2008/08/04

Look aldaketa, Donostiko klasika, Urkiola,...


Konturatuko zineten bezela, Txuspyk look aldaketa bat egin dio gure blogari. Ze iruitzen look berria?
Asteburu hau ere, oso ziklistikoa izan da: Donostiko klasika, Urkiolako igoera,...baina Irungotxeko baten bat ibili al da? Denboraldia bukatu al da edo kafetxoren bat hartzeko irteeraren bat egingo al dugu?

31 comentarios:

Anónimo dijo...

Zorionak Txuspy, kriston lana egin duzu look aldaketarekin!!

Larunbatean kafea hartu gura neuke aspaldiko partez.

Anónimo dijo...

Egia esan, urte asko generamatzan blogari itxura aldatu gabe, zaharra geratzen ari zen ta berrikuntza bat behar zuen. Mallotakin ere gauza bera gertatzen da, orain daukaguna zaharra geratu da ta berri bat egin beharko genuke, ez?

Valverdek, Tourra ta Giroa izan ezik, urtean zehar dauden edozein lasterketa irabazteko faboritoa dela erakutsi zuen (Jalaberten releboa da).
Urkiolako igoera ikusten dudan bakoitzean, inguru hortatik ibiltzeko gogoa sartzen zait. Hego-Euskalerriko igoera gogorrenetakoa San Miguel de Aralarekin batera.

Ostegunean, Iban ta biok, Baigorrira jun ginen (kotxez) ta handik Urkiaga igo genuen ta gero Urepel ta beste bidexka batzutatik ibili ginen. Kriston beroa egiten zuen eta nahiko gogo gutxirekin ibili ginen. Denboraldi bukaera usaia (edo benetako zikloturismo denboraldiaren hasera, kokakola, pintxo, kafia,...).

Anónimo dijo...

Ez al duzue Euskaltel komenting egin behar? Edo nazkatu zarete beti beraiei begira egoteaz. Zer ote litzake euskaltel-ez Samu Caise depargnek fitxatuko balu!

Garik eta Nik Urkiola ezagutzen dugu, eta nik ez dut inoiz Sanmigelen adina sufritu. Nik argi daukat zein den gogorragoa. Zer modukoa da Urkiaga? ez dut inoiz igo.

Anónimo dijo...

Juanmak badirudi Quick step utziko duela,eta Aimar-eri kontratua bukatzen zaio aurten...juanma euskaltel-era? espero dut ezetz.Nork fitxatuko du aimar? talde laranjan segitzen badu a la superbaja!
Valverderen erakustaldia izugarria, gero eta gehio gustatzen zait tipo hau,ke klase!
larunbatian kafia Zugarramurdin? neregatik primeran.IrungoTx-ko batzuk iada korrika hasi dira (arkaitz),ta besteak ere hasteko asmoa omen...buf pentsatzeak ere hankako mina ematen dit.

Anónimo dijo...

noiz igo behar dugu La bonette Restefond?

Anónimo dijo...

La Bonnette Restefond!!!!!
Fuahhhh!! Gari, barruko munstroa esnatu nazu! Duela 10 urte kotxean pasa nun ta ordundik ANSIAZAZAZAZAZAS dazkat igotzeko! Igor ta Txuspik igota dute ta ni igo arte ez naiz lasai geratuko!! Grandisimo puerto!!!

Anónimo dijo...

Bonette igotzeko gogoak pizten ari dira, bien, bien! Hurrengo urtean bertan, Marmotte edo La Fausto Coppi egitera jun ta gero handik aste bat geratu ezkero La Bonette, La Lombarde, Agnello, La Fauniera,...igo daitezke.
Euskalteleri buruz ze esango dugu ba? 3 txirrindulari kenduta (Samu, Antón ta Koldo Fernandez), besteak ez dira afizionatutako karrera bat ere irabazteko kapaz. Valverde justu kontrakoa da, ganador nato. Neretzat, Tourreko sailkapen nagusiaz ahaztu ta beste gauza guztiak irabaztera dedikatu beharko luke. Aurten Tourra helburu bezela jarrita, Murcia, Dauphine Libere, Lieja, Tourreko etapa, Donostiko klasika irabazi ditu dagoeneko (Euskaltelek ez du hori 5 urtetan ere irabazten).

Anónimo dijo...

Neretzat ere, San Miguel (Aralar) Urkiola baina gogorragoa da baina Urkiola ere kriston igoera da.
Urkiaga (Baigorritik) etzitzaigun gehiegi gustatu, 3-4 kilometro gogor dauzka baina gainontzekoa pestoso xamarra da.
Txirrindan ibiltzeko ez daukat gogo gehiegi baina korrika hasteko ez daukat batere gogorik, uste dut oporretan nagola kirolari dagokionez. Halare, kafetxo bat hartzera juteko planerako apuntatzen naiz (hori bai, media= 25 km/h).

