Larunbatian dutxa ederra hartu genun Hazparnetik bueltan. Ordurarte errepide lehorra ta euri ttanttarik ez genun eduki miño kafetegitik atera ta dena aldatu zen, euria, haizia, hotza,...sufrimendua.Profesionalek pinganilloa behar izaten dute karrera nola doan jakiteko miño guk horren beharrik gabe badakigu atzo Gari ta Arkaitz Dantxari aldetik ibili zirela, Iban bezela ta Gonzalo ere beste talderen batean hor nunbait ibili zela. Kontatu, kontatu!
59 comentarios:
Atzo haizearekin ez dakit nola ibiliko zineten, baina larunbatean eskertuko genukeen haize gehixeago eta euri gutxiago. Beste irteera epiko bat, sikologia zailtzen duen horietakoa. Azkenean Luhuso-Lekuine-Hazparne ibilbide honi, Lekuineko buelta izena ematea proposatzen dut.
Nik Lapurdiko itzulia izena duen beste buelta bat pentsatzen ari naiz, dagoeneko GPSan sartuta daukat. Ibilbidea luzea eta gogorra, 140 km. Lekuinetik Hazparnera joan, hemendik Bastidara, eta bueltan Itsasu eta Senperen ondoko muinoetatik bueta, Semperera jeitsi eta betiko bidetik etxera. Hau egiteko eguraldi ona enkargatzea nahitanahiezkoa da.
Atzo haizia dexente, redio ze rekuperazio eguna!!!. Iras fenomeno bat zera ibilbideak prestatzen, larunbaterako buelta horrekin ados.
Ea eguzkia egiten duen.
Contador, absuelto por el Comité de Competición de la RFEC
http://www.esciclismo.com/ampliada.asp?Id=17265
Veis como era inocente? La RFEC, todo un ejemplo de limpieza y justicia deportiva, me ha absuelto!
Seguramente ahora, los envidiosos de siempre,los franceses, ingleses, italianos y demás, recurrirán y querran empapelarme, por pura venganza envidiosa, envidia de España!!!
Luchemos por la verdad, por la libertad, y por la limpieza en el deporte!!
Xabino, sentitzen dut baina larunbatean bazkari bat dudala eta ezingo dut Lapurdiko buelta egin. Nahi izanez gero, egun potentea igandera pasa dezakegu, eta bestela otsailako azkeneko asteburura.
Zenbatzailearengan beti izan dugu itxaropena, eta poztu gaitean anai-arrebok.
Foto hori oso polita da.
Iras euri gutxiago larunbatean? "kagüen la puta"
zer bolta egingo dugu larunbatan? aundiagoa seguro ez da.
"if, we can"
KAIXO KUADRILLA EA BAZKARI BAT NOIZ EGITEN DUGUN
Ziur zaudete ez dela hobe buelta handia igandean egitea larunbateanb izan beharrean?
Arratsalde on ekipo, txalekon diseñua oso guapua, batez ere negukoa, beltza kolorean.
Larunbaterako oso txarra ematen ari dira, niri Igandera pasatzea entrenamendu luzea etzait bat ere importa.
Azkeneko gauza, gaur goizian irunes sartuan dagon batekin egon naiz hizketan, ta esan dit aurtengo gipuzkoako klasika zikloturista guztiak igual ez direla egingo, Ertzaintak ez bait du jende nahikua ta ez dakit zer, edo behintzat hori jarri dute aitzaki bezela.
P.d: retorno al btt???????.
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/20...l-cicloturismo
Adi, egunen batean kaka egitea ere galaraziko baitigute, edo behintzat kobratuko.
Putasemiak, putasemiak, putasemiak!!!!
Azkenian Igorrek esaten zuena egin beharko degu, Bahamontes klasika zena guk egin
Oraintxe irakurri dut egunkariaren notizia osoa, horixe da esaten nuena.
Ba bueno, ez badute zikloturistak nahi, boikot haundi bat egin beharko genuke mutilak!!!, lizentziak ez ateratzen, ta hurrengo notizia izango da: "la federación vasca está en crisis", que se jodan ya!!!, que se jodan hijos de puta!!!, 85 euro lapurtzen digute urtero, ta zeren truke???. Pentsatu serio hau mutilak.
Terzio aldaketa, biharko planik?, edo azkenean igandean??, esan zerbait.
Neri anjinak sendatu bazaizkit, igandean aterako naiz.
Asteburuko egun fuertia aukeratzia ez da errexa, Euskalmetek biharko txarra ta iganderako ona ematen du ta MeteoFrancek bihar lañotua ta igandian pixkat okerrago. Aurreko asteburuan Euskalmetek asmatu zun ta MeteoFrancek ez, asike igual hobeto iganderako uztea. Hala ere biharko ordua jarria dago, ona egiten badu bihar atera ta txarra badago iganderako utzi.
