2008/06/16

Sabiñanigora begira

Azkeneko rektan sartu gara ta etxekolanak eginda egon behar dute dagoeneko. Orain ikusiko da bakoitzak zer moduz egin dituen lan horiek. Azkenaldian egutegi nahiko desberdina egin dugu: Gari, Labari ta Iras probak egitera dedikatu diren bitartean Julen, Arkaitz eta Igor kalidadezko entrenamenduak egiten aritu dira.
Ze pronostiko daude Irungotxeko Quebranteroentzat? Ze iruditzen zaizue egingo dugula? Ze ordenetan iritsiko gara? Rekorrak eroriko ote dira? Egin apostu, jaun-andreok!

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Argi eta garbi Txuspy irabazle aterako da !! asteburuan atera egin naiz eta... lanbaten 3 ordu (orereta askaine orereta)igandean 1:30min (jaizkibel lezo -gurutze), lanbaten lehenengo triatloia eta 28-an egurra lehenengo 2 km eta gero arratzen eskapada en la farra !!! hori dena con handicap 1 (nexkatxa bat, gutxi gora behera 200 kiloko zaku bat eramango bazen bezala)
AHH sabiñanigo...... Gari, Julen, Labari(atzetik ateko da), Igor , Unai Arkaitz... hori bai denak 6 - 7 ordu bitarte horretan !! NIBELA ZIOK ETA IRUNGOTX-en

Anónimo dijo...

atzo azkeneko entrenamendu potentia egin ondoren,(otxondo izpegi,izpegi,otxondo),larunbatian eguraldi onaren zain egon besterik ez dugu. Eta badirudi asteburuko ona datorrela...igual onegia!!! beruarekin ibiltzea zer den ahaztua daukat!
Nere porra-pronostikoa:
.Labari(aurrean atetzeko asmoa dauka,pega bakarra:zirkuitua ez ezagutzea.<6:10),
.gari( aurrekoaren rueda segitu nahi izateagatik katakrok- arriskuan),
.igor (aurten 6:30-tik jetxiko da!)
.Atta (hau ere 6:30 inguruan katakrok egiteko inungo arriskuarekin)
.Unai eta arkaitz.Hauen arteko lehia polita izango da.Ez daukat argi...biek 6:45 inguruan.Iratixtrem-en unaiek morala hartu du....peligro!)
Gogoratu quebranta ondoren quebra-afaria ta quebranta-farra dugula!!
Aste hontan entrenamendu sikologikoa,bakoitzak bere pelikula egin dezala buruan ...ANIMO!!

Anónimo dijo...

Arkaitz, osaba ta nik larunbatean egin genuen azken entreno luzea, Izpegiko buelta (Izpegi, Otsondo, San Iñax). Motorrez ondo ikusi nintzen baina aurten ere nere aparato digestiboak epaile lanak egin nahiko ditu hurrengo larunbatean. Ni dagoeneko "fase de quemau" hortan sartua nago, "sindrome Barriola finaletan" edo nahi duzuen bezala deitu. Larunbata irits dadila eta Janek (jainkoak) nahi duena izan dadila!
Pronostikoak:
1. Gari (se va a salir de la tabla!)
2. Osaba (inoiz fallatzen ez duen motorra)
3-4. Iras-Igor: nik uste dut hemen egongo dela lehia (Unai moralez gora ta ni en fase Barriola).
5. Arkaitz (osabakin batera, fondoz hoberena ibiliko da).
6. Labari (berez, 1. iritsiko da baina deskalifikatua izango da).
Aste hontan profesionalen bideoak ikustera!

Anónimo dijo...

Nik azken aldian ez dut zuen entrenamenturik ikusi baina hor doa nire pronostikoa:
1.- Labari: izenak lagunduko dio.
2.- Gari: sufrituko ez balu bezala ibiltzen da.
3.- Igor: aurten tripak ez dio arazorik emango. A por ello!
4.- Julian: ttarra-ttarra baina ritmo oso altuan.
5.- Iras: sorpresa izan daiteke.
6.- Arkaitz: honek bi quebranta egin ditzake jarraian.

Eutsi goiari, animo eta aste honetan pasta jan eta asko deskantsatu. Irungotxen izena dagokion lekuan utzi. 28an kontuz nirekin hainbat denbora entrenatu gabe eta deskargatzeko goguarekin.

Anónimo dijo...

Iras erabat kontzentraturik dago, aste hontan ez da blogean sartu ere egin. Botazak hire pronostikua beldurrik gabe! 1. iritsiko zarela uste baduzu, ba jarri ta listo! Badakigu atope zaudela!

Anónimo dijo...

"Bideo interesgarriak" sailean dagoen bideoan ea norbait ezagutzen duzuen!

Anónimo dijo...

ZORTE ON DENOI QUEBRANTAN!!
Enbajadore lana duzue,Irungotx-en irudia ona emateko!

Ondo ibili!

Anónimo dijo...

Sunbildarren pisura hiru goaz. Labari , Arkaitz eta ni. Paco ere badator, nere lankidea. Joatekoan Paco, Ander eta ni nere cochean joango gara. Arkaitz zuetako batekin joan beharko du, baina bueltarako Paco bere emaztearekin itzuliko denez leku gehiago izanen du. Sunbildarren pixua Jacako Eroskiren oso gertu omen da, beraz ez da arazorik izanen gurekin topo egiteko (Jaca ez da hain handia).

Anderrek afaria erosteko asmoa du gaur. Beraz, Sunbildarren pixuan denok menu bera izanen dugu afaltzeko. Spaghetti "quebranttini".

Portzierto. Kuadrilakoei botellinak uzteko jarri harremanetan nerekin. Urtero legez, POrtaleok kaxkora iristeko 3km faltan egonen dire. Gogoratu bakoitzaren izena plastiko poltzaren kanpotik jartzea. Barrenetik jarriz gero txungo!

Zorte hon erorketekin eta osasunez ongi itzuliz gero, exito total!!!!

Pronostikoa... helmugara iristean siesta ezin hobea!