2010/07/05

San Martzialetako izerdiak botzeko...

...zer hobeto MARMOTTE edo IRATIKO TOURRA egitea baino?
Glandon eta Alpe d'Huez-eko argazki hauek ikusita zeineri etzaizkio hurrengo urtean hara juteko gogoak sartzen? Hala ere, argazki hauei protagonisten kronika falta zaie, hori bai, ederki detallatua eh! (Glandon gora nijoanean, Telegraphen ezdakit zer, Galibier espektakular ta Alpe d'Huez....).
Ah! Ta Iratiko Tourrera jun zinetenak berdin.

50 comentarios:

urkizu dijo...

TOUR COMENTING:
Lance Armstrong-ek irabaziko du!!!

iras dijo...

Xabino, zure botinak dauzkat!!!!

Xabino dijo...

Arratsalde on, a ze argazkiak, enbidia ematen du, baino pentsatzen det oso gogorra izan zela ez?. Kronikak, denborak......
Ba azkenean ez nintzen irati aldera joan, larunbaterako eguraldi petrala emana zegon ta irunen geratzia erabaki nuen, Txefori bakarrik utzi nion.
Iras, hurrengo larunbatean nahi baduzu eraman botinak farmazira.
Aio.

urkizu dijo...

TOUR COMENTING:
AC gaur etxera!!!

igor dijo...

TOUR COMENTING:
A ze etapita atzokoa. Pericok esaten zuen bezela "si llega a estar Armstrong en el grupo delantero...". Pericok ere bere garaian ez dut uste inorreri itxoingo zionik. Gaur ondo egongo litzateke Contadorrek denbora galtzea Tourrari emozio pixkat emateko.
MARMOTTE COMENTING:
Kronikak, kronikak,...

gari dijo...

MARMOTTE komenting: IZUGARRIA!! polita bezain gogorra edo gogorra bezain polita.
Glandonen lasai regulatzen eta paisai zoragarria begiratzen...Telegraph-en oraindik indarrak daudenez gustora...Galibier-en azken 5km-tan sufrikario ikaragarria.(bukatuko ez nuela pentsatzen nuen) .Galibier-goian saltxitxoi bokadilloak krixton exitua ta 4 bat jan nittun.Jaitxieran pixkat errekuperatu eta Alpe de Huez-en ahal bezala igo noizbehinka ur dutxa batzuk hartuz!!berua izugarria azken km-tan.
Total: 8:22, baina gutxienekoa denbora zen, denek bukatu genuen:unai,arkaitz,julian,eneko eta haritz-ek ( honek bai meritua!!).
Bizitzan behin behintzat egin beharreko proba!

iras dijo...

Aupa Irungotx-zaleok. Ni larunbatean ez naiz aterako. Kuadrilakoak ostiralean rollo-igantzi-Lesaka-parranda daukagu.
Xabino, eman zure telefonoa eta deituko zaitut botiñak itzultzeko.
Igor, kronika prestatzian jarriko dut.

iras dijo...

Marmotte komenting:

Hau proba!! ze polita! ze portuak! ze bizikletero festa!!

