2008/06/10

Auñamendiak, Honddarbiko bira, Bianditz,...


Larunbatean batzuk Pirineotara jun ginen ta hotz ederra pasa genun San Martingo Harria jeisterakoan (gainean euri elurkia ari zuen). Arkaitz oraindik ere hotzikarez omen dabil pasatako hotzarekin.
Igandean taldeko liderrak HTEkoei egurra ematera jun ziren Honddarbiko probara ta egia esan, Olano ta Unai Osari ere egurra eman zieten ia ia. Tiro bat besela faki ttuk!
Txuspyk Bianditz igotzeko asmoa zeukan igandean, zemuz jun zen igoera?

8 comentarios:

Anónimo dijo...

L'Aberouat + La Pierre Saint Martin: larunbat hontan ere eguraldiak etzigun asko lagundu ta hotz ederra pasa genun euritan azken portua jeisterakoan. L'Aberouat oso portu irregularra da, tope-deskanso-tope-... neri ez zitzaidan batere gustatu portu bezela (paisaiak bai, oso leku polita baina laino gehiegi aukeran). San Martingo Harria Lees Athasetik igo genun ta ez genuen arimarik ikusi igoera osoan. Jeitsiera oso dibertigarria izan zen, hotzez anestesiatutako eskuekin ezin frenatuz. Txirrinda garbitzeaz nazkatzen hasia nago!

Goiko argazkiak ikusirik Quebrantan taldeburu izateari uko egin beharko diodala iruitzen zait. Nere jarraitzaileentzat sekulako txaskoa izango da baina...Munduko txapelketarako ea hobeto prestatu ta taldeburu bezala joaten naizen!

Anónimo dijo...

Txuspy Bianditz igotzeko intentzioa zeukan... zeukan... azkenen... 0 km.
Hau da hau martxa 2. aldiz saitatu eta fallo egin det, hurrengoan aterako naiz fijo !!
28-a baino lehenago espero det egun bakar batean ateratzea.
Zuek a tope ! hijos puta ! envidia !

Anónimo dijo...

Igandean egia esan IrungoTx-ek egurra eman zion HTE-ri!.lehenengo taldean,jaizkibelgo bigarren igoera erdira arte aguantatu ahal izan nuen,denbora guztian goma egiten baina gustura...(erlaitzen Olanoren gurpila aproxtuz).Quebrantako sensazioak onak ,halare entrenamendu luzeagoen falta nabarituko dudala uste dut,
Eguraldi puta honetaz, ni ere potrotaiño!!

Anónimo dijo...

TOUReko pronostikoak
Nere ustez, Podiumerako txirrindulari hauek egongo dira lehian: Cadel Evans, Kim Kirchen, Popovich, Haimar eta Valverde (Sastrek urte txarra izango du).
Haimar podium postutan sartuta egongo da 3. astean baña....Samuel Sanchez edota Astarlozak positibo emango dute ta Euskaltel etxera! De rebote, Valverde podium! Garaile: Evans edo Kirchen!
Hagan apuestas, señores!

Anónimo dijo...

honddarbi_bira:


Ander eta Gari beste galaxya batean daudela denok dakigu. Baina Unai Osa eta Olanoren taldean ikusteak inpresionatu egiten du.

Ni igoeretan oso gustora. Egia esateko, beldurrakin hasi nintzen eta Jaizkibeleko lehenengoan atzera geratu nintzen. Gero penakin ez saiatu izana. Berako sokabron batean pintxatu eta repuestoko kamarako balbulak kaka egin zidan eskutan, diosssss! Ta orain ze? Telefonorik ta ezer gabe? Ba Josu pasa zen ta harek salbatu zidan. Gero Erlaitzen ongi ta Jaizkibelen berriz hobeto. Gustura.

Iban, larunbatean IratiX da. Akojonatua nago eguraldiarekin. Pernerak, mangitoak eta xira fijo.

Anónimo dijo...

Nik etxeko lehiotik ikusi nuen Irungotxen arrakasta. Gari eta Ander a tope dabiltza eta pena bakarra mailotik ez edukitzea Irungtxen publizitatea egiteko.
Tourrari begira, Euskaltelena ez dut sinesten. Ez dut faboritorik momentu honetan. Tom Boonen positiboa ez nuen espero eta bere etorkizunean eraginik ez izatea espero dut.

Anónimo dijo...

Atzoko Valverderen erakustaldia ikusita,lasai esan dezaket tourrean kaka eginen duela 3. astea baino lehen.
Astarloza oso ongi, eta Haimar, ba tourreko lehenengo 5etan ikusten dut. Hori bai, etapa irabaztekotan Samuk irabaziko du.
Irabazle bat esatekotan. Cadel Evans de fijo. Eta Menchov podiumean nahi nuke baina agian roscaz pasata iritsiko da.

Anónimo dijo...

Tourreko podiuma Evans, Menchov, Sastre izango da, inongo zalantzarik gabe. Evansek Menchoveri 2:33 aterako dio eta Sastreri 5:21.
Kim Kirchenek 6. bukatuko du eta 10 lehenengotan hauek sartuko dira: Cunego, Valverde, Pereiro, Zubeldia, David Arroyo, Popovich.

Giroarekin konparatuz, 2. mailako lasterketa dirudi, bai ibilbidea, bai partaidetza begiratuta.