Prueba zikloturistei buruz: neri egia esan ez nau batere harritzen notiziak. Gaur egun dagon arazoa da, denok dakizkigula zein eskubide dauzkagun baina obligazioak ere badaude ta hoiek ez ditugu a rajatabla betetzen. Zer gertatzen da zerbait pasatzen denean? Segituan responsabilidadeak eskatzen ditugula (guk gure obligazioak bete izan ez arren) ta kristo guztia denuntziatu dirua ta zigorrak eskatuz. Proba hoien antolakuntzan daudenei (klub zikloturista, eusko jaurlaritza, patatin, patatan,...) akojonea sartzen zaie ta "esa responsabilidad la va a tener tu abuela" esaten dute, logikoa den bezela. Proba zikloturista hoietara karrerak balira bezela juten geran bitartean, hori da daukaguna.
Arrazoia Igor. Agian Burdin sistemak balio dezake. Hau da, nik ibilbidea esango dizut, ordu batetik aurrera aterako gera eta paper bat sinatuaraziko dizut antolakuntzarik esistitzen ez dela esanaz (Ah, eta abixatuko dizut inongo asegurantzarik ez daukazula antolakuntzaren aldetik).
Igandean ikusiko gera.
Busti al zerate?
Igandean ze ordutan geratuko gera?
Biharko 9tan farmazian, ea gaur bainon hobea egiten duen.
Ordu aldaketa baldin badago deitu edo bidali nauzue mezua mugikorrera, orain hendaiara bueltatzen naiz ta ezingo dut blog-a begiratu.
Milesker.
Gaur maindire artean ez naiz busti, bihar 9-tan farmazian.
Tráfico garantiza la temporada cicloturista:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/02/19/deportes/otros-deportes/trafico-garantiza-la-temporada-cicloturista
Ematen du aurten martxak proban jarri dituztela, edo hobekigo esanda, gu jarri gaituztela. Ikusiko da zer dagoen berri.
Egun on kuadrilla, badirudi prueben asuntua konpondua dagoela.
Ta larunbat hontan, ze buelta egin behar?.
Oraindik etzait larunbaterako ibilbiderik okurrittu miño bi ingrediente fijo edukiko dittu: luzia ta gogorra. Lekuineko buelta askotan errepikatzen ari gera asike aldaketaren bat egin beharko da, igoera serioren bat, bide berriak,...
Beno, larunbatean ez naiz berandu iritsiko, ezin dudalako joan.
Ibilbidea Igorren esku, baina datorren larunbatean, igoerak hasiko dira. Eta lehengoa, Pinodieta,Zugarramurdi, Lizarieta(+Ibardin) izango da. Baina hori, martxoaren 5ean izango da. Eta martxoaren 12rako, Otsondo+Ibardin.
Orain, zuek otsailako azkeneko irteeran nahi duzuena.
Igor, mendiarekin aurtengo lehenengo kontaktua izateko, egiten badugu Otxondoko buelta, Ibardin sartu gabe?, ta irunera iristean nahi duena luzatzea... ???
Iras Otxondoko buelta egiteko matraka ematen ari da ta bera ez dagon larunbatan egiten badugu, igual haserretu egingo zaigu. Hala ere toma de kontakto fuerte xamarra iruitzen zait Otxondo, ez? Garai honetan Hors Category da.
Gonzalok Otxondo egin nahi du.....
Igor kakotas egiten ari da....jajajjajajjajajajja
Mark
Egia da, haserratu egingo nintzateke.
Xabino, nere planifikazia ez zaizu gustatu ala?
Asteburuan etxean gelditzen bazerate hobe txarra egin behar du eta.
Martxoak 5an mozorrotuta agertuko naiz jejeje
Unai, Lapurdiko bueltako hazparne, bastida ta baiona arteko bidea ezagutzen dt iparraldeko karreratatik.Ibilbide goraberatxua ta gogorra klasiko polit bat egiteko.
Iras, planifikazioa bai gustatu zaidala, ta buelta hoiek eginda, martxoan bukaeran izpegikoa egin beharko ere bai.
Otxondokoa planteatu nuen distantziagatik ta ez sartzeko lehenengo egunean 4 puerto.
Ordun bihar zer???.
P.d: larunbaten batean btt-ekin buelta ere in beharko da ez???
Zalakainekin geratura nago Lesakako trabesia egiteko bttarekin (50km), baina eguna ez dugu jarri oraindikan.
Ongi pasa bihar!
Ni asteburu hontan Mallorca-ko portuak igotzen saiatuko naiz...
Ez gehiego entrenatu mutilak
KAIXO KUADRILLA ORAINTXE DEITU DIDATE ASPER ETIKAN TXALEKOAK EGINAK DAUDELA JASOTZERA JUTEKO BAINA LEHENENGO DIRU GUZTIA JASO BEHAR DA ASI KE ZUEN ESKU DAGO
Larunbat honetan mendiko denboraldiari ongi-etorria emango diogu.
