoitan. Mapai beira ai naz, aber zerbatte moldatzen doten.
Kulotek yarri ta aldena ittea!
Atzo Ciclopen ikusi nuen "dopaje mecanico" deitu dutena. Motor bat kuadruaren barruan. Videoa erakusten zuten nola funtzionaltzen duen (benetazkoa da!), eta hoberena, salatzen zutenez Cancellarak Roubaix-en eta Flandesen erabili zuen bere atake brutalak egiteko.
(Goizutar tonuakin)
Flipantiya!
I'm very apologised by so serious acussations against me! If you have probatory elements, I invite all of you to teach them!
Now, i'm going to train with my motorbike,....fuck!!! Do you hear this? No? Good!! I'm going to train with my bike!!
Aupa gaztiak!
Iñork ez al du ezer esan behar? Valverde bi urterako zigortu dute, eta aurtengo sari guztiak kentzeaz gain bueltatu egin beharko ditu (atzo Antonek Romandiako etapa irabazi zuen).
Aupa Val-Piti!
Neri, neurria egokia ala ez den eztabaidan alde batera utzita, txapuza absoltuta iruditzen zait Urtarrilatik atzo arteko garaipenak kentzearena. Anton ta beste asko orain garaipenak lortu dituzte bai, baina de forma txapuzera, torticera, nahi ez zuten bezela, puta mierda absoluta!!! Guzak hobeto egin daitezke, fijo! Baino hau desastre hutsa da, una mierda!!!
Ate guztiak ireki dira Zenbatzaileak Caisse Deparnge, barkatu Uzueren hurrengo taldearekin fitxatzeko.
Iban, zu Tour-eko zale sutsua izaki, ba la dakizu motor electricoaren aurkako neurririk hartuko duten?
(Entzun dut, talde guztien hoteletan, 220vko entxufeak kenduko dituztela, motorraren bateriarik karga ez dezaten)
Irasek esaten duen bideoa Youtuben dago.
Googlen "Motor Cancellara" jarri eta bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.
Eztabaida harrizko platerean zerbitzatua.
hau da bideoa:
http://www.youtube.com/watch?v=8Nd13ARuvVE
Flipantea! Orain betikoa gertatuko da, Cancellara ondo erortzen zaienei bideoa payasada-farsa bat dela esango dute ta gaizki erortzen zaienei egia dela esango dute.
Pues bien: Neri pila bat gustatzen zait Fabian baina aurtengoak ez dit usain onik ematen ta hau egia izatea ez litzaidake batere harrituko. Ta Cancellara bezela, beste batzuk.
Ke kossass tienen estos lokos ziklistas!!
Tourrak taldeei generadore elektriko propiak ematea debekatu beharko luke ere, ta depaso, GIROa eredutzat hartu, denean!!
Impresionante...
bino, bino, Fabian!!! zertan hai zera?
susmatzen nuen zerbait baina ikusi arte ezin sinetsi.
Roubaix-en in zenuna zaila baina sinesgarria zen, izan ere, aspalditik in dituzu holako erakustaldiak zelaian eta ez dut uste beti txirridopatuakin ibili zarenik.
Bino Gerasbergeneko kapel muur-en indakoa,... de ahi no paso txabal... Denen aurrean lotsagarri utzi ninduzun. Etzenun ezta disimulatu ere.xd
Quik step-i ere Specilized-ekoek bizikleta hori eskeini zion urte hasieran baina gu legalak garenez uko egin eta Eddy Merckx-ak hartu genitun.
Nos gusta la juerga pero no somos tanposos Fabian....
Valverde comenting: albistea ez da batere sorpresa izan. Neri pena ematen dit Valverde zigortzeak baina Españan gauzak ondo egingo balira, Basso bezela egongo litzateke Alejandro, zigorra beteta ta berriz ere korritzen. Spain is different pero different pa peor, klaro!
Cancellara comenting: nik ez neukan ezer entzunda dopaje mekanikoari buruz ta totalmente deskolokau utzi nau bideoak. Atakeak berriz ikusten jarrita ta bideoko esplikazioekin duda galantak sortzen dira. Txirrindulari batek konpetizio batean hori erabili dula demostratuko balitz, nik argi daukat ze zigor ezarriko niokeen: paliza bat eman bi belaunak txikitzeko ta bizi osorako edozein kiroletarako lizentzia debekatu. UCIkin kolaboratzen badu, piruleta bat opari.
Nik motor hori eskatu nion taldeari Girorakao baina eana zidaten "Tú, ni kon moto ni kon tomo! No ganas ni a las kanikas, txabal!!"
Ta hor aritu behar izan naiz retorzitzen mendian gora kosa fina, baña Montalcinoko taponea zurroira (MMLasak oso ondo abisatu zun etapa) ta Tonalen atake palrekuerdo! Alere, ze ibilera trakets maketsa dut, ez? No atraigo ni a las moskas kon ese andar!!
Apa jende! Ni Iratixtremeko asuntuari bueltaka nabil. Azkenen zenbat jungo gea ostiralean? Kanpinean afaltzeko lekua hartzeko da. Makarroiak egongo dira jateko. Lo egiteko badirudi rulottak eta furgonetak soberan daudela. Esango didazue.
Iker, ni Ostiralean jungo naiz fijo, kontatu nerekin.
Ah! Arkaitzek gaur goizian komentatu dit ea zenbat apuntatuko diren kebranta ta gero egingo den afarira. Naiz eta kebranta ez egin afarira nahi duena etorri daiteke.(Arkaitzen hitzak). Jejej!!
Nik ez Quebranta ta ez afari, lengusiña kantinera ateratzen da ta lenbixiko ensayua da egun hortan.
Berriro ikusi dut bideoa ta nik sinisten dut motorrarena! Fijatu Cancellararen mugimenduak ataketan, ez ditu giharrak estutzen (Gramond-en argia da), eta "komo si le llevarán" dihoa Roubaixen asfaltoko erasoan. Ez du esfortzu izpirik erakusten!
Fabian, no lo sé pero tienes un pedazo de gato muy encerrado!!
Horrela bada, ke tano, ke puto tano! Dopatzeaz aparte, motorra txirrindan, MOTORRA TXIRRINDAN!! Es la puta ostia!! Lo puto peor!!
Iratirako apuntatzen naiz!!badirudi sufritzea gustatzen zaigula.
Parada, Txefo ta ni ostiralean ere joango gara, gora makarroiak karbonarara!!
Aupa!!
Por partes...
ni larunbatean hemendik ateko naiz, asike enoa Iratira. Lehengoan Iras-ek jarri zuen (Endarlatsa-Artesiaga-Urkiaga-Izpegi-Otsondo) bueltak tentatu nau, hemendik geratzen denik ba al dago hau egiteko gogoz?? (IkerP? xabino?,..)
Parada, ni Iratixtremera aurreko egunean noa, asike nerekin ere kontatu afarirako!
Ta Qh egunean afaria dut, kuadrilako bat bueltatzen da Argentinatik eta ongietorria dugu... peligro!
Ikardo
Nik Iratixtremera bezperaz joatea nahiago dut, baina ez non lo egin.
Parada, kanping-eko rulotean lekurik ba al da?
This is going to be a great and a mega event which is too great and full of fun and entertainment, with all the top bikers and riders which are joining this event and all the absolute enthusiasm will definitely come to be seen as well.
Publicar un comentario