2011/07/20

Marmotte - Maratona 2011



Aspaldian sarrera berririk jaso gabe zegoen bloga ta bazen garaia argazkiak pixkat berritzeko. Horretarako zer hobeto Marmotte edo Maratonako argazkiak jartzea baino? Aurten bakoitzak bere aldetik eta bakarrik egin dittugu atzerriko proba hauek baina hurrengo urterako zita aukeratu ta taldea osatu behar dugu, eh? Oraindik proba potente asko daude ezagutzeko.

Ta Tourrak atzo, Pirineotan eduki etzuen bixitasuna hartu zuen, Kontalaria erasoan, Evans mallot horitik gero eta hurbilago ta Andyk Tourrari agur. Etapa interesgarriak datozela dirudi.

57 comentarios:

Andy Schleck dijo...

Iepi! Gaur agur esango diet Tourra irabazteko aukera guztiei Pramartinoko jetsieran, begira ke akojone:

http://www.climbbybike.com/profile.asp?Climbprofile=Colle-Pra-Martino&MountainID=1941

Egia esan, atzoko erridikulua ostean, ez dago beste ezer aurreikusterik! Alere, kontuz, ze esan bait nun anaiotako bat izango dela Parisko podium-an, horiz!

Alberto Contador dijo...

Tengo una pregunta: ¿Hay algún pobre diablo que se crea que en los Pirineos no estaba bien, o que tenía mal la rodilla? Es decir, que no viera que iba parado por un "toque" recibido por altas instancias? Todavía hay percebes humanos que creen que dos dias despues sea capaz de recuperarme y sacar medio minuto a casi todos en una kaka de 2ª?
Ya sabía que la credulidad y candidez humanas eran inmensas, pero tanto!!
Si supierais como os tomamos el pelo a todos los aficionados, nos apredearíais desde las cunetas!!

gari dijo...

Igorrek esan bezala datorren urtean taldea osatu beharra dago probatzar hauetako batetara joateko!!
Atzokoa ikusita...Contadorrek tourra irabaztea nahi dut!! hori ikuskizuna

Alpetako etapak ikusi ondoren, guk ere larunbatian zerbait egin beharko dugu ez?

Xabino dijo...

Hori argazki ta parajeak, ze inbidia. Tourrari dagokionez atzoko etapa zoragarria izan zen, beste egun baten Schlektarrek oso gaizki aritu ziren, bildurra atakatzeko, bildurra jeisteko, ta urte osoa hau preparatzen??, Contador espektakulo gizona berriz, Cadel Evansek neretzat tourra irabaziko du. Al loro Voeckerekin ez den sartzen oaindik podiumean..., basso atzo pattal ta Samuel uste dut positibo emango duela Voecker ta gilbertekin batera. Husvod berriz izugarria!!!, a ze bi etapa irabazi dittun. Gaurko etapan ere leña egongo da, baino markatu Ostiraleko etapa, zeren bakarrik 109 km dire ta egun eroa izan daiteke berriz.

Larunbateko ze buelta?, Izpegi igual??, edo gutxigo?.

Xabino dijo...

Por zierto Urkizu el puto amo zea, lehengo astean idatzi behar nuen baino azkenean pasa zitzaidan, zuen komentarioekin ados kompletamente: europcar apesta, etb...
Mutxo Urkizu mutxo...

Xabino dijo...

Atzoko etapari buruz komentariorik ez?, azkenean andy deziditu zen atakatzea ta zelako etapa ikusi genun, Evans ere oso ondo ikusi nun, ta europcar??, "...mas sospechoso que un gitano haciendo footing".
A ver gaur ze pasatzen den.
Bihar norbait ibili behar da?.

igor dijo...

Tour comenting: orain dela egun batzuk Andyk Tourrari agur esan ziola jarri nun miño pronostiko okerra izan zen, dudarik gabe. Atzo, bi txirrindularik egin zuten kriston etapa, Andyk eta Evansek. Beste batzuk ahal zutena egin zuten (Contador, Samu, Cunego, Basso,...) ta Europcarrek 2008ko Giroko Navigare taldea gogorarazi zidan (haiek ere berdez zijoazen).
Hortaz aparte, atzoko Europcarren jokabidea etzitzaidan batere gustatu, mallota mantendu nahi dute miño besteen kontu ta Rolland Contador ta hauek baino lenago helmugaratzen (ta igoera osoan arnasa hartzeko ahorik ireki ere egin gabe). Ze txiste da hau?
Evansek irabaztea gustatuko litzaidake miño Ullrichek irabazi zuenetik ez du inoiz nik nahi dudanak irabazi, beraz, estadistika nahiko kontra dauka Cadelek.