Hasieran Glandon igoera nahiko lasaia izan zen. Ni Enekorekin, eta Arkaitz atzerago ("pixa egitera geratu naiz", zihoen). Enekoren ritmoa ona zen. Onegia neretzako, bere taupadak 158 eta neriak 170. Arkaitz atzerako zegoela, ni deskolgatu eta bakoitza gurera igo ginen. Ze polita glandon, ze paisajeak, ze kaosa kaxkoko habitallamientuan!! Han zen Eneko gure zain, Mirianen kokakola edaten, mmmmh, kokakola, ze goxua. Glandon jeixten hasi, eta ziztu bizian jeitxi gera jendia aurreratzen (Conti GP4000s zoragarriak dira baita lehorrean ere). Ez ginen gogoratu jeitsiera neutralizatua zela. Ala ere jendea orokorrean desastre jeixten zen. Gero St. Jean Maurinne bitarte, kamio pestosoa eta berua a tutiplen. Telegraph igotzen hasi arte (altuera 420m). Hau baso barruko portu lasaia, baina Arkaitz eta Enekoren erritmoa gehiegitxo eta atzerago eta bakarrik egin nuen portua. Eskerrak ritmoa hartu eta bukaeran nahiko ongi igo nuen. Taupadak 172 inguru, gehiegitxo baina ongi. Kaxkuan Eneko eta Arkaitz nere zain, ta berriz kokakola, mmmmmmh, ze goxua!! 5km-tro Valloirera jeitsi eta beldur pixkotekin Galibier igotzen hasi ginen, orain elkarrekin. Igoera lasai doa, eta alako batean 8km gora iristeko eta zati oso polit batean portua zakartu egin zen, uf! Konturatzeko Eneko atzean geratu eta Arkaitz pixkot aurrera joan zen. Nik bere errueda hartu eta orduan eta gustorako igotzen hasi nintzen. Konturatzeko Arkaitz ez nuen atzean ikuste, eta portu kasko zoragarrira motoa bezela igo nintzen. 2600 metroko altuera, DIOOOOOOOSSSS! Habituallamientoan hiruak elkartu, eta Eneko pixkot izortua dago. Han jendearen erdi-erdia luze-luze etzan eta zeruari begira serio-serio zegoen. Enbutido goxuarekin gustora baina Arkaitzek, "hozten ari naiz, goazen!". Berakoan, berriz ere Irungotx-ekoon jeisteko gaitasuna nabarmen geratu zen, hori festibala, eta hori hotza. Konturatzeko beheko aranean ginen berriz, eta bero sapa genuen nagusi. Ecrins mendien glaziare gaixuak pena ematen du. Bi telediario geratzen zaizkio eta poztu nintzen ezagutzeaz.
Alpe d Huez igotzea besterik ez da geratzen. Eneko eta Arkaitz beheko habituallamientoan geratu ziren, eta ni fuerte hasi nintzen goraka. Berua kristona, 34 grado esan zuten ondoren. Hor ikusi nituan Coppiren kurba, Mayorena, Gianni Bugnoa... Lucho Herrerara iristeko beroak irentsita nengoen. Erritmoa galduta eta indarrak itzalen batena ezkutatuko ziren, baina han ez ziren ageri. Oraindik 9 kilometro gora iristeko, uf, iritsiko al naiz? Itzal guztiak bilatzen, jendea pasatzen baina ni 8km/h-ra nijoa eta?? Eskabetxina total! Neska bat ura eskaitzen eta nik burutik behera botatzeko esan nion! HOri berua, hori izerdi tanta ale pilla! Uste nuen edozein momentotan itzalazpi batean geratuko nintzela, baina, denak jendez beteta zeuden. Txirrindualiak edozein pareta zulotik ateratzen zen ura hartu nahian pilatzen ziren, batzuk buru gainetik botatzeko, besteak edateko. Alako batean, 3. kurba pasa nuen, eta Migeltxo eta Mirianen animoak esanaz aurpegi ona nuela! Nola da posible aurpegi ona edukitzea zakur zaharra bezela sufritzen denean. Alako batean Giuseppe Guerini eta errebueltak bukatu dira, eta alako batean eski estazioan nago, eta alako batean bukatu dut. Hau dena "kamara lentan".
Marmotte, ze polita, ze gogorra, ze haundia!

Bazpaere eta inor ez despistatzeko txapazoa bikoitz eran jarri dut.

TOMA MORENO!!

PD: Gaur egungo txirrindularitza sasi-erromantizismo honek kiratsa dauka. Ze nazka! HOrrillok dioen bezela, pasa dadila tourra berriz Pari-Roubaix iristeko.

Xabino dijo...

Hori kronika Iras, bai jauna, faltan bota ditut zure desarrollo komenting, baino bueno, oso ona. Botinengatik ez preokupatu, emango dizkidazu beste batean. Ta larunbaterako planik ba al dago, geratuko gera?. Norbaitek Indurain egin behar (nik bai)?.
Agur.

igor dijo...

Neregatik bihar 9tan farmazian. Rekorridua bihar bertan pentsatuko dugu juntatzen geranen artian.

gari dijo...

ni ere agertuko naiz bihar farmazian 9-tan.

Xabino dijo...

Ni ere bai biharko.

iras dijo...

