2010/02/24

Hazparneko bollua


Ze eguraldi ona astean zehar ta hala ere badirudi larunbaterako, berriz ere, euria tokatzen dela. Historio hau gehiegitan errepikatzen ari da aurten baina zer egingo diogu, txarra baldin badator, xira ta botinak jantzi ta txirrinda ta arropak goitik behera zikintzera. Hazparneko bolluak pena merezi dula pentsatu beharko dugu behintzat!

56 comentarios:

urkizu dijo...

Ta nik probatu gabe! Oraingoz garestiegi iruitzen zait, Apirilean merkeago izango dut ta ordun daztatuko!!

gari dijo...

Pasaden larunbatekoa tope klasika izan zen...ibilbidea,euria,haizea..Flandriarra doaztenak demostratu zuten fuerte dabiltzala ta Ikardo fitxaje berria ere krixton erraztasunakin ikusi genun.
Igandian norbait atea al zen?seguru baietz.Beno datorren larunbatian berriz ere egurra!

igor dijo...

Aurreko larunbata gogorra izandu zen bai, batez ere Flandestarren formatik urruti gaudenontzat, a ze komeriak kornisan! Larunbat arratsalde osua sofan botia, gauen aspirina ta igandean 11k arte seko lo! Forma urruti xamar dago oraindik asike larunbat hontan ere sufritzia tokatuko da beste klasika batean.
Irteera 9tan ta ibilbidea eguraldiaren araberakoa. Ze tokatuko da aldi hontan, haizea, euria, dena batera?

Xabino dijo...

Totatuko da berriz txarra seguroena. A ze ratxa daramagun!!.
Igandean atera nintzen Almandoz ta Txeforekin, juntatu ginen Ikardo ta bere lagun batzukin. Ta Hondarribitik ta hola ibili ginen 40km eskasak ta etxera.
Larunbaterako errepikatuko nuen Azparneko itzulia txarra egiten badu.
Ta dexente egiten badu Palomeras egongo da gure zai ez?.

igor dijo...

Euskalmeten larunbaterako iragarpena:

http://www.diariovasco.com/v/20100225/al-dia-local/euskalmet-alerta-riesgo-ciclogenesis-20100225.html

Ea goizak aguantatzen duen!

gari dijo...

bihar Igorrek 34 urte!! kafia bere kontura...Almandoz, opari gisa boleron irabazten utzi diezaiokezu ez?
ibilbidea? neregatik 2 aukera:
1-klasika: pasaden astekoa edo antzeko.
2-dolomitiko: pinodieta,zugarra,palomeras,ibardin.
.Bakoitzak eman dezala botua!!

Xabino dijo...

Ibilbidea neregatik egualdiaren arabera. Gari-ren aukerekin ados.
Ordua 9tan ez?.

Bihar arte.

P.D: Zorionak Igor.

Jon Ikardo dijo...

Bihar goizean aguantatuko duela dirudi... ZIKLOJENESIa larunbat arratxalde/gauerako itxoin beharko dugu! (a ze hitz borobila...)

9tan han egongo naiz...


Gariren ``dolomitiko´´ horrek bai itxura ederra!!! ea nola azaltzen den zerua goizean...

Unai dijo...

Nik uste det ezingo zeatela atera ... haize gehiegi eta neri distantzi gehiago atetzeko baimenik ez !
Igorrek pasta batzuk eramango dituela esan dit, eta kafera termo baten eta mahai portatil bat, gaur arratzen bere etxen prestatuko ditu pastak, menudo kocinitas Igor !!... vaya tonteria me acaba de salir de la tecla !!
Bueno joputas ni gaizki nago berriro ere pero no pasa NADA ! a joderse y punto ! nozpatte agertuko naiz eta animo haizea egon egongo bait da !

igor dijo...

Ze Txuspy, lanian aspertua ta gauzak asmatzen? Ta lesiyua berriro bueltan, kauenzotz!

Bihar Hazparneko edo eztakit nungo kafe edo bolluak nere kontu, hori bai, nerekin ondo portatzen denarentzat bakarrik. Sufriarazten didanari, ni agua!

Neri, dolomitico hitzak katxondo jartzen nau normalian miño biharko kasuan no se, no se!

iras dijo...

Ni monzoi ondorenean aterako naiz. Bai, igande arratsaldean. Ez da oso ordutegi dolomitikoa, baina ibilbidea ere ordutegi horren parekoa bilatuko dut.

Ongi pasa bihar, eta landu aerodinamita!

igor dijo...

Aurten Azkoitiko proba ez omen dute antolatu behar:

http://www.hondarribiate.com/index.php

Pena bat da, hemen inguruko probarik polittena zen neretzat miño normala iruitzen zait hartu duten erabakia.

txuspy dijo...

Zehazki zer gertatzen da? gutuna oso polita da... norebaitek badaki por kotillear.
En fin asteburu honetan txarra ere!! que raro !

iras dijo...

