Larunbatean Irati aldera juteko plana martxan dago, ibildea zehaztu gabe dago oraindik baina gogorra izango dela segurua da, urtero bezela. IratiXtremerako aklimatazio bikaina!
Profesionaletan notizi ugari: Giroa, Operación Puerton egoteagatik zigorra ordaindu zuen Bassorentzat, Valverde operazio berberean egoteagatik orain hasiko da zigorra ordaintzen, Cancellararen erakustaldiak zalantzan,...
21 comentarios:
Arratsaldeon!! Ni ere Irati aldera jungo naiz larunbatean. Esango dezute nola antolatu kotxeekin. Ni karneta berritzen nao ta ezin det beste aldera jun probisionalakin,asinke ezin det gidatu mugaz bestaldera. Iratirako rulottan badago lekua, 4-5entzako,binan txefo ta ikardok furgoneta badute eta en una mala bere etxean lekua bazula beste bintzat esan zidan kanpineko gaztia. Esango didazue!!
Ni apuntatu ruloterako.
Igor, ze ibilbide egingo dugun jakiteko irrikitan nago.
Ba kanpiñean ezagutu genun mutila zonalde hartatik eginiko hibilbide bat bidali dit. Igorri korreoz bidaliko diot ta bera asuntua begira dezala...
Unai,zuri ere bidali dizut!!
Garik iazko itzuli bera (Burdingurutzeta-Bagargi, Larrau ta Ahuzki) errepikatzea komentatu zidan atzo.
Nik Landerre (Apanitze) sartzeko goguak dauzkat.
Landerre sartuta, hiru mendateko itzuli bat egin daiteke: Landerre, Issarbe (edo Soudet igo ta jetxi) ta Bagargi (igual gehiegi da zeren hiru igoerak de traka dira). Edo Landerre sartu aurretik beste igoeratxo batzuk (Irei, Bilgosa, motzak miño gorrak de cojones) egin daitezke ta gero Landerre, Bagargi.
Igor, Garik proposatzen duena egingo nuke. Batez ere, iaz ez nintzelako joan. Zu etortzekoa al zera? Ala bada, bidali emaila proposamenarekin.
Iazkoaren antzekoa alderantziz ere egin daiteke: Landerre, Larrau (aukerakoa da, igo ta jetxi toki berdinetik egin behar bait da) ta Bagargi. Luzeraz iazkoaren oso antzekoa aterako da ta gogortasunean pixkat gehio, batez ere bagargi 3. igoera izanda.
Gabon,
Larunbateko, kotxe banaketa Lidel-eko parking bertan egin dezakegu,ez dakit zenabt izango geran.Arkaitz,Unai,Almandoz,Iker P.,Julian,Gari,Igor(?),Jesus(?),Josu(?),Txefo(?)
Neri Landerre-Larrau-Bagargi aukera gustatzen zait!
Neri rekorridue berdin zait, total...
Txefo ez dator burdina in behar du.
Nik ere iratiko stagera kale egingo dut. Burdina egin behar dut asi ke...ezkutuan entrenatzen jarraituko dut kantxelara metodoakin,jejeje.
Aupa Burdinzaleok!! Irungotx zuekin egongo da, nahiz ez bertan animatu.
EGURRRRRRRRRRRAA!
Iepa gaztik, aspaldiko.
Inbidi ederra ematen duzute ibilbidearen eztabaidarakin.
Giroko taponea ematen du honek: Larrau, Bagargi,... izen handiak dira horiek. (Nahi luke Tour-ak holako etapa bat in).
Bueno, nere inbidi-zikinaren sakonetik ibilbide bat proposatuko nizueke guztiz gomendagarria iruitzen baizait.
Larra-larrau probako ibilbidea. 145 km, 3600m desnibela, 4 mendate: St.Martin Arria (belagoatik)-issarbe(traidorea bino polita)-Larrau(no coment)-Laza(benetako puntilla ematen duena).
Isabara azkena iristen dena bazkari-berendua ordaindu dezala...
Hala mutilak, ongi segi
Aupa Xabi,
Bizi al gera? Entetu naiz bai, azken aldian pinoi aldaketa hotsa, mendiko makilak lurrean egiten duenagatik aldatu duzula! Ea noiz ikusten garen (bizikletaz edo mendian).
Larra-Larrau... egia esateko, ibilbide hori egiteko modu bakarra izan daiteke larunbat honetan joatea. Ez dut uste irailan nere bizikleta motibazioa inoiz nahiko izango den horrelako zerbait egiteko.
Larunbatean Iratialdera jutekotan nago ni ere, ez daukat orain dela urte batzuk neukan txispa baina erne! El que tuvo la retuvo! Ez al zineten neretaz gogoratzen ala?
Biharko eguraldi berua iragarri dute ta 30 gradutara iritsiko omen dira tenperaturak.
Badago tipo bat Bagargin txirrindulariak igotzen ikustea asko gustatzen zaiona ta batez ere bihar egingo dun bezelako beruakin: Mesié Masó! Batzuk ezagutzen dittugu Bagargin ematen dituen mazazoak, buffff!
Igor, baina zu ba al zatoz? Ezin zera Bagargira resistitu, eh?
Juteko asmua dakat miño bihar ikusko dut ze ibilbide ingo dudan, Landerre igotzean ikusko dut bigarrenakin animatzen naizen edo Ahuzkiko balneariotik Bagargi gainerako bidezidorra hartzen dudan.
Atzo nere testak egin nittun Erlaitzeko doble buelta klasikoan ta datu bikainak atera zitzaizkidan, bi igoerak 21´30" inguruan, gutxi gora-bera iazko antzera...
Igor, zikina! ez parrik egin, nik denbora horretan igo nun ta asteazkenian!
Baina Iras, zu klasikomanoa zara, ni ordea eskalatzaile peto-petoa, jajaja
Biharko 28 edo 30 pinoiak ondo engrasatu!!
Merienda nere kontu...txorixo,udaizapiko etb
Ni bihar ez naiz agertuko eh? Españako itzuliko sprintetan ez neukan areriorik baina Iratiko mendateak gogorregiak dira nere hanka mazakoteentzat. Xabaleko etapa bat egitean deitu ta ikusiko duzue zer den ona! Os saco de rueda echando ostias!
Publicar un comentario