2013/03/06

Ronde van Baserrien

Asteburu hau oso konpletua izan da: baten bat Andaluzitik bueltan, pare bat karreterakuakin konpetitzen, beste pare bat mendikuakin, beste batzuk oporretan ta geratzen ginenek (argazkikuak + argazkilaria = Txefo) Ronde van Baserrien egin genun. Klasikomanoentzako ibilbidea, igoera motzak miño ugari ta bat baino gehio ederki sufritzekoak. Xabi nahi bezela ibili zen repetxo guztitan besteekin jolasean baina aipamen berezia orain ere Txeforentzat, hilabete desagertua egon arren besteekin batera, Arenbergeko harriak baino gogorragoa da mutil hau.

21 comentarios:

Igor dijo...

Aurreko astean Strade Bianche zegonez, baserrietakoa egin genun. Asteburu hontan Paris Nizako mendiko etapak daudenez, portuak igotzea tokatzen zaigu beraz.
Zemouz Izpegiko buelta? Edo Otsondo-Agiña-Aritxulegi? Edo Basakabi-Alkiza?

Gotzon dijo...

Aurreko asteburuan kale egin nuenez, ba hontan ere bai. Ea Giroa hasi aurretik bueltatzerik badudan, bestela a ze ibilbidea prestatuko duzuen.

Gotzon dijo...

Ah! Tirreno ere ari dira korritzen, eta xabla-xabala da.

gari dijo...

Nik ere berriz kale egingo dut larunbatian...
Nik aukeratuko nukeen ibilbidea...Hondarribiko kai berrira jun ta buelta eta bertan kafia kruasanakin eta kroketa batzuk...luzatu nahi duenak ba Hendaiako hondartzaraino...

Hau beldurra, bueltatzian...

Jon Ikardo dijo...

Ni ere enaiz aterako larunbatean, baina Gariren ibilbide proposamena ASTAKERIA iruditzen zait, Martxoan gaude oraindik eta..... ufff gehiegi!!


Nere proposamena, farmaziatik OLAra, han Xingar, patata prejitu, arraultzeak eta ziztor pixkat,... gero etxera zuzenean pulsometroari begira... eta nahikoa...

(ongi ibili!!!)

Kiki dijo...

Nik oraingoan fijo ateratzen naizela eta prest nago edozer gauza egiteko Igor (naiz eta errepetxoak izan,je,je,...).Nahiko aste katxondo daramat,4 egunetik 4 irteera.Baina aukeratu behar baldin bada,Alkizakoa aukeratzen dut,ez dut esagutzen eta ibilbide hori.

Xabi dijo...

Jode, nik Ikardon proposamena onartuko nuke... hori bai, azkenaldian sagardoan efektuak ikusita, lau bat sagardo botila gehituko nizkioke entrenamenduari.
Igor, P-N media montaña da ta zuk hemengo HC-ak sartu ttuzu (izpegi,otsondo,agina,..). Gotzonek erraten dun bezala Giroko dolomitak hasten direnin ze sartuko duzu?

Gaur, norbait animatzen bada, 15:30tan farmazian (entrenol erosteko)

Igor dijo...

Biharkua, bihar juntatzen geranen artian ikuso dugu. Ze ordutan geldittuko gera? 8:30tan?

Unknown dijo...

Ieupp!! Ni neregatik 8.30tan, eta alkizako buelta. Bihar ikusiko...
Txefo

Kiki dijo...

ondo da,ordun bihar 8:30etan!!!

Unai dijo...

Ok, bihar 8.30tan

Igor dijo...

Aurreko Unai hori ni naiz, Igor

Kiki dijo...

Aupa ekipo!!
Gaurko paliza eta gero,bihar norbait animatzen baldin bada hankak pizkat askatzeko,nik 9etan pasako naiz farmaziatik Dantxarira juteko lasai,lasai.Horrela borobiltzen det astea 7 egun entrenatzen!!(je,je,..),portzierto bihar etortzen denari gonbidatuko diot kafera,txantaje pizkat!!(je,je,..)

Peio dijo...

Cabroneeeeeees!! Ze egin zenuten larunbatian?

Xabi dijo...

Larunbatean?
puff, ze gogorra! Olaraino gustora, denak elkarrekin, lasai. Han ia releboka, xolomo-sagardo, arrautze-sagardo, txingar-sagardo, txistor-sagardo, ta bukatzeko sprinta kafe-kopa-ta puroa ez ziklistak garelako...

Ah peio, ta barkatu bino Tom Boonen gurekin zegon...

Igor dijo...

Larunbatian Otsondo, Agiña, Aritxulegi egin genun ta kafia Kikin kontura hartu genun, gaur urtiak betetzen bait dittu: ZORIONAK KIKI!!!

Atzo Urdaxera jun ginen ta bueltakuan Atalaia Hotelera, Ciclos Jaizkibel Master Pro Race taldearen presentaziyua ikustera. Presentazioa normala izan zen miño ondorengo luntxa, ezta Sky-k ere! Hori nibela!

Xabi dijo...

ostia! hori, hori, larunbatekoa dena Ibanen kontura.

Zorionak Iban!!!

Imanol dijo...

Zorionak Kiki!!!. Tu también ya eres Master 30!!!
Si, la verdad que ayer estuvo bien. Parece mentira que con la edad que tenemos aun tengamos ganas de competir, jajaja!!!. Pero a pesar de eso, luego nos compensaron bien con el lunch!!!

Gotzon dijo...

Zorionak Kiki!

Xabi dijo...

Gaur entrenatu nahi dunak eztu kanpora atera ta busti beharrik.
Tirreno-adriatikoko gaurko etapa ikusi ta nahiko ta sobera. Hori espektakulua! Forza Vincenzo!!!

Ziklistak maldak oinez igotzen, Nibali eseak eginez,...

Espero dut Igorrek etapa ez ikusi izana, ze ikusi badu imajinatu ibilbidea nolakoa izanen den... ta gainera milano-sanremo da.. jojo

Kiki dijo...

Eskerrik asko guztieei,egia da zahartzen ari naizela,baina txirrindakin ardua bezela geroz eta obeagoa.Ordun kontuz ibili Ciclos Jaizkibel,zuen misterra fitxatu nahi zidan dagoeneko!!(je,je,..),besarkadak guztiontzat!!