IRATIXTREM-eko izenematea atzo hasi zen. 300 lagun apuntatu gara honez gero, baina lasai, 1200 da muga.


Gora xüberüko bortuak!!!!!!!!!

urkizu dijo...

Iras, eres una perra!

iras dijo...

Ze Iban? ez dituzu bortuak gustoko?

urkizu dijo...

Gehiegi! Apuntatu naiz! Se me va la pinza!

iras dijo...

Bejondeizula!!

Ta orain prestatzera gero disfrutatzeko. Iban, proba hau bukatzeko... 2000 kilometrorekin nahiko.

iras dijo...

Igor, Lagotakora ez zoaz ez? 500 leku baino gutxiago falta da inscripzioa ixteko.

igor dijo...

Ez, Lagosekoa aurten ez dut egingo. Ostiraletan ere 6tan atetzen naiz lanetik ta hara iristeko gaueko 10ak emango didate. Ta proba honegatik ez dut oporretako egunik gastatu nahi

iras dijo...

Domani por la matina, 9 hora.

Igor, zein da ibilbidea biharko?

gari dijo...

Arkaitz eta ni 8:30tan ateko gea,gero sagardotegian bazkaria daukagu eta.Norbait ordu hortan animatzen bada...

Xabino dijo...

Neri ordua berdin zait. Denak 8.30etan animatzen badira ondo, bestela 9tan beti bezela?. Ta ze ibilbide?.
Jendeak ze opinatzen?.

iras dijo...

Gari, ni OK 8:30tan.

Denak 8:30tan eta KITTO!

igor dijo...

Eta ezin ahal duzute bazkaria ordu erdi atzeratu? Kauenzotz, neguan ta 8 t'erditako agertu behar. Han izango naiz miño despertadoriak jotzen dunian Arkaitz ta Garitaz oroittuko naiz. Bihar arte ta ordu erdi lehenago ohera!

Anónimo dijo...

cabrones 8:30 para ir hasta Azkain????????......
que quereis que no vuelva con vosotros no?
saludos.....
Gonzalo

Xabi Sunbilla dijo...

Iepa gaztik, aspaldiko.
Jendia pixkot animatzen joateko bideo hauek jarriko dizkizuet.

http://www.youtube.com/watch?v=EbJ7IEwzmYk

http://www.youtube.com/watch?v=__aWPN8RHl0

Flandeserako entrenamendu psikologikoa da.

iras dijo...

Putasemiak!!! Ezin naiz kumunera pixa egitera ere joan, dauzkadan kalanbreekin.

iras dijo...

Badekizue nola larunbatean Iker Iras gure atzetik zebilen gu arrapatu nahian... ba Berako Renault-en parean kotxe batek atzetik jo eta anbulantzian joan zen ospitalera. Lesakako andre batek ikusi ez eta aurrean eraman zuen. Bera ondo dago (buruan eskanerra egin zioten buruan hartu zuelako golpea eta etxera eraman zuten), baina buruko mi handia eta lepoko minak dago.
Kaskoa bitan zatituta dauka eta esaten du ederki amortizatu duela Rabobank-en Giro garestia. Cerveloa... bat koadroa ez dago puskatuta baina beno... gauza hauek gutxienekoak dira, ez?


Kontuz ibili kamioan!!

Unai dijo...

Animo Ikerri !
Eta Iras esaten duen bezala kontuz karreteran !

Xabino dijo...

Animo Iker, ea azkar sendatzen zaren te berriz elkarrekin ibiltzen gean. Berriz ere ikusten da kaskoaren garrantzia. Esaten dut kasko gabe, ta bixera atzera begira eramaten duten hoientzat, pro itxura eskeini nahian. Sin comentarios.

Aio ta larunbata arte.

urkizu dijo...

Kontu handiz ibili errepidean! Arriskuz beteta dago gure denborapasa eta!

Portzierto, larunbatan "Montepaschi Strade Bianchi" disputatu zen, laugarren edizioa profesionaletan.
Urteekin irabazten jungo da lasterketa hau ta Apirileko munstroen parean jarriko da,ikusiko! Ke grande!!
Toscana, bidezidorrak, Siena, grabilla nagusi, Piazza dei Campo, rampazak,Italia...GRANDISSIMA!!!

igor dijo...

Animo Iker! Ea momentuko minak pasa ta besterik ez den!
Gure artean, zorionez, ez dago kaskorik gabe ibiltzen den inor...ta horrelako gertaerak ikusi ondoren argi geratzen da beti eraman behar dela.

iras dijo...

Kaskorik gabe norbait etortzen den egunean, plantoa egingo dugu, eta esango diogu: motiko... hau ez da gure estiloa!

Gotzon dijo...

Aupa Iker, animo!
Kaskoa beharrezkoa, dudarik gabe, baña betaurrekoak ere bai! Txirrindan "mataviejas-a" eramaten hasi beharko da.

