
Rekuperatu al gea larunbateko tapponetik? Earra izan zen eh? Bai tapponea ta batez ere Donazarreko merendola, txirrindan energiak gastatu ondoren ez dago rekuperatzeko forma hoberik.
Ta hurrengo asteburuan beste Irati razio bat, IratiXtrem!
Burdin gizonan Ikerrek 2. bukatu zun garaipena merezi arren ta Txefo ere top ten barruan, zorionak!
Profesionalak Tourrari begira dagoeneko ta prestaketarako proba mitiko bat, Dauphine Libéré, aurten Alpe d'Huezen etapa amaiera bat izango du gainera.
23 comentarios:
Larunbatean, azkenean, ezin izan nun Irati aldera jun. Zer moduz ibili zineten zuek?
con la minga.
Oaintxe gogoratu naiz Ikerrek 2. egin zula Burdin Gizonan ta sarrera berria ireki dudanean ezta oroittu ere. Norbaitek lortu al du podiumeko aragazkirik? Edo ba al dago sailkapen, argazki, etabar begiratzeko web horririk?
Zorionak Iker, IrungoTx-eko lehenengo podiuma lortu duzu, ta ia-ia garaipena!
Eskerrikasko Igor,aixxx,ia,ia, piragua madarikatua...Ez banu bolkatu...behintzat bizikleta eta oinezko partzial onenak eraman ditut asike konten esan beharko. Txefok 9º (makina piraguan) egin zuen ta Gotzon patxara osoz atera zen eguna pasatzera,sufritu ez zuen bakarra izango zen,jeje.Ez dakit podiumeko argazkirik lortu ahal izango dudan baina saiatuko naiz.
Iker, zorionak Burdinan egindakoagatik, eta zorionak... zorionak zuri, zorionak beti,... attontzen ari gerala, attontzen ari gerala. Laister Julianen kategorian atera beharko zera!
Internetetik salseaten webi hau ikusi rot, politxasku! Neure fotorik estot ikusi ordia, ta ni norbait ixendaku nas bisikletien eh!, ero astu in sarie Tourrin 5. indaku nasela? Sorte pixket falta ixen dot irebaslie ixeteko baño sikliste konpletu, como pocos! Oindiño gerra emango neuken Tourrin, neure klasigas! Erras igoten neban, erras!
Zorionak Iker, bigarren postuagatik, esan didate erori zinela ta guzti mendian, bestela garaipena lortuko zenun fijo.
Ta Irati-Extremera goazenei, lo egiteko nola antolatzen gea?. Ze ordutan ateko ginake ostiralean, etb...
P.d: Irungotx-eko argazki hori talde on baten itxura ematen du. Astana and compani, kontuz gurekin!!!.
Iratiko taponea ederra benetan! paisaiak,portuak,eguraldia(batzuntzat ez!!)...ta merienda zer esanik ez!
halare belauneko min,pajara eta kalanbreak ere ez ziren falta izan...
Iratixtrem-erako, aita ta ni egun berean jungo gera...hitzegingo
Dophine-ko Alpe D'Huez-ereako igoera ikusi beharko da Marmotte-n nun atakatu jakiteko!
Continental etxeko GP4000S cubiertak erosi nahi ditut internet bidez. Prezioa 56€+bidalketa. Inork ineresik badu, bidalketa elkarbanatu egin dezakegu.
Barkatu, ez dut esan 56€-ak paregatik dela, nonbait banaka ez dituzte saltzen.
Aupa Iras, joan den urtean izan nitun jarriak holakoak zipp gurpiletan. Oso ondo heltzen dute bustian, igual michelin baino gehiago. Hori bai, fallo bezela oso biguinak direla esango dizut, ta flankoetan duten kostura hori, deshilazatzen da ta ez zait bat ere ez gustatzen.
Baino oso kubierta onak dire, zuk ikusi.
Jode!! Oso biguinak direla,flankotan desilatxatzen direla... Ta oaindik oso kubierta onak direla diozu?? Ba txarrak direnean nolakuak izango dira?Iras,ez erosi kubierta horiek ke te vas a matarrr!!! Jajaja
Ba nik azkeneko bi urtetan kubierta hoiek erabili dittut ta oso gustora. Imajinatzen dut bustian ondo jutea ta bigunak izatea lotuta joango direla, gogorragoak balira agian bustian etzuten ondo helduko.