Nik bihar ateratzeko asmua dakat. Ze ordutan geldittuko gera, 8:30tan?

igor dijo...

Zer iruditzen zaizue atzoko etapan egin zuten repeska generala? Neri Jose Joaquin Rojasen eritzia jakitea gustatuko litzaidake, bera kontrolaren barruan sartu bait zen ta Cavendish berriz, ez. Baina Parisen Cavendish igoko da podiumera mallot berdea jantzitzera, Tourreko antolankuntzak 80 txirrindulari kontrolez kanpo uzteko potrorik ez dulako eduki!
Agian, atzoko etaparako marjen txikiegia jarri zuten kontrola ixteko, baina etapa hasi aurretik jarrita zegon. Ta bihar Cancellara edo Toni Martinek ta Parisen Cavendishek irabazten badute, zer?

igor dijo...

Pierre Roland eta Emanuele Sellaren artean badago diferentzia bat, Roland, Sella miño askoz ere guapuagua da. Usaia, antzekua dute!

gari dijo...

OK BIHAR 8:30-tan.

Hau espektakulua Contadorrek!!

Pierre Rolland dijo...

Iepi, a ze etapie irabazi doten, eh? Alpe D'Huez-en, fuahhhh!
Esan zidan nere lagun min Josu Zabalondok: "Motel, entrenamendu serixoaz ta konzentraziñuaz, mundue dozu eskutara!"
Ta ala da, peña, ala da! Gaurko garaipen handia Urdaibai-ri dedikatzen diot!!

Xabino dijo...

Arratsalde on, bueno badirudi eguraldia altxatu behar dela.
Igandean norbaitek in behar al du Juanma Garate klasika?.
Buelta Ezkurra Doneztebetik + Gurutze + Inglesaren Gaztelua.

gari dijo...

Ni apuntau naiz iganderako.Ingelesaren gaztelua platuan igotzeko asmua dakat.

klasikan norbaitek uste al du Philip-ek ez duela irabaziko??

Almandoz dijo...

Aupa ekipo!Garaten probara agian agertuko naiz bainan ingelesaren gazteluan gora zuen sufrimenduan argazkiak atetzeko. weborri hau aurkitu det ta bertako prezioak oso merkeak direla iruditu zaizkit, adituek zer diozue?
http://www.kitres.com

igor dijo...

Ez dut uste igandian agertuko naizenik. Alde batetik juteko gogua dakat miño beste alde batetik sufritzeko txipa nahiko itzalita dakat ta ez dut uste lasai egiteko taldetxoa osatuko dugunik, ez?

Larunbat goizian geratuko al gera? Ta arrtsaldian klasika ikustera juteko? Norbait animatzen bada, ni Arkalera jungo nintzateke.

Ciclos Iturgaitz dijo...

http://www.youtube.com/watch?v=dZcJIIGUbeA

gari dijo...

larunbat goizian nik ordu pare bateko buelta ingo nuke ta arratsaldian arkalera.
Ze iruitzen 9tan geratzen bagera?

igor dijo...

Ni 9tan farmazian egongo naiz ta arratsaldian Arkalera.

ARKA dijo...

Kaixo kuadri
Ikusten dut asteburu guzirako plana in dizutela,gustatzen zait.
Igor ni garaten xuabe xuabe badakizu txistua jotzen,animatu motel

Xabino dijo...

Aupa ekipo, nik gaur afaria dakat, ez dut uste liatuko naizenik, bihar 9tan seguruena hor egongo naiz.
Ta arratsaldean ezin det joan klasika ikustera, boda daukat.
Aio.

Urkizu dijo...

Klasika komenting:
Gilbert-ena gehiegi deritzot! Egungo errepidetako klasikomano onena da baina egiten dituen indar erakustaldiak susmagarriak dira.

igor dijo...

Susmagarriak Iban?

