2011/03/16

Somport neguan



Orain dela aste pare bat Somporten ateratako argazkiak dira, ez daukate Ekainan edukitzen duten itxura bera miño karretera hoietatik pasatzean beti etortzen da Quebranta burura.

16 comentarios:

Xabino dijo...

Somport-eko argazkiak polittak, bai jauna.
Lasaitu gaitezen txalekoen asuntuarekin.
Ta Izpegiko buelta larunbaten egiteko aldeko botoa.

Errutologo2 dijo...

Nik Izpegiko buelta hurrengo astebururako planifikatuta neukan (26rako)

igor dijo...

Orain dela bi urte larunbat hontan Izpegiko buelta egin zen miño aurten nere hankak ez daude berdin ta salto haundi xamarra iruitzen zait. Nik nahiago nuke pixkat berandugo egin.
Miño, si hay ke azer, se aze!

errutologoa gori gori dijo...

Egia esan, Izpegiko buelta (150km) Ezkurrako buelta egin ondoren egin behar genuke. Inklusibe, Ezkurra-Lizarieta ondoren. Baina I+Da martxan daukagunez, Otsondo-Bagordi-Otsondo ere hortxe dago (Igor, ez, Baztanxtrem Izpegi sartuta da). Azken buelta hau 140tan geratzen da. Beste I+Da zuzenean Asteasura joan eta Alkiza-Andazarrate-Igeldo egitea ere ongi dago.

Gori gori nago, bueltak eta bueltan pentsatzen ari naiz eta irakiten jartzen dut BikeRouter-a. Buf, buf, ze gogorra errutologoaren bizitza!

Xabino dijo...

Egun on, ta Ezkurrako buelta + Ibardin egiten badugu?.

Por zierto ahaztu zaitezte nere horquillaz, atzo mountain-en ibili nintzen ta uste dut puskatu zaidala ya. Estamos que lo rompemos tooo....

gari dijo...

aupa ekipo!!asteburu hontako prposatzen dizuedan ibilbidea ondorengoa:
-farmazia-kai-berria-hendaiako hondartza-kai-berria.Pixkat fondo gehio egin nahi badu norbaitek..endarlazaraino jun ta buelta....
Asteburu hontan Mallorca-n geratzen naiz..nere stage partikularrean..

iras dijo...

Nik Izpegiko buelta egiteko ilusioa nuen, baina larunbatean ezingo dut joan. Zer pena!

igor dijo...

Arropa komenting: Arkaitz Tolosara bidean dago, beraz, asteburu hontan txalekoak estrenatu ahal izango dittugu.

Larunbateko ruta comenting: Ezkurrako bueltari baiezko botua ematen diote nere hankek.

igor dijo...

Hiri barruko descensua:

http://vimeo.com/9970489

iras dijo...

Bihar ez, baina igandena ibiliko naiz.
Xabino, 9tan gera gaitezke igandean.
Ah! eta txaleko berria estreinatuko dut.

Udo Bolts (Ibardinen garaile) dijo...

Larunbateko bueltari buruz gauza asko esan daitezke: kriston taldea juntatu ginela (12 zehazki), Basakabi a tope igo genula, jetsieran fresko egiten zula,... baina gauzarik esanguratsuna Berako semaforoan gertatu zena izan zen. Baten batek sagardotegia zula, beste batek bazkaria, beste batek ezdakit zer,... semaforoa berde jarri ta Xabino ta ni bakarrik Ibardin aldera, 12tik 2. HORI DUK HORI RAJADA!

Errutologo2 dijo...

Ea ba, ea ba. Hurrengo asteburuan 130-140km kilometroko beste buelta bat egin beharko dugu.
Leitzatik jeitsi eta Alkiza igo ez, pena handia da ez?
Baina ez, lasai gaitian mutilak. Martxoan gaude eta!
(Gari, larunbatean sofritzea tokatzen zaigu dudarik gabe)

gari dijo...

Unai, hori baita txirrindularitzaren funtsa..sofritzea...eustea...!!! nik bazpare farmazitik atera eta Urruñako maldan atakatuko dut...

Almandoz dijo...

errutologo2 aurreko astean izpegiko itzulia aste hontan izango zela idatzi zenun a ze nahastea dudan buruan,nik asteburu hontako goizeko 8tan bai 8tan atetzea proposatzen dut bestela mendarirako iritsiko gera

Errutologoa2 dijo...

Bejondeizula Iñaki! Nik 8:30tan esango nuke, ordubete kolpetik aldatzea askotxo iruditzen zait. Asteburu honetan Izpegiko buelta egitea... oraindik martxoan gaude, baina egia da 130-140kmko bueltak egitea zaila dela. Ea ze buelta proposatzen ditugun. Nik 150eko buelta proposatzen dut, baina porturik gabea, hau da, Donibane-Garazira joan eta etorri.

igor dijo...

Paaara Iñaki, paaara! 8:30tan nahikua, oaindik martxuan gaudela, motel.
Larunbateko bueltak eguraldian araberakua izan beharko du. Oraindik ez dago oso argi ze egingo dun. Ona itten badu zerbait igo beharko da ta txarra badago San Martin d'Arrosara joan gaitezke ta barruko bide estu eta sigisagatsutik bueltatu + Pinodietara agertu Itxasuko bidetik.

Afarian asuntua orain dela bi aste komentatu genun miño airian geratu da. Larunbat hontan batzuk bazkaria omen dute, Xabinok afaria, nik hurrengo bi asteburutan ezin,...ze letxe in behar dugu azkenian?