2008/08/18

Grande Leire ta Grandísimo Joan!


Batzuk Zugarramurdiko buelta gero ta juxtuago egiten dugun bitartean, beste batzuk Olinpiadetan ta dominak irabazten gainera. Haundia izatean, txirrindulari ona izan nahi dut olinpiadetan domina bat irabazteko! Haimar-Astana fitxajeari buruz ere zerbait komentatu beharko dugu, ez?

24 comentarios:

Anónimo dijo...

Haimar Astana-ra!
ez dakite zer egiten duten gaixoek...
contadorreri eta cloden-eri laguntzera dijoa?ja,ja...
Asteburuan IrungoTx errepidetara atera al da?,badakit sektore bat ( arkaitz,ander..)korritzeko denboraldia prestatzen ari direla.Besteak zer?
norbaitek badaki noiz hasten den vuelta?aurten badago? zeinek korritzen du? igual txanda pasa egiten badute...

Anónimo dijo...

Dopinari buruzko artikulo interesantea:
http://www.elpais.com/articulo/deportes/Legalizar/dopaje/elpepudep/20080818elpepidep_29/Tes

Anónimo dijo...

http://www.elpais.com/articulo/deportes/Legalizar/dopaje/elpepudep/
20080818elpepidep_29/Tes

Anónimo dijo...

Igandean Zugarramurdiko buelta egin genuen. Irasek erakustaldia itzultzerakoan Specialized bizikletarekin.
Haimarrek denboraldi oso txarra burutu du aurten baina nik uste laguntza ona emango diola Alberto Contadorri hurrengo urteko Tourrean. Euskaltelek fitxa bat libre baina txirrindulariak falta.

Anónimo dijo...

Entrenamendurik gabe forma mantentzea ezinezkoa da ta Igandean gantxoarekin ibili nintzen maldaxka guztitan (Anderren kasua aparte da, honek ez du entrenamendu beharrik). Iras, mendi-bizikletako denboraldiarekin motibaturik edo, jo ta fuego aritu zen.

Pozten naiz Haimarrek Euskaltelen ez jarraitzeaz baina Agritubel estiloko ekipo batera joango zela uste nuen. Zozongo-mozongo honek eterna promesa izateari inork baina etekin gehiago atera dio eta oraindik ere poltsikoa merezi baino gehiago betetzen jarraituko du. Haimarrren lekua Garatek bete dezake baina Giroa korrituko ez dutenez agian etzaie interesatzen.

Ondo dago dopajeari buruzko artikulu hori. Kontrolek ez badute zihurtasun haundirik eskeintzen egunen batean debate hori (dopaje librea bai edo ez) iritsiko da. Dopaje librea egon ezkero, beti egongo da balaren bat besteak baino gehiago arriskatzeko prest.
Nik, kontrol gutxi eta zigor askoz ere gogorragoak jarriko nituzke. Positibo eman ezkero, konpetizioko fitxa fuera betirako. Emaitza espektakularrak daudenean odol muestrak gorde ta momentuan ez badute positibo ematen ere agian 3 urte beranduagoko metodo batekin detekta daiteke ta positibo bada, fuera. Dopatzen ez denak ez du inoiz positibo emango ta arriskatu nahi duenak badaki harrapatu ezkero bere kirol karrera bukatu dela. Ta "no entiendo lo que ha podido pasar", "tiene que haber algun error", "yo no se nada, tengo que hablar con el equipo" ta holako komentarioak egiten dituztenak, kartzelara.

Anónimo dijo...

Astarlozak beste bi urtetarako sinatu du Euskaltelekin. Ondo, bi aldetatik!

Anónimo dijo...

Haimar, a la hoguera!
Ta Euskaltel, baita! denboraldi bukaerarte potroak ikutzen husteagatik!
Handia da oso tipo honi hartu diodan nazka, oso handia, oso oso!!

Igorrekin erabat ados! Dopin aferan preskripzioak fuera! Gaur, 2020. urtean edota XXXV. mendean positibo bat ematen bada lagin batean, palmares osoa fuera!!
"Eske nere garaian legala zen"; "eske nik ez nekien!"; "ez da nere kulpa kontrolak eraginkorrak ez baziren nere garaian",...fuera!
Diotenez, Olinpiadetako atletismoko proba guztietako podiumak, minimo Moscu'80tik aurrera, positibo izango lirateke hurrengo olinpiadetako kontrolak izango balira! Hau da, adibidez, Barcelona'92ko podiumak positibo izango ziren Atlanta'96ko kontrolekin! Hau, nahi duenak sinetsiko du (nik, megabai!) ta naho duenak, ez!
Argi dagoena, kontrolak efektiboagoak direla denborarekin, baña kontrol horiek saihesteko sistemak baño atzeratuagoak ere!! Eta nahita, fijo!! Nahi bazen, positibo zaparrada egongo zen disziplina guztietan. Baña, noski NIKE, ADIDAS, COCA COLA, VISA, MASTERCARD, FORD, ta makroenpresa guztien txiringito millonarioa a tomar por culo jungo zen! Beraz, farsa nagusi, "kabeza de turko" bat aukeratu (txirrindularitza) guztien erruak expiatzeko-ordaintzeko ta aurrera hipokresiaren bola erraldoia!!

