Nik ez dakit zuentzat, miño neretzat oso oso albiste txarra da. Azkeneko sarrerako komentariotan esan zuen hau amaitu dela eta gaur gure blogean, ciclismo2005-ko enlazea eman dudanean, dagoeneko ez da agertzen, se acabo, finito!
Orain zeinek esplikatu behar dizkigu kortinen atzean dauden mugimendu guzti horiek? Orain arte karrerak ikusi eta gero, Sergioren sarrera irakurri behar zen karreraren B aldea jakiteko eta ondo ulertzeko.
Zenbat jenderi entzun diogu bloga ezagutu eta engantxatua geratu dela? Ta orain, zeinek eman behar digu dosi hori? Sergio honeri ze esango diogu ba, eskerrik asko orain arteko guztiagatik miño kriston putada egiten diguzula bloga itxita. Bueltatu, mesedez!!!

20 comentarios:
Kaixo. Ba bai, notizi oso txarra da,ze, dopiñan inguruan garbi hitzegiten dun bakarra delako.
Zergatik utzi dun esan al du?
Ez, ez du uztearen arrazoirik eman baina Urtarriletik asuntuari bueltaka zebilela esan zun.
Txarrena da ezin dela blogan sartu sarrera berririk egon ez arren, zaharrak berriz irakurri ahal izateko.
Igor, sartu blogean, enkuesta bat (ez dakit euskeraz nola esaten den) betetzea eskatzen du ta azken traka bat ere jarri du. Uste det enkuesta betetzeana garrantsitxua dela, agian berriz bueltatzeko intentzioa eukiko du eta.
Bihar ze ordutan geratu zerate? ez det uste agertuko naizenik baino jakiteko...
Egunon gaztik,
Ciclismo2005-koa mimoak bertzerik etzittun nahi ta hortaz mehatxatu gaitu bloga itxiko zuelakoan.
Asteburu hontako nahiko txarra ematen ai dire, asike, indarrak Maiatzak 1-erako gorde beharko ttugu.
Maiatzak 1: Irun-Brinkola Clasic.
Izena emateko epea zabalik dago, bino kaso eman, partaide muga 200-koa da ta azkar beteko da.
Animatu!!!
Erne Xabi, Irun Brinkola klasikako patentea nik daukat eta, ta Maiatzak batean bazkaria daukadanez, egun hortan ezta pentsatu ere! Nahi baduzute 3 buelta Izpegi eman edo Irun-Tourmalet-Irun egin miño Brinkolakua, NANAI DE LA TXINA!
Asteburu hontan txarra: asteburu hontan xira, bixera ta botinak!
kaguen sos, patentea eztakit bino bidea nundik den dakien bakarra zera...
Irungotx-eko babeslea nahiko haserre dago aurten bazkari kontuekin ta batzuen besta goguekin. Ez omen du BRAndi Shleck-ik nahi bere taldean, ta helduden urteko gauza aldatzen ez bada gu babesteari utziko omen dio.
Santzioak egonen dire.
3 buelta Izpegiak zer dira, erlojuaren orratzen aldera edo kontran?
Xira eta botiñak edo kalamarrak eta marianitoa?
Neguan ederki ibili eta gero,orain bota dezala kazkabarra eta gustiz ,ez dago Irungotx etxean utziko duen eguraldirik!! :)
eeooo!!
Eeeooo Iñaki!
Arropa banaketa martxan dago, pixkanaka pixkanaka, bada ere.
Arkaitzek zati bat eraman du (Xabi, Peio, Parada, Zalakain ta bere kuadrilakoena).
Nik etxean kaja bat prestatua dakat, bertan Txefo, Almandoz, Gotzon eta Ikardorena dago. Nere idea, zuetako batekin geratu eta gero bera arduratu dadila kaja hori banatzeaz.
Kiki, zurea etxean daukat, watsap bidez esango dizut noiz pasa zaitezkeen jasotzera.
Oso ondo Igor! Ideia ona da bat arduratzearena, perfekto.
Ikardo arduratu dadilla!
Ez, bromak aparte, nahi baduzu nik hartuko dut eta ostiralean bertan bana dezakegu elkartean (mendizaleak). Zer diozue?
Neregatik ostiral arratsaldean gelditzen bagera ok besteak ados badaude hitzordua jarri ta listo
Beno orain bai,denak gelditu beharko gera aurkezpen ofiziala iteko,argazkiak,pintxoak eta gustiz,ez?
Falta zena...
http://www.radiohuesca.com/noticia/490241/El-homenaje-de-la-Quebrantahuesos-se-propone-a-las-Fuerzas-y-Cuerpos-de-Seguridad-del-Estado
Hoi duk eta!!!
Azkenin, zozketan plaza tokatu etzaionak edo apuntatu ez garenok zortea izan dugu...
Neretzat behinpen, tentazio bat guttigo...
Animo Kiki! irteeran ordu bat zai egon behar ta megafoniatik himnoa entzun behar...
uff, nere ustez bi aukera daude. Kiki, nazkatua, ez ateratzea. edo inen duen malaostiakin 6 orduz azpitik itea.
Ulertzen ez dudana zergatik den omenaldia, zeozer esan al dute?
6ordutik jeistea ez dakit baina zerbait berezia ikusten bada goizean,mala ostiakin aterako naizela seguro eta helmugan sorpesatxoren bat gordeko diet!! ;)
Bueno zer! Larunbatian zein geio animatzen da Aralarrera juteko? Nik buelta guztia ez det egingo, ia Leitzara nola ailatzen naizen ta han Huizi igo edo ez ikusiko det.
Ni fijo nihoa!!
nik ez dut uste Aralarko buelta ingo dudanik...seguraski berandugo atera ta hurbilagoko zerbaitere ingo dut...
Publicar un comentario