Philipek oso ondo entrenatzen du eta forman dagonez oso errekuperazio kapazidade haundia dauka. Deskansoa ere asko zaintzen du, egunero kriterium bat korrituz Tourra bukatu ondoren (deskanso aktibo edo deskanso atope deitzen zaio). Korritzen dituen egun bakarreko karrera guztiak irabazten dituelako bakarrik, susmagarria iruditzen zaizu? Philip garbi garbi doa, inongo zalantzarik eta dudarik gabe.

urkizu dijo...

Kakazaren bentiladorea martxan!!!
(Samu, esan Bye Bye London'2012-ri; ta ea Giroko taponeak zertan geratzen diren!):

http://www.todoremo.com/noticias/2011/7/29/liga-act/67916info.html

http://www.biciciclismo.com/cas/site/noticias-ficha.asp?id=34376

igor dijo...

Hasieran ez dut bi notizien lotura nun zegoen ikusi miño gero konturatu naiz Guillermo Cuesta bi albisteetan azaltzen dela.
Arrauna, txirrindularitzaren pauso berdinak jarraitzen ari da miño urte dexente atzetik dijoa. Urdaibairekin gertatzen ari dena Festina kasuaren antzeko zerbait da miño ez badute Urdaibai sanzionatzen Amy Winehouse bezela bukatuko du baten batek.

Ze mouz Garate proba egin zenutenak?

urkizu dijo...

Mikel -soy inocente, lo juro!- Astarloza bueltan da tropelan!

5/8/2009: "Yo sé que yo no he tomado nada prohibido y lo digo con rotundidad: no he tomado nada prohibido", ha asegurado golpeando la mesa y ha prometido averiguar "cueste lo que cueste de dónde proviene este supuesto resultado positivo"
...
728 egun = ZERO AVERIGUACIONES!!
...
3/8/2011: Burgos-ko itzulia korritzen dugu gaztetxo ta mutilkoxkorren manipulatzaile trebea!

gari dijo...

Garate komenting: irteera multzoka egin zen eta gu azkenekoan atera ginen... taldeko liderra, xabino alegia,lehenengo tropelara eramateko berotualdi polita hartu genun, Lesaka pare arte.Behin lana eginda tunel baten barruan pintxazua liderrak!! ordutik aurrera irabazteko aukerarik ez zegoenez, Basakabi gainean jateko pixkat hartu eta helmuga arte taldetxo politean jun nintzen, Erlaitzen ahal zena ematen sensazio nehiko onekin... " jugando a ser ciclistas, pixkat flipatzen baina..."

gari dijo...

STAGE PIRINEO IRUNGOTX

Datorren Abuztuak 16-an Arkaitz eta biek Argeles aldea juteko asmua digu 3-4 egunetan bertako portu mitikoan igo asmoz.Tourmalet,Troumouse,Hautacam,Luz Ardiden,Gavarnie...
Nahi duenantzat luzatua dago gonbidapena!! Goizean bizi eta arratsaldian piszina!!Animatu!!

Almandoz dijo...

kontuz Arkaitzekin, pericotikan erritmoakin bueltatuko baita

gari dijo...

Haimar dixit: ( MARCA)

"Cuatro días de descanso. Ese es el tiempo que Haimar Zubeldia se ha tomado para desconectar. El ciclista vasco lleva muchas semanas con el chip competitivo. Después de completar una genial actuación en el Tour y de su intento fallido por conquistar la Clásica de San Sebastián, el corredor ha decidido tomarse unos días de descanso para afrontar con garantías la próxima Vuelta a España."

JA,JA...chip competitivo,gran actuación en el tour... bien Marca bien..

Xabino dijo...

Aupa peña, oporretan ta blogari kaso egin gabe, no tengo perdón.
Garate komenting:
ba Garik idatzi duena, beroaldi earra empalmatzeko lehenengo pelotoiarekin, ta pisssss!!!, zulatu nuen atzekua igantziko tunelean. Aldatu nuen, ta kotxe apoyo zegon, ondo haizatu zidan gurpila Gorka arbelaizekua, ta tras coche egin zidan behintzat 3garren taldekin empalmatzeko, ta gero helmugaraino entreno earra egin nuen, oso gustora.
Larunbateko ze buelta?.
Periko-rako gutxi falta ta goguak por las nubes, gainera Larra-rako dortsala ere lortu dugu.

Xabino dijo...

Por zierto, osaba izango naiz, tomaaaaaaa!!!.

igor dijo...

Ba zorionak Xabino! Ta gaur zoriondu beharreko bestea, Gari, master 35 kategorian sartu da ta, Zorionak!