Tour commenting:

Politta dago tourra! Samuk juvenilek egiten duten egin du. Eta Zenbatzailea... larri, larri. Nork irabaziko du tourra?????

igor dijo...

Tour comenting:
Eskerrak Alpetan ez dagola ezer, bestela...asteburuko etapak oso polittak izan dira ta Madeleinekoa falta da oraindik.
Badirudi Tour honek uste baino emozio gehiago izan dezakeela, 10 segundu bakarrik izan ziren miño seguro Kontalaria nerbiosten hasia dela. Etzaio eusten ari Fermin... badoa, badoa Schleck gaztea, horiaren bila!

igor dijo...

Larunbatian Caravanasetik pasa ta Assos kulotia duzutenen taldetxora apuntatu nintzen. Beltzak dira sin mas, miño ipurdiko "A" letra txiki horrek nola atontatzen digun...

iras dijo...

Gaur 18:40tan Mendeluko errotondan Kedada tourrari buruz hitzegiteko. Kuloteak nahitanahiezkoak dira.

gari dijo...

nik ere ASSOS-a erosi nun atzo!!
Bazpare, norbaitek erosi behar badu,gogoratu karabanasko caja-ko sinpatikari kuloteen kaxa eskatzea...krema batzuk,jaboia...txorradilla batzuk ekartzen ditu...behin 90 euro pagatuta!!

Nik ere seguraski proben denboraldia bukatzeko Indurain luzia ingo dut, zein gehio animatzen da??

Gaurko etapa Amstrong-ek!
Samuren jokaera ez dakit jubenilena edo susmagarria...no se.

iras dijo...

Gari, ni dudatan nago Indurainen handia egiteko. Azken astean erabakiko dut, baina haundia egiten ez badut, txikia ezta ere.

Carabanak kakamierda!!(baino, denak hara erostera).

Hori pentsatu nun nik, Samu Schleck-ek ekipora ote doa?

Xabino dijo...

Ba ni kuloteak erosi nituenean ez nuen kajarik eskatu. Kaguen sos.
Gari ni ere Indurain luzia ingo dut, larunbatean beste fondo entrenoa in beharko ez?.
Gaurko etapa Kreuziger-entzat.

iras dijo...

Nik larunbatian ezin (euria emana da), eta igandean ibiliko da. Inor animatzen bada, 140KM-ko itzulia egin nahi nuke. Agian, Baztan-extrem bera (Otsondo-Izpegi-Bagordi-Otsondo)

Michael Rasmussen dijo...

Iepa gaztik,
ojo, egiten dituzuten entrenamenduekin. Irungotx-eko kapoetako bat, traje ta bizikleta beltzakin, lizaietan gora ikusi omen dute serieak egiten.
Neri hori egiteagatik 2007ko tourra kendu zidaten, redios.

igor dijo...

Joder Michael, ez dut zure deskripzioko kondizio bat bera ere betetzen:

Kapo:ez
Traje ta bizikleta beltza: ez bat ez beste
Lizaietan gora: enaiz gogoratu ere egiten igo nun azkeneko aldia
Serieak egiten: zer da hori?

Xabino dijo...

Egun on, biharko fondo entrenamendua egiteko 8.30tan farmazian. Prinzipiotz Gari ta biek jungo gera, ea norbait gehiago animatzen den.
Ibilbidea zein?, Otxondo-Agiña-Aritxulegi, Izpegiko itzulia, Ezkurrako itzulia ta gero Ibardin...?

gari dijo...

bihar euririk ez bada 8:30tan.5 bat orduko buelta...ibilbidea....Otxondo-agina-aritxulegi? ikusiko!

Samuk podio ni por el forro!

Esan dit Lizarietan serieak egiten ibili denak,Vila-ren errekorra autsi zuela!!

iker iras dijo...

Norbait animatzen bada...igandean Ermuan mendi bizikleta trabesia dago. Asafaltogizonak bihurtu al gera edo ze ostiya?
Induraina prestatzeko ondo etorriko da ta gainera dohain omen da,krisi garaian holako gauzak eskertzen dira

Almandoz dijo...

