2011/05/31

Giro finito, Iratiko tapponea, afaria,...


Giroa bukatu zaigu ta podiumean ikusi daitekeen bezelaContador erabat emozionatua zegoen, ez dakit maglia arroxagatik edo jarri zioten ereserkiagatik.
Beste bi argazkiak ere Girokoak dira, Contadorrek irabazi zuen lehen Girokoak. Batean palmaresik haundiena duen Merckxekin eta beste argazkia "IrungoTx txirrindularitza garbiarekin bat!" titulatu daiteke.
Guk ez dauzkagu Dolomitarik miño Iratialdeko portuak ez dira atzean geratzen. Larunbatean, eguraldiak nahi badu, tappone!

29 comentarios:

igor dijo...

Larunbatari begira, eguraldiak ez dauka oso pinta onik.

Altzürükü-ko albaitaria dijo...

Astehilean lasaï ator zeinkethe Xuberuako bortuetaz disfroutaiteira, meteo xelebre baina dottore eginen baithu zuen plazerrerako ta!!
Ez akongojatü, ta animo, enfants!! Hemen esperoten zaituztegu besho irekiekin, Piyrenees-tako ate magikoan!!
Ez hunddü, ez akuilü, zatozte!!!

Xelebre&Zelebre dijo...

Albaitari honek Oñatin "beraneatzen" duela dirudi.

urkizu dijo...

Larunbatan ona ingo du!!!

igor dijo...

MeteoFrancek, goizean jarrita zeukana baino prebisio hobea jarri du orain (larunbaterako).

gari dijo...

Beno nor animatuko da Larunatian Iratiko tapponea egitera? Badirudi goizean egualdiak aguantatuko dula!!
Neri igual zait zein ibilbide egin.
7 tan Lidl-eko parkinean.

Xabino dijo...

Arratsalde on ekipo. Bueno lehenbiziko gauza, Zorionak Iker podium horregatik eh. Ta larunbatian Burdinen lehenengo kajoira igo behar zera, ke ya te toka.
Larunbatian ez naiz Iratira jungo, ta Igandian DBD egitera jungo naiz, Irunetik bizikletan, asteburu hontan tranqui, ja ja.
Ta hurrengo astian Irati-extrem!!!, jode ze goguak.
Aio.

igor dijo...

Gainetik irakurri dut baina interesgarria izan daiteke:

http://www.arueda.com/cicloturismo/noticias/segurosciclistascom-propone-un-seguro-especifico.html

Xabino dijo...

Igor oso interesgarria, ta galdera bat, orduan zertako atetzen dugu lizentzia?, pagatzen dugu 80 edo 85euro y no nos cubre?, ta prueba askotan behartzen dizute federatua egotea, ez dut gaizki pentsatu nahi, baino negoziua igual?? (ironía...).

ARKA dijo...

Ni Iratirako bai,baina xuabe xuabe eeee.Nik fruta erosiko,beti bezela

igor dijo...

Arkaitz, Iratialdean ez da xuabe-xuabe ibiltzen, poliki-poliki baizik!
7tan LIDL-en ta han ingo dugu kotxe ta txirrinda repartua.

igor dijo...

Inork ez al du ezer komentatu behar Labaritarrek Riccórekin ateratako argazkiari buruz? Ander, argazkiko urtea izan al zen atope ibili zinena? Uhmmmm!jejeje

Xabino dijo...

Asteburu komenting:
Egun on, ze moduz ibili zineten Irati aldian?
Guri dagokionez, atzo DBD egin genun, 170 km denera joan eta etortzen txirrindan, "salida escalonada" edo egin zen, ta talde txikia baino nibelarekin osatu genun, alberto, imanol, jabi agirre and company. Oso entreno ona atera zen, konten.
Larunbat arratsaldean burdin ikusten egon nintzen, ta guerrak berriz irabazi, Iker 4garren. Animo Iker!!!.

igor dijo...

Ez dira txirrindari buruzko albisteak miño Urdaibai iaz zein ondo ibili zen argitzen dute:

http://www.lavozdegalicia.es/deportes/2011/06/01/0003_201106G1P41991.htm

http://www.lavozdegalicia.es/deportes/2011/06/01/0003_201106G1P41992.htm

Aupa Korta!

gari dijo...

asteburu komenting:
Irati aldian Bostmendieta,Soudet eta Issarbe igo genitun...135 km eta paliza politta...halare onena bukaerako merendola!!