ARKA dijo...

ZORIONAK Gari
Atzo zurekin egon eta ez zenidan ezer esan eeee
Pericon kaña emango dizut tururu
Zorionak "Andy"

gari dijo...

Eskerrikasko!!
Ba bai, zuzendariak esan dit urteko azkeneko bi probak korritu beharko ditudala, La perico eta Larra-Larrau...Talde burua oso fuerte dagola eta berari laguntzeko!!

Almandoz dijo...

ZORIONAK!
Azkenean pericora zatoz?
erne masterrak erne IRUNGOTX dator!

gari dijo...

Almandoz,oraindik lo egiteko lekurik ez dut baina inskripzioa egina,La Huerta-n ez daukate lekurik...
Asteburu hontan nik kale egingo dut.Vinoterapia egitera noa Errioxara.

igor dijo...

Bihar, ni ere ez naiz agertuko, kuadrilako bazkaria dugu ta lenagotik txirrindan ibiltzeko geratu gera miño buelta motxa ta en plan lasai.

Manolo Saiz dijo...

Aupa mutilak! ostegunean pericorako entrenamendu espezifikoa dago.

8.30tan farmazian

urkizu dijo...

Giro d'Italia-ko ametsetako bi tapone bukaera izateko. Nizpait lortzen badute, han izango naiz etapa ikusten!

1-Passo Garezzo(Ligurische Grenzkammstrasse)

http://www.youtube.com/watch?v=jcsfAIbi66Y&feature=related

http://www.youtube.com/watch?v=LB07cgExGGg&feature=related

2-Monte Jafferau / Bardonecchia (Ta Galleria dei Saraceni beldulgarria)

http://www.youtube.com/watch?v=7L1OT2q77RI&feature=related

http://www.youtube.com/watch?v=opzTqtqnNds

Xabino dijo...

Ta bihar goizian: Road to Segovia!!!, bueltatzean idatziko dugu kronika.
Aupa Irungotx.

igor dijo...

Ondo ibili ta ondo pasa La Pericora zoaztenak!
Ni Pirineotara noa asteburuan, miño txirrinda etxean geratuko da ta mendiko botak hartuko dittut bere partez.

Xabino dijo...

Aupa ekipo, La Perikoren kronika:
Egun zoragarria izan genun eguraldi aldetik, etzuen berotu gehiegi ta.
Probaren lehenengo 11 kilometroak neutralizatuak izan ziren, nere ustez distantzia luzeegia ta ritmo motelegian egin zen, honek ez zuen kendu nerbiuak ta ezer, justo kontrakoa, nola hain poliki gindoazen jende gehiago aurrean sartu nahi, ta sustillo bat baino gehiago egon zen.
"irteera ofiziala" eman, ta betiko moduan a toda hostia abitu ginen, aurrean sartu ta Navafria hasi ginen igotzen, krixton betekada hartu ta gero, ikusi nun nere hankak etzeudela beti bezela, ta lasaiago egitea proba erabaki nuen, Gari pasa zidan bere rueda eskeiniz, baino esan nion aurrera segitzeko, ta denbora oso ona egin zuen gero (4h42´). Bigarren puertoa (Canencia), lehenengo antza zuen, hau jeitsi ta segituan Morcuera mitikoa igo genun, bazuen zatiren bat gogorra, hau jeitsi ta Cotos, oso igoera polita, ta gainetik Navacerradaraino 7 km pikando llano pa arriba ke oso luziak egiten ziren, jeitsiera izugarri azkarra baino arriskutsua kotxe pila bat zeudelako, ta hemendik Segoviaraino bariante ona ta a toda leche. Gero nik bukatu nuen ta gero Arkaitz ta Almandoz.
Pruebaz aparte, asteburu de puta madre pasa genun, Arkaitzek kotxinilloa jan zuen azkenian, ta astelehen goizian trasteak hartu ta etxera.
Errepikatzeko moduan fijo.
Barkatu txapagatik!!!

Xabino dijo...

Arratsalde on, bihar 8.30tan farmazian nahi duenak.

Xabino dijo...

Bihar norbait ibili behar da?, eguraldiak errespetatzen badu?.
Ze moduz 9tan farmazian?

gari dijo...

aspaldian bloga pixkat hilda dago eh!
Ojo Haimar-ekin atzo pelotoi buruan agertu zen eta!
Bihar 9tan ok,

Iker P. dijo...

