2013/11/10

2014ko proba zikloturista Pirenaikoak

Marmottek huts egin digun arren, ordezko dexente dauzkagu, etxetik hurbilago ta poltsikoan hainbesteko sarraskirik egingo ez digutenak:

Les dates des cyclos Pyrénéennes 2014 :
• Dimanche 22 juin : la Béarn Cycl'Espoir
• Samedi 28 juin : l'Ariégeoise
• Dimanche 6 juillet : la Pyrénéenne
• Samedi 26 juillet : la Pierre Jacques en Baretous
• Dimanche 10 août : la Barousse Balès
• Dimanche 7 septembre 2014 : la Lapébie
• Dimanche 28 septembre : la Tarbaise

Allez, allez!

2013/06/17

L'escalatore de la Irungotx

L'escalatore Kiki, il capo di squadra de la Irungotx a la prestigiossa corsa IratiXtrem, a firmatto una bravissima actuazzione sul la scalata al Colle di Larrau. Complimenti Kiki!!!

2013/05/15

Giro d'Italia, la corsa piu bella del mondo!!!

Berandu xamar dator sarrera berri hau baina Italiako Giroak sarrerarik gabe ezin du geratu. A ze errespetu falta izango litzatekeen bestela! Munduko karrerarik zoragarriena ta sarrerarik gabe.
Maglia arroxari dagokionez, denek nahi dugu Vincenzok irabaztea, ez? ...zer? Norbaitek ezetz esan al du? Ejem, ejem!
Vincere Vincenzo!!!

Atzoko erasorik onena: Badoa, Fermin, badoa!!

2013/04/18

Ciclismo2005 blogak agur esan du!

Nik ez dakit zuentzat, miño neretzat oso oso albiste txarra da. Azkeneko sarrerako komentariotan esan zuen hau amaitu dela eta gaur gure blogean, ciclismo2005-ko enlazea eman dudanean, dagoeneko ez da agertzen, se acabo, finito!
Orain zeinek esplikatu behar dizkigu kortinen atzean dauden mugimendu guzti horiek? Orain arte karrerak ikusi eta gero, Sergioren sarrera irakurri behar zen karreraren B aldea jakiteko eta ondo ulertzeko.
Zenbat jenderi entzun diogu bloga ezagutu eta engantxatua geratu dela? Ta orain, zeinek eman behar digu dosi hori? Sergio honeri ze esango diogu ba, eskerrik asko orain arteko guztiagatik miño kriston putada egiten diguzula bloga itxita. Bueltatu, mesedez!!!

2013/03/25

Route des Morreaus

A ze bueltaxka egin genun larunbatian! Talde politta, eguraldi bikaina, erritmo altua, paisaia eta errepide zoragarriak,... pena bakarra Xabiren erorketa, miño seguru hurrengo egunian mendikua hartu ta konpetitzera jun zela.
Aste Santuari begira eguraldiak ez du oso itxura onik miño itxian ez gerala geratuko segurua da. Baten bat dagoeneko oporretan da...

2013/03/12

Otsondo, Agiña,...

Asteburu hontan ere, oso sakabanatuak egon gera. Batzuk txirrinda hartzeko aukerarik ez, beste batzuk mendira ta beste batzuk Otsondoko buelta egin genun, Agiña ta Aritxulegikin.
Igandian Urdaxen kafia ta Atalaian Ciclos Jaizkibelekoen aurkezpena.
Profesionalen artean bi proba oso desberdin: Paris Nizan, azken aldian behin baina gehiagotan ikusitako Skyren gidoia baina Italiak beti badu zerbait desberdina ta oraingoan ere Tirreno Adriaticon ikusi da.

2013/03/06

Ronde van Baserrien

Asteburu hau oso konpletua izan da: baten bat Andaluzitik bueltan, pare bat karreterakuakin konpetitzen, beste pare bat mendikuakin, beste batzuk oporretan ta geratzen ginenek (argazkikuak + argazkilaria = Txefo) Ronde van Baserrien egin genun. Klasikomanoentzako ibilbidea, igoera motzak miño ugari ta bat baino gehio ederki sufritzekoak. Xabi nahi bezela ibili zen repetxo guztitan besteekin jolasean baina aipamen berezia orain ere Txeforentzat, hilabete desagertua egon arren besteekin batera, Arenbergeko harriak baino gogorragoa da mutil hau.

2013/02/18

Ezkurrako itzulia

Larunbatian Ezkurrako itzulia egin genun, garai hontan Hors Categorie den Usategieta edo Basakabi igota. Ibilbideak Paris Niza itxura zakan, eguzkia, bide bazterreko elurra ta batzuren forma punttua kontutan hartuta. Beste batzuk komeria gehixeago eduki genittun etxera iristeko baina lasai, lenago edo beranduago, denei iritsiko zaigu ta, forma punttua.
Profesionaletan, hurrengo asteburuan hasten dira benetako lasterketak ta lenbixikoa, Het Volk!

2013/01/09

Road to Sabiñago martxan da

Aspaldiko partez Road to Sabiñanigo martxan da. Batzuk badute denboraldi hontarako fetxa markatu bat ta beraz, entrenamendutarako presio punttu bat gehiago ere bai seguraski.
Aurtengo neguko preparazioa nola dijoan ikusita, kontuan hartu beharreko taldea izango da Sabiñanigoko irteeran.
Argazkian: batzuk Mediterraneo aldeko eguzkiaz gozatzen zuten bitartean, beste batzuk neguko arropa guztiak testatu genittun (Itxasu).