2008/04/28

Bukatu dira udaberriko klasikak

Asteburu hontan ondo joan zaizkie gauzak Puerto operazioan ustezko "sospetxoso" zirenei (Valverde, Rafa Nadal ta Ivan Basso). Aupa Rebellin!
Udaberriko klasikak amaitu dira ta Italialdeko usaia sumatzen da airean, urteko lasterketarik ederrena ta garrantzitsuena, il grande Giro d'Italia!

Etxera bueltatuz, ze nolako entrenamendua larunbatekoa, ederra eta oso gogorra (beroa, erorketak, etxera iristeko komeriak,...). Errekuperatu al gara Maiatzak 1ean Irati aldera joateko?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Larunbateko kronika idatzi mesedez,zein erori,zeinek atakatu,misie masoren bisita?inbidi pixkat gehio pasatzeko...osteguneko taponerako ze ekipo dugu?

Anónimo dijo...

Hau da nere kronikatxoa:

Mesie masorena ni izan nintzen. Igorrek esan zidan buelta hori 150km-koa zela eta nik horretarako banun nahiko gasolina. Problema etorri zen 150km Hernanin egin genunean, Perurenan gora pott total eta handik etxera arrastaka. Juleni eskerrak etxera iritsi nintzen.

Ikusgarria Labariren erreztasuna. Portu bakoitzean hasiera hasieran ospa egin eta ez genuen gehiago ikusten.

Lehengoe eguna kulote motxakin eta maillot motxakin bakarrik, eta ala ere berua pasa genun Alkizako igoeran.

PD: Inor geratuko al da ni bezela Pirineotara joan gabe?

Anónimo dijo...

Larunbateko kronika:

Ibilbidean igo genituen maldak: Gurutze, Perurena, Arano, Basakabi, Artaleku, Berastegi, Alkiza, Andazarrate, Perurena ta Gurutze.
Erorketa: Arkaitz eta Iras trabatu egin ziren eta biak lurrera (nerbioak zeuden Andazarrateko igoera ondo kolokatua hasteko).
Mesié Masók batez ere Iraseri jo zion baina besteok ere Gurutze nola igo genuen ikustea espektakulo bat zen (arrastaka).
Hala ere, oso gustora ibili nintzen, aspaldiko partez.

Anónimo dijo...

Nik Andazarrate ez nuen igo. Oso gustora ibili nintzen. Baina Perurena igotzen kuadrizepsak igo zitzaizkidan eta gora iritsi arte izugarrizko kalbarioa. Hala ere atzo 5 ordu mendi martxa batean. Ostegunean ez naiz joango baina ostiralean zubia badut, agian bizikletan ibiltzera joango naiz.

Anónimo dijo...

Gaur arratsaldeko 6retan Labari eta biok geratu gera. Arkaitz 4retan edo aterako omen da. Beste inor animatzen al da?

Anónimo dijo...

Bihar, Auñamendietako 1. tapponea.
Zeintzuk goaz? Gari, Arkaitz, Iban, Julen, Igor, (Iosu?), (Labari?).
Irteera ordua: 8ak aldera atera beharko da, txirrindakin 9:30-10:00etan martxan jartzeko.
Kotxeak: binaka joan beharko da. Labari ta Iosu badoazen edo ez jakitean bikoteak osatuko ditugu, bale?
Bihar, Bagargik epaituko gaitu!

Anónimo dijo...

biharko planing-a? 7 aldea atera beharko da ez? eguraldiak badirudi errespetatuko duela baina bero gehiegirik ez dugu pasako.
zenbat guaz? iban,igor,arkaitz,labari,gari,aita(?),osaba(?)

Anónimo dijo...

Labarik atzo joatekoa dela esan zidan. Hobe maila edo SMSa bidaltzea:

alabari@caf.net



Ongi ibili, baina jakin hemen geratzen garenak ez dugula lo gehiago egiteko probextuko.

KAÑAAAAAA!!!!

Anónimo dijo...

LABURBILDUZ:
Joatekoak: Labari, Arkaitz, Gari, Osaba, Iban, Igor, Iosu (?).
Irteera ordua: neri 7tan oso goiz iruditzen zait, neregatik, 8tan (baina 8tan atera, martxa!). Irteera lekua: Hendaiako LIDLeko parkiña.
Iosu badoan edo ez jakitean, kotxe antolaketa, bale? Besteok ze eritzi duzue irteera orduari buruz?