2008/05/26

Asteburu Dolomitikoak

Giroko txirrindulariak etapa Dolomitikoetan, Labaritarrak eta Arkaitz etapa horiek ikusten, Gari Huescako portuetara aklimatatzen eta etxean gaudenak ere inguruko mendateak igotzen. Iban ere txirrinda gainean jarri da aspaldiko partez (Donazaharrera joan ginetetik ikutu gabe zeukan) eta Iakesekin batera beraien bueltaxka egin zuten. Kronika desberdin asko daude asteburu hontan, beraz, idaztera!
Eta gaur, Plan de Corones! Grande, duro, grande!

13 comentarios:

Anónimo dijo...

25 egun ondoren berriz errepidera! Uste dut ez dudala forma asko galdu baña Iratixtrem agur! Hori bai, Irati-irteerak mega-bai!

GIRO D'ITALIA
Asteburuan insulto erraldoia jasan dugu denak! NAVIGARE kasua entziklopedikoa da. Zenbat diru ordaindu dute pasatzen dituzten doping kontrolak pozilga hutsa izateko???
Ke puto eskandalo! Sella & Company a la hoguera! Batipat asteburuko bi etapak irabazi dituen kabroi horrek. Larunbatan 13. kmtik ihesi ta igandean 2. kmtik, bi etapak irabazi, erraz, denbora ateratzen, helmugara ondo iristen, afaboritoak lehertuak,...ke real asco!!!
Horrez aparte, Contador izango da Giroko irabazle ondo bidean.
Grande Ricco, grandissimo Gibo, grande Di Luca, garnde Menchov!! GRANDE GIRO!!!
Ta gaur Plan de Corones!! Ke grande!!

Anónimo dijo...

Asteburuko nere kronika:
Igandean Igorrekin Otsondo-Izpegi-Izpegi-Otsondo egin nuen. Etxera txoltxoltxetua iritsi nintzen baina txanda honetan siestarik gabe. Igoeran nahiko gustura baina Dantxaritik etxera Igorren ipurdia bixtatik galdu gabe egin nuen. Igor oso ongi, batez ere fondoz. Dantxaritik etxera 37-40ra egin zuen, impresionante!

EmanueleS harrigarri ibili da. Gehiegi agian. Simoni, superlatibo! Pantani hau baino mitifikatuagoa egonen da, baina ez zen txirrindulari hobea.

Anónimo dijo...

Sella ze ondo, ez? Forma onean dabil, ke pasada! Atzoko erlojupekoan ere ia garaile! A ze fenomenoa, pozten naiz! Holako mutila behar ditugu txirrindularitzan irudi ona emateko kirol honi!

Anónimo dijo...

Iban, nik Sella Irungotx-eko ohorezko lehendakariorde jarriko nuke asteburu honetakoagatik bakarrik!

Anónimo dijo...

Asteburuko kronika:
Egia esan, oso gustora ibili nintzen igandean ta beldurra daukat ea aurtengo 2. komodina gastatu ez ote dudan. Irasek sufritzen bukatzeak badauka esplikazioa: juterakoan Otsondo goikaldean bera zijoan tiraka, Erratzutik Izpegi eman ta eman aritu zen eta Baigorritik igotzerakoan ere berdin. Giani Saviok esaten duen bezela: rigulare, rigulare!

Navigare kronika:
Nere ustez Sellak ez du Giroa bukatuko, ostiralerako zerbait gertatuko da, ez da normala talde hori nola dabilen (Sella, Pozzovivo, Baliani,...). Marmoladako helmugan denak txikituta iristen ziren ta Sella ta Pozzovivoren aurpegiak etzuten sufrimendurik. Joxeluis Kortataz akordatu nintzen, berak esaten zuen berekin Castron estropada txikituta bukatzen zuten arraunlari batzuk, Astillerora jun ta frexko-frexko bukatzen zituztela estropadak. Egia esan, Sella etzait asko gustatzen, dena dauka oso itxusia: estiloa, aurpegia, taldeko arropa, garaipenak ospatzeko era, podiumean (klase cero!).