Anónimo dijo...

Lanbaten atera behar bagea plana aterako dela esan eta nera NEGOZIAZIOAK hasiko ditut.
Neregatik ULTRA perfecto, kafera iritxiko naiz, bueltatu... ez dakit... 25km/h median agian iritxiko nintzateke.
PLANA AURRERA !!!
Atta hau apuntatu nahiko luke !

Anónimo dijo...

25Km/h ez dakit. Baian Donibanetik Dantxarira binaka joatea fijo. Hori da Irungotx-en funtsa. (hori eta meta volanteak).

Mendelun 10etan. Farmazian 10:09tan.

Anónimo dijo...

Nik ezin! La Bonette noiz??

Anónimo dijo...

CALENTÓN!!!
Oso bero nago La Bonette-ekin! Horrela, depaso, Igorrek aipatutako Agnello, Fauniera, Semepyre, Eichie, Lombarde ta besteren bat igo daiteke.
La Fausto Coppi 2009ko ekainak 27an ta La Marmotte uztailak 4an!!
Ni ahal badet, garai hortan jungo naiz, ez ditut lasterketa horiek korrituko ni drogao baña zuetako bati amu earra dela ezin uka, ehh, Igor???

Anónimo dijo...

Irungotx-eko zuzendaritza hurrengo urterako denboraldia planifikatzen hasia da eta aurreratu dezakegu "Irungotx pro-team" taldeak UCI pro-tour liga uztea erabaki duela.
Gure patrozinatzaileei Frantziako ta Italiako Alpeetan merkatua zabaltzea interesatzen zaie, beraz, badirudi hurrengo urtean inguru haietara joan beharko dugula lasterketa batzutan parte hartzera: La Marmotte, La Fausto Coppi,...ze putada! Ta gainera, han egonda, zuzendariak inguruko portuak igotzera behartuko gaitu.

Atzo Gariren urtebetetzeak izan ziren, zorionak! Tourra irabazteko adina pasatzen ari zaigu, eh? Hemendik aurrera klasiketara dedikatu beharko dugu.

Anónimo dijo...

Iban, Igor, seguruenik datorren urtean Quebranta egunean ezkontza izanen dut. Badekizue zer esan nahi duen horrek?? Marmotte egiteko urte aproposa dela. Gainera Uztailak 4 izanik Sanmartzialetan hemen gera (kriston parranda egiteko aukera ere hor dago).

Badekizue datorren urteko Quebrantan Lens-i omenaldia egin nahi diotela? Irungotx-ek boikota egin beharko lioke potrobakardunaren omenaldiari. Denak Marmottera!!

Anónimo dijo...

larunbaterako proposamena:

Plan A: Oletatik askainera, saninax eta Berroetatik Zugarramurdira. Gero Senperetik etxera lasai lasai eta Boleron gran premio de los calentaus.

Plan B: Donibane, Ascain, Senpere, Dantxari, Zugarramurdi eta buelta Berroetetik Sanninax, eta Bolero fijo.

Anónimo dijo...

Neri berdin zait A edo B, azkenean abiadura da inporta duena. 10etan berandu, ez? Lasaiago ibiltzeko 9:00tan Mendelun ta 9:09tan Farmazian ez al da hobe?

Anónimo dijo...

Nik larunbatean atera nahi nuke baina ez dakit nola dagoen nire Cosmic errueda. Arazoa gero bazkaria dudala Andoainen eta 13.30tarako han egon behar. Hau da 12.30tarako etxean. Euskalteleri buruz kritika asko baina Irungotxeko zenbat dira bazkide? Ekipo ziklista baino zerbait gehiago izatea nahi badugu, arazo hauek sotzen dira. Aurtengo denboraldia kaxkarra izandu da.
Txuspy zoriondu nahi nuke. Webgunearen itxura askoz ere hobea.

Anónimo dijo...

EMANUELE SELLAK POSITIBO EMAN DU!
Estaba kantau! Ibanek esaten zuen bezela "Navigare apesta!". Hurrengoa, Bernard Khol!

Anónimo dijo...

GRANDES SINVERGÜENZAS

Sella azazkal punta arte dopatzeagatik! Ta orain zer GIROan irabazitako hiru etapekin? Menuda mierda!

Haimar Zubeldia Vuelta korrituko ez duelako!! Holtzarteko zubitik bera botako nuke putaseme hau!