Apa jende! Aspaldiko! Zemuz jun da udara? Ondo espero det(herriko jaiekin errematatuko dugu,jejeej)
Nere belauna ez du hobetzen eta atzo traumatologuan eondu nintzen. Bere ustez tendinitiz rotuliano bat daukat.
Al grano: Rotor Q-Rings plater ovalatuak emango didate soluzioa bere ustez... Kasu eingo diot ta erosiko dittut,bainan lehendabixi nere bielak saldu behar ditut. Lehengo urteko urrian montatu nitun,asike gehienez 4000km izango dituzte. Berri berriak daude. 175mmtakoak eta Compact dira 50-34 koronekin montatuak.Kazoletak pack berdinean sartuko nituzke. Preziyua: 230euro. Garesti iduritzen zaionari esan dezala,eta merkeegia baldin bada ez dadila ixilik gelditu,jejeej. Batonbati interesatzen bazaio "ke me avise". Aiooo ta asko entrenatu!!

Iker P. dijo...

Por zierto; Bielak Shimano Dura-Ace 7900 dira,akeneko modelua.

Xabino dijo...

Aupa Iker, ez dituzu bielak aldatu behar Q-rings platerak jartzeko, beste gauza da estekikagatik egitea.
Nik lehenengo urtean erosi nitun Rotor bielak compact 3D (52-36) 175mm Q-rings platerekin, ta gaizki jun zitzaidan, ezkeroztik ohe azpian dauzkat kaja batean sartuak. Berriak nahi baduzu nada, baino bestela badakizu.

Xabino dijo...

Kompra-benta asuntuekin jarraitzen: Nere Willier salgai merke, talla 54 dura-ace 7800, zipp404 edo Mavic gurpilekin, norbaiteri interesatzen bazaio badakizue nun nagon.

ekipazo dijo...

http://www.biciciclismo.com/cas/site/noticias-ficha.asp?id=42698

Ander dijo...

good evening!

xabino, zure ohe azpia ikustekoa izango da....

Iker P. dijo...

Xabino,interesatzen zaizkit. Zure telefonoa badakat. Ze ordutan dei zaitzaket??
Ba q-rings platerrak dura ace bielei jarri bai,bainan platerrak suelto 150 eurotik gora balio zaizkit,eta nire bielak saltzen baditut iaia hobe atetzen zait rotor pack guztia erostea,ta gainera estetikoki txukunagoa geldituko da txirrinda!!

Xabino dijo...

Aupa Iker, desarrolloarekin konforme zaude ez? 52/36 da.
Bueno nik gaur ezin dut geratu ta bihar bazkaldu ta gero noa Garikin Izabara egitera Larra-Larrau, nahi baduzu Igande edo Astelehenean bertan egon gaitezke, ta deitu edozein ordutan.
Aio.

Xabino dijo...

Bihar Larra-Larrau, denboraldiko azkeneko prueba.
Temporadari agurra emateko afari bat edo egingo beharko da ez?.
Bueno ekipo, aio.

Anónimo dijo...

kaixo kuadrilla,Xabino ta Gari animo larran eman kañaa

urkizu dijo...

Cobo: Una puta vergüenza!!

Xabino dijo...

Egun on, Larra-Larrau kronika:
A ze prueba puska!!!, momentuz korritu dudan pruebarik gogorrena.
Ostiralean joan ginen Izaba aldera, dorsalak hartu eta Lesakako meteorologoarekin hitz egin eta gero, argi geratu zen ze eguraldia izango genun, (hori fenomenua).
Belaguatik gora rigulare, eguraldi nahiko ondo zegoen, biek koronatu genun elkarrekin, ta jeitsiera oso luzea ta arriskutsua laino ta bustia zegolako, gero Issarbe, akojonante, hori puertoa!!!, ze gogorra ta ze luzia, berriz Gari ta biek elkarrekin gainetik pasa, ta berriz bera, bajada honetan zulatu nuen aurrekoa, ta ze mala hostia!!!, ta gero ya bakoitzak bere kabuz Izaba arte, ze mina egiten zuen Larrau igotzea altura hoietan, por zierto Almandoz (1h 02´), tardatu genun biek, jeitsi ta Lazako gaina a bloque ta holaxe helmuga arte. Prueba pasada bat, oso ondo antolatua ta errepikatzeko moduan fijo.