Aupa mutilak!!
Atzo aspaldiko partez bizikleta hartu ta txipada ederra hartu nun Julianekin, dantxari ta buel ta larri larri...
Indurainera zoztenei Animo
Garik A. Zulleren ohiturak Hartzen hasi homen da jejeje
zaindu helduden iganderako

Xabino dijo...

Aupa Almandoz, sentitzen det larunbat goizian ez joatea. Uste nuen Gari ta biek jun behar ginela bakarrik, ta ez nintzela joango eguraldiagatik bakarrik berari esan nion.
Arratsaldeko 2tan atera nintzen bakarrik, ta Otxondo-Agiña-Aritxulegi-Gurutzeko buelta egin nuen, Arkaitz ta Paradakin aurkitu nintzen Agiñan, denera 147 km, ez dago bat ere gaizki.

iras dijo...

Zer iruditzen zaizue Zenbatzaileak egindakoa??? Justifikatuak al zeuden frantsesek podiuman egindako pitada???

Igor, atzo "el mortirolo vasco" igo nun. Uf! gogorra portua!

Urkizu dijo...

Tour comenting:
-Egia da gaizki geratzen dela aurrera tiratzea liderra aberia bat dunian.
-Egia da Sleck galtzaile petoa dela, ez du Tourra inoiz irabaziko, beti du zeozer! Ta irabazle bat behar dituen 3 elementuetako bat zortea da ta txotxolo honek ez du.
-Egia da Zenbatzailea gaizki erortzen zaidala, ez zaidala batere gustatzen bere estiloa eta ez dudala nahi berak irabaztea.
-Egia da españako komunikabideak sentimendu hau areagotzen didatela
-Egia da Zenbatzailea/Sleck bikotea amildegi batetik behera erortzea nahi dudala eta beste edonork irabaztea Tourra
-Egia da Port de Balés oso polita dela
-Egia da ez naizela batere disfrutatzen ari Tour honekin
-Gezurra da saiatzen ari naizela disfrutatzeko

iras dijo...

Ordaindu egingo nuke Menchov horiz jantzita Parisen ikusteagatik, baina Zipi-Zaperen artean dagoela dudarik ez dut.

Iban, Zenbatzaileak ez du barkamenik eskatu behar. Eta Schleck galtzaile txarra da. Ez zait batere gustatzen txirrindularitza profesionalean dagoen Sasi-errromantizismoa. Erromantizismoa ez da profesionala.

iras dijo...

Amstroni geratzen zitzaion polvora nahiiko kaxkarra da. Aubisquen gora atake de peseta eta triste-triste sprintean 6garren. Que pena de chaval!

Urkizu dijo...

RESIGNACIÓN:
Armstroni urte hau sobratu zaio.
Contadorrek Tourra irabaziko du.
Menchov bigarren geratuko da.
Schleck hirugarren, ta gracias!!
Euskaltel, 4º! Gipuzkoar postuan.
Bihar ez dugu ezer ikusiko eguraldi txarrakin.

Xabino dijo...

Tour comenting:
Eguraldi txarra egiten badu, erne Samuelekin Soulor-en behera, Menchov eroriko da ta Samu 3garren!!!. Kontalari ta Schlek artean gaur ez da ezer pasako.

Indurain luzea egitera azkenian zeintzuk goaz?.

iras dijo...

Non geratu ote da gure Giro maitagarria??

Oso mediatikoa, baina gutxi gehiago. Pozik frantsesak bakarrik egonen dire, hauek irabazi dute irabazi behar zutena.

Gaur Samuelek pott eginen du, eta Contadorrek 16 segundo aterako dio Schleck-i.

Urkizu dijo...

Iras, Giroa "benetako txirrindularitza"ren maitaleon burmuinean dago ondo gordeta, datorren udaberriko lorealdiaren esperoan!
Tourra, batez ere, kazetariak puzten dute. Mundu guztiko kazetariak daude Frantzian barrena asteotan eta zerbait kontatu beharrean dabiltza, nahiz ta lasterketa nahiko normal jun!
Gaur, Menchov erortzen ez bada (nahiko pakete baita), bigarren Parisen!
Ta Sanchez ez bada ustutzen, agian hirugarren.
Schleck negargarri arituko da erlojupekoan.
Joder, ez dut Contadorrek irabaztea nahi, baina Schleck ez zait batere gustatzen, batere batere!! AUPA DENIS!!!!