Anónimo dijo...

Plan A... mesedez eta lasai lasai... badago jendean azkeneko 4 hilabetetan 100km bakarrik egin dituena eta 75 egun baten izan zen....
SELLA... Apesta, Ibanek esan zuen eta argi zegoen okerrena zera da Ricoren positibioa ematean EPO honek bat tontotu egiten du eta esan zuena, como q el no se dopa notejode ! ale muerte al anormal este !
Haimar... patetiko, ez du ezer egiten (irabaztea zaila da) eta gainera paso vuelta(irabazteko opzio bat dago juten bada etxen 0)... en fin bere soldata ez du oparituko ezta! nik ez de imaginatzen ander kutxako jefeei esaten aizu madrilera ez det ju behar eta nere lana ez det egingo... eta berdin kobratuko luke?

Anónimo dijo...

zergatik ez zuen sellak giroan eman positibo? hango kontrolak zergatik pasa zituen? vaya kk.
larunbat goizian olinpiadetako proba ...zugarramurdin kafia hartzen dugun bitartean ikusi beharko dugu...samuk urrezkoa

Anónimo dijo...

Larunbatean labari badator (potolo-potolo dago). Ni 9tan geratzearen alde nago, baina denak baldin bagoaz (bi aitatxoak barne). Atzo montanbaikeko denborada Prestatzen hasi nintzen. Lehenengo trabesia abuztuak 30 eta azkenekoa Azaroak 16, Amasako mendi-duatloia. Norbaitek interesa badu nik dakidan egutegia pasako diot.

Anónimo dijo...

Gari, kontuz GIROan inguruan egiten dituzun komentarioekin!!
Arrazoi ofiziala UCI Pro Tourreko taldeen eta beste taldeen antidoping kontrol sistema desberdina dela, hau da, beste taldeen kontrol sistema, bazofia-farsa!
Neretzat arrazoi hori kk da, txapuza baten adibide delako! Txirrindularitza profesiolaren txapuza monumentalaren adibidea!!
Noizpait izango dugu desastre guzti honen atzean dagoen botere borrokaren berri?
Futbol ligako partidu baten atsedenaldian poliziak aldageletara sartzen ez diren bitartean jokalariak interrogatzera MECAGÜEN LA PUTA izango da nere lema!!
GORA TXIRRINDULARITZA!!
GORA GIROA!!
GORA TOTAL ABSOLUTO!!!

Anónimo dijo...

Giroak Tourrak baino presupuesto txikiagoa dauka ta kontrolak egiteko ere, dirua behar denez, seguraski errazago pasako dira Giroko kontrolak Frantziakoak baino. Zergatik dabil Frantziako txirrindularitza dabilen bezela? Italia ta Españako federazioak Frantziak kontrolatuko balitu "beste oilar batek abestuko luke"!
Halare, karnet biologikoarekin hasi direnetik nahiko kontrolatuak dituzte txirrindulariak zeren eta positibo ez eman arren, balore mugimendu arraroak ikusten badituzte, sospetxosoen listan sartu ta harrapatu arte beraien atzetik joaten dira eta azkenean zapa, zulora! Aurten exibizioak eman dituzten txirrindulariak erori dira dagoeneko, Riccó ta Sella, ta oraindik gehiago eroriko dira.
Armstrongek esaten zuen bezela, "txirrindulari batzuk erregulartasun bat erakusten dute ta beste batzuk urte batean ez dabiltza nipatras eta hurrengoan atope eta noski, hori susmagarria da". Tour honetan erregularren taldean Sastre, Menchov, Evans,...zeuden eta derrepente mailaz igo diren Khol eta Vandevelde, uhmmm!?
Fastidiatzen duena da dopajea txirrindularitzakin bakarrik lotzeak. Baina txirrindulariei dagokienez, positibo ematen duena, que se joda! Gainera positibo eman ondorengo erreakzioak patetikoak dira: "tiene que haber habido algun error, yo no se nada" edo Sellak Riccóren positiboari buruz esan zuena "que era una derrota para nuestro deporte". Ni jueza banintz, Sellarren berediktoa hau izango litzateke: "segun el artículo que me da la gana, prohibido montar en bici el resto de tu vida por tonto, por pensar que los demas somos tontos y por feo, enano, estilo horroroso y feo otra vez!!"
A ze txapa bota dudan!
Larunbatean eongogatxik!

Anónimo dijo...

