2013/03/25

Route des Morreaus

A ze bueltaxka egin genun larunbatian! Talde politta, eguraldi bikaina, erritmo altua, paisaia eta errepide zoragarriak,... pena bakarra Xabiren erorketa, miño seguru hurrengo egunian mendikua hartu ta konpetitzera jun zela.
Aste Santuari begira eguraldiak ez du oso itxura onik miño itxian ez gerala geratuko segurua da. Baten bat dagoeneko oporretan da...

2013/03/12

Otsondo, Agiña,...

Asteburu hontan ere, oso sakabanatuak egon gera. Batzuk txirrinda hartzeko aukerarik ez, beste batzuk mendira ta beste batzuk Otsondoko buelta egin genun, Agiña ta Aritxulegikin.
Igandian Urdaxen kafia ta Atalaian Ciclos Jaizkibelekoen aurkezpena.
Profesionalen artean bi proba oso desberdin: Paris Nizan, azken aldian behin baina gehiagotan ikusitako Skyren gidoia baina Italiak beti badu zerbait desberdina ta oraingoan ere Tirreno Adriaticon ikusi da.

2013/03/06

Ronde van Baserrien

Asteburu hau oso konpletua izan da: baten bat Andaluzitik bueltan, pare bat karreterakuakin konpetitzen, beste pare bat mendikuakin, beste batzuk oporretan ta geratzen ginenek (argazkikuak + argazkilaria = Txefo) Ronde van Baserrien egin genun. Klasikomanoentzako ibilbidea, igoera motzak miño ugari ta bat baino gehio ederki sufritzekoak. Xabi nahi bezela ibili zen repetxo guztitan besteekin jolasean baina aipamen berezia orain ere Txeforentzat, hilabete desagertua egon arren besteekin batera, Arenbergeko harriak baino gogorragoa da mutil hau.