Anónimo dijo...

A lo simple !
Txirrindularitzari tokatu zaio beste kirolak garbi gelditzeko, txiringitoa aurrera segitzeko (pan y circo txaalesss !!), horrela ez degu ekonomia, politika eta horrelako gauzetaz hitzegingo... que pasada Rico positbo !! en fin sartuta gaude zirko honetan eta zaila da ateratzea.
Ala ere dopinaren aferean, badaude sustantzi batzuek gaur artu daitezkeenak eta agian 2009-an ez, beraz laginak positibo emango lukete... por comentar...
Eso si, Haimar... paso de gastar saliba !
Usain Bolt Apesta Iban!! Ben Jonsonen antza asko dauka, super arrasa...

Anónimo dijo...

USAIN BOLT mega-ultra-apesta!!!!!!
Ben Johnson txiki geratzen da tipo honen aurrean!!
Giron Navigare izan zen!!
olinpiadetan Jamaicako atletismoko selekzioa!!
Basta de insultos!!!!!!!!!!

Anónimo dijo...

Ibanek bezela, alemaniar atleta olinpiko honek ere, ez du sisnisten Bolt-en espektakulua:
http://www.elmundo.es/jjoo/2008/2008/08/20/atletismo/1219224342.html

Jamaicako porroek lokartu beharrean, badirudi kontrako efektua eragiten dutela. Nola korritzen duten irla horretakoek, ez? Irungotxen hurrengo stage-a Jamaican.

Anónimo dijo...

Baina berdin da. Olimpiadak polittak dira eta polittak izaten jarraituko dute. Phelps eta Bolt, inork ez du sospecharik.
Bitartean guretzat morboa (nor eroriko da hurrengoa?). Inor ez litzateke harrituko Bettinik mundialeko aurreko astean dopinazo bat ematea. Soluzioa zen da? Agian Masterd Card, Nike eta Adidasek ekipoa sortzea.

Badakizue mountain bikeko faborito batzuk Orbearekin korritzen dutela. Pentsatzen duzue Orbeak MTBko urrea lortzea? Impresionantea. (Noiz itzengingo dugu materialaz Irungotx-en?)

Anónimo dijo...

Materialari buruz hitzegiteko ez al daukazu nahikoa foromtb-eko web-arekin? (ta Haimarreri buruz hitzegiteko ere bai, eh txino?)

Iras, jarri gaia (koadroak, gurpilak, sillinak, manillarreko zinta, arropa,...) ta ea zer dakigun materialari buruz.

Anónimo dijo...

Materialaren gaia atera denez eta ni Igorren erruedarekin nabilenez (mila esker!!) zer iritzi duzue Mavic Cosmic Eliteri buruz? Berriak erostekotan nago, lehengoak horrelakoak baitziren.

Anónimo dijo...

Ander, zure potentziarako ahulegiak dira. Hoberena bizikleta berria erostea, adibidez Cancellararen Cerveloa (Cerveloak orain prezioz jeitxiko omen dira).

Anónimo dijo...

Ni ez naiz foro honetakoa baina, nor da Iras hori?

Anónimo dijo...

Igor, ikusi duzu mtbforo-an nola sartu dion jendeak kaña Haimarri?

Anónimo dijo...

Irasek dioen bezala, nahiz da dopina 2a sus anchas2 aritu, Olinpiadak LAOSTIA dira!!
Kirol guztietako munduko txapelketak jokoan, ke gozada!!
Motz egiten zaizkit 16 egunak, gehio nahiko nuke! TVEko gaueko CONEXION PEKIN saioa ikusten dut ta tti-tta batean pasatzen zait!!
GRANDE OLIMPIADAK!!

Materiala: Ni ez nago batere gustora Campagnolokin! Zorte txarra, erabilera ez zuzena,...no lo se! Shimanokin zero problema nituen ta honekin, asko! Mal!!

Zein da foro hori? Haimari ematen zaion kaña konpartitu nahi det!

Anónimo dijo...