Haimarrren erabakia onartezina. Kirolari batek ez luke holakorik egin behar. Sellarena aurrikusi zitekeen. Bere hitzengatik ere kondenatuko nuke. Hala ere "erregularrak"direnak ere hartzen dituzte drogak eta arazoa hor dago. Zergatik ez dute positibo ematen? Gutxiago hartzen dutelako? Droga ezberdinak? Tristea da baina blog honetako komentarioak dira txirrindularitzaren egoeraren islada. Dopingna gora eta behera. Aupa Giroa, Tourra, Paris Roubaix... Aupa txirrindularitza!!

Anónimo dijo...

Nik ez dut uste Giroaren kontrol falta presupuesto kontua denik. Nik uste ez direla frantsesan bezail zorrotzak doping-arekin. Giroan espektakulua baldin bada eta ez badire pasatzen... ba kafe para todos . Egia esan Sella Giroko kontroletan ez arrapatzeak zera esan nahi du, kontrolak jaietako taberna ixkineko alkolemia bezelakoa direla. Kaka total, eta 88garren urtean Ben Johnsoni ere ez lioketela doping-a arrapatuko. Honek Giroari, gure Giro maiteari ez dio batere mesederik egiten.

Gauza bat. Kohl azkeneko urtetako Austriako txirrindularitzaren promesa zen. Tipoa itsusiaz aparte, gaztea da. Hurrengo bi urtetan maila ematen jarraitzen badu eta despuntatzen badu, aurten ondo kargatuta zijoala pentsatzen jarraituko duzue?

Haimar ez doala bueltara? Jokoetan irabaztea errex ikusten duelako izango da (orduan usabiagak ere pentsatuko luke Haimarrek kolakao turbopower hartu duela). Noiz bukatzen zaio kontratua honi?? Renobatzea ongi irudituko litzaidake, baina soldata abokatu lizentzitu berri bekario baten soldata jarrita. Ander zuk agian jakingo duzu, nola dauka horrelako presupuestoa euskaltelek?? Iruditu zitzaidan Saunier-en antzekoa zuela. Baina bere ziklista gehienei ze fitxa egiten diete ba?? Afizionatu batzuri gehiago pagatu beharko litzaieke. Eta gero David Herreroren txapuza hor dago. Tipo on bat, irabazlea nere ustez eta Euskalteletik Karpin-Galiziara. Ze pena ez zuela euskadiko itzulia irabazi. Madariagak badaki lehen hamarretan ez balitu txirrindulariak sartuko (eta nere ustez horregatik pagatzen zaio hain beste Haimarri), tourretik porkulo hartzera bidaliko lituzketela (eta deskuidoan UCIPROtour kolegismo txungotik baita).

Larunbatean azkenean ze ordutan?

Anónimo dijo...

Tourreko doping kontroletan positibo gehiago ze UCI probetan, Australiako entidade batek egiten ditu doping frogak, eta Tourrekoak ,Frantziako beste empresa batek, eta azkoz zorrotzagoak omen dira,(Saunierreko masajista esanda aurtengo Tourra aurretik, Mayori buruz hitzegiten ginenean)
Frantziako analisietan van en plan hijo puta, eta froga batzuk positiboak dira frantzian eta Australian ez (Mayoren positiboa Frantziakoan da eta Australiakoan ez, hor zegoen koxka).
En fin a flipar! por liar un poco mas esto!!

Anónimo dijo...

Mayo?? Nor da hori?

(Eta nor da Vila?)

Anónimo dijo...

Oporretan gaudela lasai xamar, goazen REMEMBRANCES ariketa egitera:
Zein izan da zuentzat txirrinda lasterketa egun zoragarriena edota ikusgarriena? (etapa, klasika, edozein,...)

Adibidez: Neretzat GIRO'94ko Merano-Aprica etapa!! LO MÁS!!
Ta urte bereko Paris-Roubaix (Andrei Tchmil-ek irabazitakoa)!!
GRAN AÑO, 1994!! Doping kontrol seriorik gabe, happy cyclism denak alai hegan errepideetan atope drogatuta!! Ta kaskorik gabe!!
Otros tiempos...

Anónimo dijo...

Ez naiz batere originala izango. 96ko Giroko Mortiroloko etapa.

Eutsi Abraham!

Anónimo dijo...

Haimarreri buruz, ez dakit ekipoaren erabakia izan den bueltara ez joatea edo berea.nik uste euskaltelek ez duela nahi.Gaur DV Astarlozari elkarrizketa egiten diote eta bueltara dijoala dio,68 konpeitzio egunekin!!,en fin...
Scott-American Beef, vueltatik kanpora?? astana bezala,norbaitek esplika diezadala.
neregatik larunbatian 9:09 farmazian.