Larunbatean debuta egiteko pnttuan izan nintzen, baña 8:30 goizegi da. dantxariraño iritsi nintzen bahintzat (eta etorri, noski).

iras dijo...

Gotzon, ni baino forma txarragoan dagoen baten bila nabil berarekin portuak lasai igotzeko (jende nazkagarri puta hau!)


Hurrengo larunbatean:

Dantxari-Otsondo-Elizondo-Bera-Ibardin (125km)

Pavel Tonkov dijo...

Animo Iker!!
Iras Martiarenatarrentzat portu gutti sartu dituzu zure ibilbidean jeje!!

Van Petegem dijo...

Bai baina Sunbillako repetxoetako ritmoari segitzen kostako zaie!

iker iras dijo...

Eskerrikasko denoi animoengatik, Unaik esaten duen bezala ederki amortizatu dt rabobankeko kaskoa. Izan zitekeenerako ez da ezer izan,orain egun batzuk etxean lasai ta laster bueltatuko naiz zuei berriz gerra ematera. Nik beti eramaten dt kaskua baina hau ikusi ta gero...baita komunera ere,jejeje

Wilfried Nelissen dijo...

Alere, mendiak sartu, repetxoak sartu, nahi den oro sartu, garrantzitsuena sprinta da eta hor, ez dut areriorik!
Larunbatarte!!!

Jon Ikardo dijo...

Aupa Iker!

Zortea kaskoarena ``bakarrik´´ izan dela!!!!

Orain ongi errekuperatu, Pariz-Niza ikusten pasa arratxaldeak Goxo goxo, gainera eman duten eguraldiarekin... segituan berriz ere txirrinda gainean ikusiko duzu zeure burua

dale kaña!

iras dijo...

Iker, ta zer esan dizute Cerveloari buruz?

Tom Steels dijo...

Ni ez nintzateke hainbeste konfiatuko, Wilfy!!

gari dijo...

Animo Iker!!
Jens handia, gaur lider Paris Nizan ...hau bai gizona!
Larunbateko,ados unaiek proposatutako bueltakin...baina ez dakit nik eguraldiak lagunduko dun...

iker iras dijo...

Unai,dirudienez cerveloa nahiko ondo dago,gurpilak kolpatuak baina kuadroa osorik nahiz ta markaturik egon.
ez dt uste honegatik bakarrik ordainetan cervelo R3 bat emango didatenik,jejeje.

iras dijo...

Oso txarra eman dute larunbaterako, eta iganderako dexente hobea...

Xabino dijo...

Aupa, Irasek markatu duen ibilbidearekin ados, baina mantenduko al dugu eman duten egualdiarekin edo kanbio?.

Adriano Baffi dijo...

Ni euriakin ez naiz ateratzen, ondo ibili!

Almandoz dijo...

gabon, meteo francen ez dute euririk ematen larunbaterako, Igor ohean gelditzeko zure asmoak beste baterako utzi.
Farmazian 8.30tan?

iras dijo...

Almandoz, bai Euskalmetek eta bai Windguru-k euria barra-barra eman dute bihar goizerako.

Norbait animatzen bada, ni igandean aterako naiz Otsondo-Elizondo-Ibardin buelta egiteko asmoarekin.

igor dijo...

Ba egia esan diferentzi dexente dago MeteoFrance eta Euskalmeten prebisioen artean, normalean berdintxuak izaten dira baina oraingoan zeinek asmatuko du?
Nik biharko despertadoria jarriko dut ta eguraldiak duen itxuraren arabera aterako naiz edo ez, ta bestela igandian.
Aurreko asteburuan bazkariak zeudela eta jarri genun 8:30tan irteera miño hontan zer, 9tan edo 8:30tan?

Xabino dijo...

Neregatik 9tan, ta meteo-francek txarra ez badu eman, Otxondoko buelta egin beharrean, zer moduz joaten bagara Donibane-Garazi aldera.
Ta oso ona badago Otxondokoa egin.

gari dijo...

Neregatik 9-tan.Xabinokin ados, egualdiaren arabera ibilbidea.Iganderako utzi dezakegu asteburuko buelta potentea.

iras dijo...

Baina Gari... Xabinok proposatzen duen "eguraldi txarrerako ibilbidea" 160km dire. Horre ondoren igandean egun potentea nahi duzu??????

Jende putia!

Jacky Durand dijo...

Erotuak zauzte! Bihar rodillo ta domekian leña!

igor dijo...

Botaziyua itxi da ta emaitza: bihar 9tan farmazian ta ibilbidea eguraldiaren araberakoa.
Ta biharko eguraldia gustatzen etzaionari edo larunbatekoakin nahiko ez daukanantzat, Igandian bigarren aukera.
Nik ez dut nere biharko asistentzia konfirmatzen, eguraldi txarra aguantatzeko kapazidadea bukatzear dakat