Alvaro Mejía dijo...

Me hace mucha ilusión ver como ahora todos terminan las jornadas con el casco puesto, muy bien, con el casco hasta meta, como dios manda, carajito!
Así hacía yo, cuando los demás peinaban al viento sus cabelleras, caballero yo, con el casco hasta el infinito!!
Un abrazo, Iras, tú tambien, amigo del casco!!

urkizu dijo...

Egiari zor: Bikain Schleck-en Tourmalet-eko igoera! Ezin gehiago eskatu, AC onena baita!
Euskaltel 4. geratuko da, hez fekal!!

iras dijo...

Samuren lekua 4.a da eta pozik egon behar da (edo ez?? gogoratu morzineko hez fekala).

urkizu dijo...

Contadorrek txiki utziko du bi urte barru Indurainek egindakoa!
Ke le vamos a hacer! en fin!!

iras dijo...

Hez fekaletaz ari garela... Zenbatzaileak Andy-ri emandako masailekoak Tourreko potagarriena izan zen.
Irakurri dituzue DeSastre-ren deklarazioak, egi borobila.

urkizu dijo...

Ni ere Sastrek esandakoekin erabat ados nago! EGIA ESAN DU!!

urkizu dijo...

ACk 3.a patrikara!
Ez dakit zer duen mutil honek baina ez zait batere gustatzen, batere! Nahiz eta jatorra itxura eduki eta umila pinta izan, gero ta okerro erortzen zait!

Mosku2010 dijo...

Bueno bueno...ze, ez al duzue Induraineko kronikarik idatzi behar?? horrela hemendik ezin naiz enteratu zer pasatu den Bera aldetik!

Besarkada bat Alemaniatik!

Jon Ikardo!

gari dijo...

ANIMO IKARDO eta MOSKU2010-eko guztiei!! ZUEK BAI POTRUAK!!

Indurain komenting:IRUNGOTX -ek maila ona eman zuen bai ibilbide motzean eta bai luzean!! Nik uste ekipoka podium-a lortu genula fijo!!
Motzean Iker Iras(12) eta Arkaitz ate ziren eta luzean Unai Iras,Julian,Xabino eta ni.Denak ere nehiko gustora bukatu genun,Xabino eta ni elkarrekin eta Julian eta Unai ia ia ere bai.
Nik behintzat, aurtengo proben denboraldiari agur esan diot.

Nora doa kontalaria datorren urtean?
bota apustua!

Xabino dijo...

Aupa, ba Igandean oso gustora ibili ginen Indurain egiten, hori bai, oso oso gogorra da prueba, ta klaro, beti bezela a toda ostia joan ginen, azkenean 32,5ko media!!!. Ta puestoa 40garren inguru Gari ta biek.
Nik hurrengo proba Garatekoa egingo dut Abuztuak 8an. Ta larunbat honetako geratuko al gera ibiltzeko, hori bai Dantxari-kafe-buelta...

iras dijo...

Induraina... dezepzionatuta. Kontua da leku askotatik ez naizela behin ere pasa, eta eguraldiak asko itsustu zuen. Adibidez Artesiaga. Zoragarria izango da portu hori Iruritatik igotzea, oso pinta ona dauka. Fisikoki, nabaritu nuen nere post-Marmotte paroia, eta muskularki ordaindu egin nuen. Baina tira, Julianengandik oso gertu iritsi nintzen eta denborakin oso gustora geratu nintzen.

Hurrengo urtean Irurita-Artesiaga-Egozkue-Orokieta proposatuko dut. Hasi entrenatzen.

Nik ezin dut, baina larunbat honetan Jaizkibelen ikusi beharko duzue klasika, ez?

PRONOSTIKOAK? (Nerea: Barredo, eta Samu bigarren)

Xabino dijo...

Aupa, norbait animatzen bada biharko, geratu naiz Gonzalorekin 9tan farmazian.

P.d: Animo Jon, sentitzen dut aitarena, besarkada haundi bat.

iras dijo...

AUPA JON!!! ANIMO, ZUREKIN GAUDE!!!!!!!!!!!!!!!!!