Agian Almandoz Pericoz mozorrotuta azalduko zaigu.
Por comentar, larunbatean bakarrik 4 agertu ginen farmazian. 131 km, ta berriz ere busti ginen ederki.
Beste entreno epiko bat.
Datorren larunbatean mendiko etapa omen ...fuera de control ez iristeko grupeta antolatuko beharko da ez? portuak kotxez igotzeak forma hobetzeko pittin bat lagunduko duen esperantzakin nabil...
Lasai gari. Uste dut Xabinok lehenengo portuak 120 taupadatara igo nahi dituela. Agian guk, 185era jarraitzeko aukera izanen dugu.
Errutologoa dixit: Pinodieta-Zugarramurdi(kafia)-Lizarieta(Ibardin)
nik bazpaere larunbatian pulsometroa etxean utziko dut..
Zuetako norbaitek Iratixtrem martxa zoragarriya egiteko asmorik badu, berri ona izenematea irekita baitago.
Hostia! banoa lehenbailen izena ematera. Zeinen gustagarria den Iratixtrem martxa!!
Ibilbide polita larunbaterako, ados, ta Irati-Extrem ere egiteko asmoa daukat.
Gari lasai, trankil igoko ditugu puertoak.
Pericoz ez bainan Chiapucci handiaren maillotakin agertuko naiz, ea zaerbait pegatzen zaidan jejeje.
Zeinek irabazi zun larunbateko GPM Bolero?
Web master-a aste honetan kanpoan da oporretan, eta ikusten duzuenez ez du ezer ere idatzi.
Behintzat jakin larunbatean goizeko 9tan geratuko garela.
"Eguraldi bikaina izango dute txirrindulariek Fermin".
"Bai Xabier inongo aitzakirik ez dute Lizarietan gora abiatzeko. Hasikoda mendateen denboraldia, banuen gogoa Xabier, ikuskizuna asko hobetuko du horrek. Nor uste duzu ibiliko dela igoeretan taldeburuen tropeltxoari ezin segika?"
Aupa ekipo! Bihar ze egiteko asmua dizia? Luis eta ni zerbait luze xamarra egiteko intentzioa degu: Goizuetako ituliya, otxondoko buelta... Esango dezue!! Egun ona izan!! Unai;bikerouter hori oso ondo dago!!!
Aupa jende!! Nola jun da itzulera hori? Martxa politean,ez? Gu paliza earra hartu degu,oraindik pixkat berde gaude ta tolareko kokakola apurotik atera gaitu,jejeej!! Bihar atetzeko asmoa bedezute!! Ondo segi.
Egun on peña, asteburu earra eh?.
Orain rekuperatzera.
Galdera bat, Irati-Extrem zeinek daka asmoa egiteko?.
Ni apuntatuta nago.
Beste inor animatzen al da? (Igor, ez al duzu ezagutzeko kuriositaterik?)
Ba baaai, aurten IratiXtrem ezagutzeko urte egokia da. Tartetxo bat ateratzian apuntatuko naiz.
Info: Larunbatean egindako buelta, eta Otsondo-Ibardin sartuta, igoera batuketa berdina da: 1600m
Aupa Bikerouter!!! Ni ere biziatzen hasia nao!
Igor,agian bikeroute link bezela jarri beharko litzateke.
Bike Route Toaster linkatua.
Asteburu comenting:
Ze entrenamendu onak asteburu hontan, larunbatian lenbixiko igoera seriyuak ta igandian, xuabe xuabe ta terrazita kafia Dantxarin. Asteburu hontako eguraldia erosi behar dugu hurrengotarako ere, txirrinda zikindu ez den lenbixiko asteburua.
Kontalaria comenting:
http://ecodiario.eleconomista.es/deportes/noticias/2865093/02/11/Apoyo-Pedro-J-Ramirez-a-Contador-para-reflotar-a-Ve7-durante-el-Giro-de-Italia.html
Asteburu comenting: planifikatuta zegoen bezela martxoko aurreneko asteburuan mendiok aurreneko buelta egin dugu. Eguraldia lagun, hurrengo asteburuetarako eginbeharreko plan bikoitza nerebilen buruan. Orain, ostiralean bezela, taldearekin batera joatearekin konforme.
PD: Planificazioaren arabera, portu luzeak igotzea gomendatzen da martxorako, uste dugunaren kontra. Koxka, portu horiek atope ez igotzea izango da. Helburu zaila, ezbairik gabe.
IratiXtrem-erako inskripzioa eginda.
Igor, martxo bukaeran lo egiteko lekua hartzeko hitzegingo dugu.
Irati-Extrem-erako inskripzioa egina!.
Ba portu luziak... Otsondotik pasatzeko asmua dagoenez,zergatik Gorramendiraino ez igo??
Publicar un comentario