Astebururako norbaitek baldin badaki beintzat, erreza dezala eguraldia porta dadin!!

urkizu dijo...

Asteburu komenting:
Eskerrak Bagargin ez zigula eguzkirik jo bestela ez dakit...

Madeleine: koxka gogorra eta oso polita. Goitik dauden bistak paregabeak. Italiatik gertu balego etapa amaiera ziur!

Onena bukaerako merendola, batipat Gariri hainbeste gustatu zitzaion marrubi zaporeko ura!!!

Xabino dijo...

Egun on, Ostiralean nola moldatuko gera Irati-ra juteko, zenbat geran, zenbat kotxe, ze ordutan atera, etab...

igor dijo...

Ostiralerako: ni 6tan atetzen naiz lanetik, etxera jun ta txirrinda kotxean sartu, patatin pataton, 7ak izango dira prest nagoenerako. Besteak lenagotik ateratzeko aukera baduzute, lasai earrean atera ta iristean elkartuko gera.

Iratira goazenak: Xabino, Arkaitz, Kiki, Almandoz, Gari, Julian eta Igor.

Xabino dijo...

ta Txefo ere bai dijoa, Julian ta Gari Ostiralean joango zeate ala larunbat goizian joan den urtean bezela?, ta afari ta gosari kontuak han kampinean egingo dugu ezta?, esan nahi dut, etxetik ez dugula ezer eraman behar.

gari dijo...

Julian ta ni ere ostiral arratsaldian jungo gera.Nere ideia da 6-rak aldian ateratzea.Ze iruitzen Hendaiako Lidel-en geratzen bagera 6tan, ahal dugunak behintzat? Arkaitz arduratu zen kanpineko tipuakin hitzegiteaz...
Afari eta Gosaria han hartuko ditugu, etxetik txirrinda bakarrik!!

Gaur arratsaldian zein animtzen da Erlaitzeri bisita egitea?

Kiki dijo...

Kaixo ekipo!!!
Niregatik ostiralean nahi dezuten orduan,nik ez dauket inongo arasorik lehenago ateratzeko eta kotxea eramateko,ordun nirekin aurreko urtean bezela 4 pertsona eta 3 txirrinda etor daitezke,nahi duzuten orduan!!!

Xabino dijo...

Egun on, ez dakit nola banatuko geran, baino neregatik pixka bat lehenago ateko nintzen, dorsal ta txip banaketa bakarrik 9ak arte delako, ta bestela larunbat goizian hartu beharko genituzke.

urkizu dijo...

Agudeza visual:

Bilatu sailkapen honetako lehen 20tan PESTE ABSOLUTA ez daukan inor:

http://www.cqranking.com/men/asp/gen/race.asp?raceid=519

Realmente dantesco!!!

ARKA dijo...

Kaixo kuadrilla
Iratirako plana nere gatik 5tak aldera lidelen,afaria eta gosaria kanpiñan menu txirrindulari eraman lo sakoa eta sufritzeko ilusioa

Kiki dijo...

niregatik ondo 17 etan,ordun kotxea nik eramaten det bat?

Xabino dijo...

Neregatik ere 5etan perfecto.

Almandoz dijo...

Bueno badiduri bihar 5 tan hiru aterako direla Xabino, kiki ta arkaitz, ta besteak zer? Gari ta Julian elkarrekin, Igor bakarrik?
Txefo ta biok 18ak aldera ateko gera! Buelta Igorrekin egiteko asmoa dut bere baimenakin noski, Txefo pirineotan gelditzekotan da,bere prestakunrza hobetzeko intentzioakin

igor dijo...

Iepa Iñaki, bueltarako, nere kotxean bada lekua zure txirrindarentzat eta zuretzat, noski.

Xabino dijo...

Iepa, Kiki pasako da gure bila, beraz ez gera 5etan lidl-eko parkinen gelditzen, ta Otsagabin ikusiko gera.
Aio ekipo.