Iaz, Quebranta aurreko astean kubierta ta kamara berriak jarri nittun, dena Continental, made in Germany.
Neri txarrak Vredestein batzuk atera zitzaizkidan, oso azkar gastatu ziren ta bustian etzuten ezertako balio.
Ea, biguinak izatea ez da fallo bat, bakarrik poltsikorako, biguinak direlako heltzen dute hainbeste, nos ha jodido!, baino hori goi mailako ia kubierta guziak, pro3 michelin, ultremo r1 schwalbe, vitoria open corsa, etb.
Desilatxatu zitzaidan bakarrik bat, baino halere ez nuen arazorik izan.
Ze ordutan gelditzen ta non joateko Ostiralean Irati Extremera?
Aupa ekipo!! ostiralerako ze plan? Txefo ta nik 17.30 inguruan. atetzeko asmoa degu, ze Txefok lasartetik pasa behar du.Parada belauna ze mouz? Badirudi aurreko asteburuko berorik ez dugula izango
Rollo Iratix:
Nik 17ak edo 18ak aldera ateratzeko asmoa neukan. Nere kotxean 3 pertsona eta 3 bizikleta joan gaitezke.
Aupa!!
Aurreko asteburuan iratira enintzen joan eta gehiegi enaiz enteratu baina, azkenean roulotean bada lekua? furgona eramango dut?
18.00tan zermoduz?
Jon Ikardo
Bueno plan aldaketa!!
Istorio bat atera zait bihar eguerdirako hemen (Gasteiz) eta ia que txirrinda eta dena hemen dudan, zuzenean joango naiz otxagabiara.
Afaltzeko ikusiko gara!
p.d ezdut bihar doan inoren telefonorik!!! jende gehiegi han elkar aurkitzeko?
Ikardo
Bueno mutilak, ondo ibili Iratialdean ta bazpare xira, botinak, eguzkitako krema, eguzkitako betaurrekoak, aterkia,...hartu. Horietako zerbait beharko duzue, baina zein?
Ondo pasa ta al den gutxina sufrittu!
Badauzkat Iratialdea ezagutzeko goguak miño Iratixtrem gogorregia da neretzat, nora noa ni nere patatzarrekin Artaburun gora? Ostiralean prologo bat egingo balitz agian animatuko nintzateke baina... hortan bai nintzela ona. Ona ez, onena! Vuelta, Giro ta Tourrean lider jarria naiz lehenengo egunean irabazita eh? Oraingo potentzia neurtzeko aparatuak jota-lertuko nituzke orduan, hura zen indarra, hura, redios!
Bai, egurra eta dopazoa.
Eskerrik asko Igor, nik snorkling egiteko tutua ere hartuko dut bazpare.
Zemouz jun zan larunbateko IratiXtrem epikoa? Kronikak, kronikak!
Goizeko 7retan esnatu ginenean ruloteko sapaian euri hotsak egun gogor baten preludioa zirudien. Efektibamente, euria a tope eta gelditu gabe, Igorren ametsetako eguraldia!
Azkenean neguko arropa jantzi (geneukana behintzat) eta batzuk atera ginen (gogoratu euriak lehengo 3 ordutan ez zuela atertu). Julian eta Arkaitzek yo paso esan zuten. Beno, barkatu, gure Girologoa ere rajatu egin zen euria dela eta.
Ibilbidea oso ongi, hotz pixkat pasa genuen, baina oso ongi. Iratiren beste ikuspegi bat ikusi genuen, seguraski eguraldi onarekin baino ikuspegi realistagoa. Artaburu kendu zutela entzun genuen irteeran, baina azkenean kilometro t´erdi besterik ez zizkionen kendu eta hor nere 29a zoragarria izan zen. Eskerrak!
Jeitsierak poliki egin genituen eta uste baino hotz gutxiago pasa genuen. Eta Larraura iristean, sorpresa, euriak atertu egin zuen. Larrauen batzuk lasai, bestiak ahal zuten bezela ematen, eta kaxkora iristean denak kontent. Que maravilla!!
PD: Etxerako bidean abiatu ginenean Irungotx-eko maillot bat zuen tipo batekin gurutzatu ginen. Bai jauna, gure Girologoak arratsaldeko eguraldi hobea probextu zuen Irati aldean gure maillot polita erakusteko.
Gorroga Iratixtrem, datorren urtean berriz ikusiko gera.
Publicar un comentario