Giroko kronika:
Ze ona den Simoni! Ze klasea daukan Contadorrek! Ze igoera egin zuen Pellizzotik! Ze pena Di Luca ta Menchovek atzokoan! Ze gogorra den Plan de Corones! Ze magikoak diren Dolomitak! Ze izen politak dituzten Italiako mendateek! Ze espektakularra den Italiako Giroa!
Ta, ostiral ta larunbatean gehiago!

Anónimo dijo...

nere asteburua pirenaikoa izan da.Larunbatean "Puertos de Ribagorza",proba.( 5 portu ez oso gogorrak).Sensazio nehiko onak batez ere fondo aldetik,ia 200km ta 35-ko media.Antolakuntza de puta madre..errepikatzeko modukoa.(proba berriak ezagutu behar dira!).Bukaeran sprinterako zuzengune bikaina ( Iras-entzat perfekto!)
astelehenean Andorran, Coll d´Ordino (1950m)ta Arcalis (2240m)igo nitun.Portu zoragarriak ez oso gogorrak,disfrutatzeko modukoak.
Ikusten dudanez, igorrek Otxondo ta izpegiko maldak ,ederki zapaldu ditu aspaldian..baita erlaitzekoak ere ez?jendea ez dako txantxetarako aurten! (Dolomitetakoak ere aritu omen dira ,maldatzar horietan egurrean...)
Unai, larunbatean burdin?

Anónimo dijo...

Larunbatean Burdin. Betiko lagun zaharrak elkartuko gera. Sunbillako Gari, Eñaut Labaien, Aritz Zalakain... betikoak. Nere aldetik lasai egiteko intentzioa dut. Ei! Ez farrik egin serio ari naiz ta! Ez dut piraguan eta mendian entrenatu, eta kontuakin ez banabil mina hartzeko modukoa da. Hori bai... kronoeskalada a sako!

Hitzordua, larunbata 15etan Endarlatzan.

Anónimo dijo...

Gari, Igor, nere betaurrekoak ez zenituzten kotxean aurkituko lagotatik bueltatzean?? Falta zaizkit.

Anónimo dijo...

iratixtrem_pro bideoa:

Ikusi ta gozatu:

http://es.youtube.com/watch?v=hm48r4ODzQU

Anónimo dijo...

Igor Astarloa al hoyo!

Anónimo dijo...

unai,nik ez ditut aurkitu zure betaurrekoak....
astebururako ze plan? eguraldi aldetik ematen du ez dugula laguntzarik edukiko.Neregatik, bihar 2,3 ordu xuabe,xuabe ta igandian Azkoitira Arkaitzeri laguntzera bere proba kuttunean.Ander ta Arkaitz globulo gorriz betiak egongo dira,Dolomitetako stage-a ondoren!
gaur Giroan,ojo Juanmarekin!!
Vila,Astarloa...hurrengoa?

Anónimo dijo...

Asteburu hau ere Dolomitikoa denez ez dut sarrera berririk irekiko.
Iras, aspaldian ikusi dudan laku bakarra Senperekoa da, beraz zure betaurrekoen arrastorik ez.
Astarloa: azkenaldian, munduko txapeldun izan zen garaiarekin konparatuz, ez da ni-ostias ibiltzen eta gutxien dabilenean positibo ematea ere!
Ze plan daude astebururako? Igandean Jokin Ormaetxea? Larunbatean zerbait? Eguraldiak zerbait egiten utziko digu? Nik protesta bat bidali dut UCI-ra eguraldiari buruz. Turnotan dabiltzanek askoz ere kondizio hobeak bait dituzte eta 18:30tatik aurrera ateratzeko aukera dugunok, zaparradak egunero!

Anónimo dijo...

Nik asteburu honetan Burdineko agujetak toreatzen nahiko lan izanen du. Ongi ibili igandean eta ea denak kontent ibiltzen zeraten.

Betaurrekoena... Dolomiteroei galdetzea falta zait.