Positibo batzuk egoteak ez dio batere itzalik egiten olinpiaden haunditasunari. Kriston inbento zoragarriak dira olinpiadak baina mundu guztiak oporretan egon beharko luke egun horietan zehar.
Nik ere, egunero txupatzen dut Conexión Pekin saioa, oso ondo dago.

foromtb-en Haimarreri buruz hitzegiten duten helbidea:
http://www.foromtb.com/showthread.php?t=345105

Mavic Cosmic Elite: estetikoki, duten perfilagatik, oso politak geratzen dira baina Mavic barruan, Ksyrium Elite 700-ak erosiko nituzke. Hala ere, bai Ciclopen eta baita Arbelaizen ere Fulcrum-ak gomendatzen dituzte (Mavic-ek baino arazo gutxigo ematen omen dute). Nik Arbelaizera jun behar dut egun hauetako batean ta galdetuko diot Fulcrumak 9V-rako balio duten edo ez.

Anónimo dijo...

Olimpiadak gozada? Kriston mermelada nazionalista merkea iruditzen zait. Nazionalismoa edo NIKE-ren artean uste dut kapitalismoarekin geratzen naizela. NAZKAGARRIA!

Anónimo dijo...

GRANDE GEMMA MENGUAL (ta bikotea)!!

http://www.rtve.es/deportes/20080820/mengual-fuentes-logran-primera-medalla-para-espana-sincronizada/140612.shtml

GRANDISIMA ALMUDENA CID!!!!

http://www.rtve.es/mediateca/videos/20080821/jjoo08_los-ultimos-juegos-almudena-cid/262965.shtml

Anónimo dijo...

unai, non dago zure espiritu olinpikoa?
neri izugarri gustatzen zait,kriston negozioa den arren...asko disfrutatzen dut...
Hurrengo urterako Cervelo ekipoa aterako omen da!! ta zurrumurruen arabera Sastre bertan!!ze mallota duten ikusteko irrikitan nago!! promete!

Anónimo dijo...

Ba neri askoz ere gehiago erakartzen didate selekzio arteko lehiaketek, marka komertzialek patrozinatutako taldeen arteko lehiketek baino, beste xarma bat dute. (Chanpions edo Eurocopa? Eurocopa, inongo zalantzarik gabe).
Txirrindularitzan Euskaltel Euskadi taldeak euskaldunoi ordezkatzen digula sentitzen du jende askok baina nik ez dut horrela sentitzen (neri gehiago tiratzen dit Lampre taldeak, adibidez). Neri tristeagoa iruditzen zait enpresa batekin ordezkatuagoa sentitzea zure selekzioarekin baino.

Herrialde bakoitzak, bere nazionalidadea sentitzeko forma dauka baina hori herrialde bakoitzaren arazoa da ta ez olinpiadena. Adibidez, USAk ez dauka olinpiaden beharrik neri sortzen didan nazka sortzeko.
Neri ZORAGARRIAK iruditzen zaizkit olinpiadak!

Anónimo dijo...

Hemen ez gaude oso ohituak igeriketa sinkronizatuko probak ikustera baina egia esan erabat flipantea da egiten dutena! Fisikoki, oso gogorra (zenbat denbora urazpian arnasa hartu gabe ta bihotza atope lanean?) eta teknikoki, egiten dituzten gauzak harrigarriak dira.

Gimnasia artistikoa ere, ez da atzean geratzen. Ea Almudena Cid finalerako klasifikatzen den (4 olinpiadetatik 4 finaletan egotea lortuko luke). Etzaizue pixkat gaizki erortzen Pasapalabrako aurkezlea? Agian enbidia (sanoa)izango da.

Anónimo dijo...

Agian nazka ez da Olimpiada bera. Agian nazka Olimpiada guri nola iristen zaigun. Ze kazetari nazionalista-txarkuteroak! Fulanito ha fracasado(no ha entrado en la final). Medalleroa a tomar por culo! Karrera espaziala bezelako zerbait da. Eta karreren irabazleei beraien herriko bandera ematean, beraiek nahi gabe ere dantzatzera behartuak daude. Ez da exito pertsonala, nazioaren propaganda hutsa bilatzen da. Eta lehenengo propaganda zikina antolatzaile beraiena. Berdin da ze genozidio eta astakeri egin duten, nazioartearen aurrean aurpegia garbitzeko eta "begira ze guai garen" esateko miloiak eta miloiak gastatu. Hori bat, eta bestea negozioa egitea. Negozioa publizitatean, negozioa turismoan,... ez du ajola Eritreako kirolarak mina tartean entrenatu beharrra. Inor ez du galdetzen mina horiek nork jarri dituen. Espektakulua eta kitto. Norbaiti ajola dio Txinako ginnastak horrera iristeko haurtzaroa galtzea eta esklabuak bezela hazi izatea? Dena da superfiziala, dena da puto "pan y circo" giganteskoa. Hori bai, espektakulorik handienetakoa (gaur egun edozein guerra baino espektakularragoa).
Bai badekit hipokrita bat naizela olimpiada guzia irentsi dudalako zuek bezela, baina nik ez dut uste gauza garbia, sanoa eta txalogarria denik. Negozioa da eta kitto. Ez dago ezer negoziotik harat.

Igandean bizikletan ibiltzera inor al dator?