Abenduko zubian, urtero bezela, Igorreko ta Asteasuko ziklokros probak ospatuko dira. Igorrekoa Igandean izango da ta Niels Albert ezik, lesionatua bait dago, munduko onenak bertan izango dira, munduko kopako karrera lehiatzen. Asteartean Asteasun, denak egongo ez diren arren, izar gehientsuenak han izango dira. Astebururako euria dator, beraz, hasi mendiko bota, katiuskak, xira ta aterkiak prestatzen!
Corredori a la partentza!
16 comentarios:
Biharko norbait animatzen al da karreterakuakin bueltaxka ematera? 9tan farmazian?
Ta Iganderako norbait animatzen al da Igorreko Cyclocross UCI World Cup proba ikustera juteko?
Nik bihar mendikoakin atetzeko asmoa nakan binon, oraintxe dilatazio gelan nago sartuta Naiarakin, eta ez dut uste aterako naizenik :-)
Joder Unai, hori bai dela partentza!! oroitu, igandean jaiotzen bada, igorIeko irabazlearen izena jarri behar diozula: Sven Irastorza, Zdenek Irastorza...edo Egoitz Irastorza (hemendik hilabete pare batera igual izena aldatu beharko diozu bai irungo uleta baten asuntuagatik...)Ondo hari haiz!!
Ni bihar atetzekoa naiz. 9tan OK
Bestalde, igandean ere joatekoa naiz, Bihar hitzegingo dugu planaz.Nire apostua Igorrerako, euririk ez badago behintzat, Jon Arozena. Igandean eman zuen erakustaldia txaloaraztekoa. Ni ere han aritu nitzen animatzen.
Blogean idazteko tarterik ez nuen hartu atzorarte ta orain Unaik gaia atera duela aproxtuz, Iban atta izan genun aurreko asteburuan, Ainhoa Urkizuren atta. ZORIONAK Irungotxeko familiyan partez!
Ta animo Naiara! Iraseri, eskua nahi bezainbeste estutu ta madarikazio guztiak bota diezaizkiokezu, animo!
Zorionak aita izan diren guztiei eta izateko puntuan daudenei!!IrungoTx-eko harrobia bide honetik dabil!!
Bihar ni ere agertuko naiz euririk ez bada.
Zorionak Iban Aitatasungatik ta zorionak Unai, bera ere aitaxo izan delako dagoeneko, facebook bidez enteratu naiz eh,jejejej
Kaixo gaztiak.
Ba Markel atzo arratsaldean jaio zen. Ama eta umea oso ongi dire eta gauza bat gehitzearren esan, atzo abenduak 2 Jan Ulrich handiak urteal bete zituela.
Besarkada bar Irungotxeko lagun guztientzat.
Zorionak Unai ta Naiara!
Markelek, txirrindulari bikaina izateko erdia eginda dauka Janen egun berean jaiotzeakin.
Imajinatzen ari naiz, 10 urte dauzkanean edo, Janen batallitak kontatzen dizkiozunean jarriko duen aurpegia: "Miño atta, zein letxe da Jan hori? A ze matraka ematen ari didazun tipo horrekin!"
Asteasuko ziklokroseko partaidetza maila, proba antolatzeko zeukaten presupuestoa bezainbeste jetxi da. Murgoitio izango da proba irabazteko faboritoa, asike pentsa!
Azkenean Asteasun aitonentzako lasterketa izango degu!!!
Proba ikustera jun behar nuen baina 13:30 tan eliteen ondoren master lasterketa dagoela jakin dudanez korrituko det.Ea zer moduz moldatzen naizen Asteasuko lokatz tartean,jeje.
Bihar goizian norbaitek atetzeko asmua?
Ni 9tan farmazian egongo naiz, Itxasu-ko pastela probatzeko asmotan...
9tan ok! Itxasuuuu regulare regulare
Norbattek ba al daka bihar atetzeko asmorik? 9tan farmazian?
Foromtb-en salseatzen arittu naiz ta kriston mugimendua dago: Marmoterako inskripziyuak itxita, QH-erako 4 euroak gora ta behera, batzuk hurrengo udaran Dolomitetara oporretan,...
Bihar txirrindakin atera beharra dago bestela udaran ez diogu inorreri segi ahal izango. Benga, benga, corredori a la partentza!
ni ere bihar 9 tan agertuko naiz farmazian,ni regulare ni ostias, atake batzuk jotzera,jejeje
Asper /Bio-Racer-etik deitu didate oraintxe bertan. Ostegunerako, berandu jota, arropa muestrarioa bueltatu behar dugu asike, gaur, bihar eta etzi dauzkagu, arropak probatzeko. Arkaitzek dauka arropa muestrarioa.
Ei peña, bueltatu gera ya gure neguko stage-tik.
Eguraldi paregabea ta kilometro dexente egin ditugu. Denera 9 egunetan 980km, ez dago batere gaizki. Facebook-eko horrian gauzak jartzen hasi gera, hoberena azken eguneko entrebista, ez galdu, ke deskojono. Asteburuan egongo gera ta kontatuko dugu gure batallitak.
Aio ekipo.
Publicar un comentario