Zemuz jun da asteburua? Larunbatean lau elkartu ginen baina suposatzen dut besteak ez zaretela etxean geratu, edo bai? Bueltaxka politta egin genun larunbatean: Otsondo, Lizarrieta, Agiña, Aritxulegi ta Trekuko malda. Lau bakarrik ginenez Oreretako talde batean akoplatu ginen Cherchebruiteko bidegurutzerarte.
Igandean Iban ta Igor Zugarramurdira jun ginen, lasai-lasai. Poliki ibiltzean bestetan ikusten ez diren, etxe, zelai, borda,...ikusten dira.
Auñamendietako 1. tapponeko ibilbidea begiratu al duzue? Data jarri beharko zaio, zemuz Maiatzaren 1?
21 comentarios:
nere asteburuko irteera bakarra igande goizian zugarramurdira...arratsaldean lana ta gehiagorako denborarik ez.ikusten dudanez jendea gogoekin dago!!
astean zehar errekuperatu beharko dut .Auñamendietako tapponea Maiatzaren 1 ean,neregatik perfecto.
Zein izango da talde buru Gipuzkoako itzulian? bakoitzak eman dezala bere iritzia.talde itxura ona eman beharra daukagu eh!
Maiatzak 1 perfekto!
Irungotx-ek talde itxura emateko lan itzela du aurretik, ortodoxia falta ikaragarria baitago! Kabraloka ta zaldiaske asko dago taldean!
Entrenutako lehen orduan ere erritmo berbera eraman ezin izatea esanguratsua da oso jasaten dugun "txatarrismo latinoaz"!
Lan asko aurretik! ortodoxia pixkat nahi bada, Patrick Lefevere, Giancarlo Ferreti eta Walter Godefroot fitxatu behar!
Asteburan koadro berria probatu dut. Estetika... primerakoa, funtzionamendua... beti bezelakoa, pedalei eragin behar!
Nere zoritxarrerako maiatzaren batean ezin dut. Nik Gipuzkoako itzulia sakrifikatzea proposatzen dut tapponea egiteko, baina badekit proposamena ilusoa dela.
Azken bi astetan gutxi ibilita, astean zehar errekuperatu behar zuen atzetik gertu ibili behar banaiz.
Hello. This post is likeable, and your blog is very interesting, congratulations :-). I will add in my blogroll =). If possible gives a last there on my blog, it is about the Monitor de LCD, I hope you enjoy. The address is http://monitor-de-lcd.blogspot.com. A hug.
Lehiakorra izatea latinoa izatea bada, hemen duzue latinoen erregea. Nik maiatzaren bateko plana maiatzaren 3ra atzeratuko nuke. Baina zuen esku utziko dut erabakia, ezin baitut ziurtatu joan ahal izatea.
Nik, Iratiko bueltaxka Maiatzaren 1 edo 2an egingo nuke, 4ean Gipuzkoako itzulia bait da ta 3an horrelako bueltaxka egiten badugu, ez dut uste oso konpetitibo egongo garenik Igandean.
Jartzen dugun data jarrita ere, norbaitek ezingo du baina Maiatzaren 10ean ere (berriz) joan gaitezke, eta 24ean, eta...
Nik maiatzaren 2an joatekotan Gipuzkoako itzulian kale eginen nuke. Dena ezin da. Gari, zuk 2an ahal duzu?
Portzierto, Joaquin Rodriguezek ez al zuen Valverdek baino aukera gehiago Pais Vasco-ko itzulian nola zebilen ikusita???
PD1:Schleck tiobueno!
PD2:Revellin Gariren aitaren pausuak jarraitzen hari da, ez?
Nik, aukeran, nahiago dut 1ean egin Iratikoa, gainera 2an denek zubia al daukagu? Gipuzkoako itzulirako apuntatua nago ta errekuperazio kapazitate kaxkarra daukat oraingoz.
PD1:Schleck tiobueno? Zuretzat edo Naiararentzat? Hurrengo inkesta txirrindulari tiobuenoa aukeratzeko, bale?
Nork ezin du 2an?? ...
Etan nork ezin du 1ean? Nik. Nik ezin dut.
PD: Naiarari Cunego gustatzen zaio.
nik 30,1,2,3,4 egunetan jai!! oseake neri igual zait 1ean edo 2an joan .Ahalik eta jende gehienak ahal duenean.
Nik 1an ondo, bestetan gaizki!
Ala ere,zuek erabaki, nik ez bait ditut egingo ezta 200 metro ere zuekin!
Beste aukera bat: egun batean zentzu batean eta bestean alderantziz...
Maiatzak 1: Ahuzki - Bagargi.
Maiatzak 2: Bagargi (Burdingurutzetatik) - Ahuzki (Atarratzetik)
...ta buelta Gipuzkoan, alto de Orion rezagau, noski!
Lagunak, neregatik ez aldatu. Maiatzak bikoa ez da seguru, eta nahiago maiatzaren 1ean eta igandean gustura ibili (1ean bazkaria daukat).
Bihar goizean norbait animatuko da? Nik jai daukat.
unai,9-tan farmazian.120km-ko buelta ,bale?
Ze putakumiak! Astian zehar 120 Km egitea totalmente debekaturik dago. Eraman repuestoko kamarak, bakoitzak 2-3 pintxazo eukiko dittuzuteta bihar!
gora kimkirchen askatuta!!
Irungotx-eko konstituzioaren 12. artikulua: "asteburuko kilometro kupua bete ez duenak, astean zehar konpleta ditzake".
Gari,inkonstituzional!!
Azkenean Auñamendietako 1. tapponea Maiatzak 1ean (Janeri galdetu diot eta 1ean izango dela konfirmatu dit).
Larunbatean eguraldi ona egingo omen du ta hori aprobetxatu beharra dago. Otsondo-Izpegi-Bagordi?
Nik larunbat honetan atera nahi nuke baina ez dakit zuekin joateko gai izango naizen. Ordua eta lekua jarri eta azalduko naiz. Txirrindularirik dotoreena: Mario Cipollini
Ni nere larunbaterako proposamenta:
Basakabiko buelta (propina Ibardin). Edo bestela Andazarrate, Igeldo ta Jaizkibel.
Basakabiko buelta ere politta da baina nik nahiago dut Tolosaldera jetxi ta Alkiza, Andazarrate,...igo.
Ibilbideak luzatzen doaz ta irteera ordua ere aurreratu egin beharko dugu. Zemouz 8:30tan Mendelun? (Basakabiko buelta egiten badugu ez gara farmazira joango, denak Mendelun geratuko ginateke, ezta?)
Igor, ados nago zurekin. Basakabira edo Andazarratera joateko... MENDELUN 8:30tan. Nik abixatuko Labari eta Arkaitz eta zuk zure koadrilako ciberdespistatuak.
Kafea Aian.
Publicar un comentario